Indarkeria bikarioa zer den definituko du Espainiako Gobernuak

Bortizkeria mota horren aurkako lege aurreproiektua onartuko dute. Delitu espezifiko gisa ezarri dute. Banaketa prozesuetan seme-alabei entzutea derrigorrezkoa izango da.
Espainiako Gobernuak urrats bat eman du indarkeria bikarioa «prebenitzeko eta desagerrarazteko». Ministroen Kontseiluak bidea hasi du bortizkeriacloseindarkeria, biolentzia molde hori berariazkoclosehorretarako bereziki sortua, propioa lege baten bidez jorratzeko. Horren baitan, indarkeria bikarioa zer den definituko dute.
«Emakume baten aurka bikotekideak edo bikotekide ohiak beste pertsona baten bidez egiten duen indarkeria». Horrela definituko du gobernuak indarkeria bikarioa. Izan ere, tratu txarrak jasaten dituzten andreak mintzeko eta zigortzeko helburua du bortxa horrek. Bereziki haien seme-alaben aurka egiten dute gizonek, baina beste senide batzuen edota andreen bikotekide berrien kontrakoa ere izan daiteke. Hilketak ere izaten dira indarkeria bikarioaren ondorioz.
Espainiako Zigor Kodean closedelitu bakoitzari ezarri behar zaizkion zigorrak jasotzen dituen arau juridikoen multzoadelitu espezifiko gisa sartuko du bortxa horren aurkako lege aurreproiektua. Berdintasun Ministerioaren eskutik iritsi da Ministroen Kontseilura, eta handik Espainiako Kongresura igorriko dute, bide parlamentarioa abiatzeko.
Lege organikogai closegai jakin bati buruzko legea da, oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak garatzen dituena. Kongresuaren gehiengo osoa behar du aurrera egitekojakin bati buruzko legea da, oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak garatzen dituena. Kongresuaren gehiengo osoa behar du aurrera egiteko, eta modu integral baten bidez helduko diote gaiari. Indarkeria bikarioa juridikoki definitzea izango da lehen egitekoa, bortxa hori ez baita ageri Espainiako Estatuko legedian. Hori eginda, hainbat lege moldatu beharko dituzte. Lehena, genero indarkeriaren aurkakoa. Bigarrena, Espainiako Zigor Kodea: delitu espezifiko gisa txertatuko dute, eta hiru urtera arteko zigorrak izango ditu; gainera, «delituarekin lotutako irudiak, testuak edo mezuak publikatzeko edo zabaltzeko debekua» ezarriko dute hogei urtez.
Haurrak eta nerabeak
Adingabeak babesteko hainbat neurri ere aurreikusten ditu arauak, batez ere gurasoen banaketa prozesuetan. Hala, zaintzaz erabakitzeko auzibideetancloseprozesu judiziala seme-alaba adingabeak derrigor entzuteko betebeharra ezarri nahi dute. Gainera, adingabeen babesgabetasuna closebabes faltaneurtzeko prozesuetan ere, indarkeria bikarioa txertatu nahi dute haurren eta nerabeen arriskua zehazteko irizpideetan.
Otsailean genero indarkeriaren aurkako estatu ituna berritu zuten, eta indarkeria bikarioari lotutako hainbat konpromiso hartu zituzten bertan.
Jatorrizko artikuluak
-
Indarkeria bikarioa delitu espezifiko gisa ezarri nahi du Espainiako Gobernuak
Maite Asensio Lozano |
|