«Irrintzietan erreferente da oraindik Primi Erostarbe; hitzak sartzen zituen erdian»

Primi Erostarbe irrintzilari eta pandero jolea izan zen. ltziar Ugarte kazetari eta idazleak haren biografia osatu, eta hark bizi izandako garaiaren erretratua egin du liburu batean.

Itziar Ugarte Irizar BERRIAko kazetari eta idazleak (Oñati, Gipuzkoa, 1995) ez zuen imajinatzen pandero jole entzutetsu eta irrintzilari enblematikoenetako closezerbaitetan nabarmendu den norbaiti buruz esaten da, esanguratsua delako edo sinbolikoa delakobati buruz idaztea eskatuko ziotenik. Primi Erostarbe «nor zen ere» ez zekien, biak oñatiarrak izanda ere. Primi Erostarbe (Onati, 1907-Donostia, 1995) Araotz auzoan jaio zen, eta hango jende nagusiarengana jo zuen lehenik idazleak, gero haren alabengana, eta azkenik, musika, dantza eta oro har kultura munduko adituengana; besteak beste, Juan Antonio Urbeltz, Juan Mari Beltran eta Mailu Suduperengana. Garaiaren erradiografia eta hari desafioa bota zion emakumearen erretratu zintzoa onducloseosatu, egin, idatzi du Primi Erostarbe. Itzalari dantza liburuan.


Primi Erostarbe gaurko mundura ekartzen saiatu zara. Zer sentsazio utzi dizu?

Gauza bitxia dela norbaiten bizitza izan dena jasotzen saiatzea; ezinezkoa, ziurrenik. Liburua idatzi ostean ere, sentsazio arraro horrek irauten dit; «hau kontatu didate zutaz, baina auskalo nor izan zinen» moduko bat. Aparte, ohartu naiz trikitiaren gainean badagoela oraindik begirada gutxiesle closebalioa kentzeabat, baserri munduari lotua-eta, eta aurreiritzi hori nigan ere egon da. Aurrez ez bezala hurbildu naizen honetan, berriz, mundu ederra topatu dut, eta asko ikasi. Desagertu den mundu batera hurbildu naiz.

Zure esku balego, zer ekarriko zenuke garai hartatik gaur egunera?

Agian, dantzak zuen lekua. Denek esan didate makina batcloseasko, ugari dantza egiten zela lehen. Gaztetxotatik, askotan eskolara joan gabe geratzen ziren, itaurreancloseidiak gidatu egin behar zelako edo etxean beste zerbaitetan lagundu; Primi ere astoarekin bakarrik bidaltzen zuten mendira gurasoen tabernarako ardo bila. Lana erruz egiten zen, eta plazan dantzarako elkartzen ziren momentu hori gauza handia zen: atseden hartzeko, besteekin elkartzeko, plazer hartzeko momentua zen.

Primi Erostarberen eta familiaren bizitzari errepasoa eman eta gero, zer datorkizu burura?

Nolako umore sena closeintuizioa, jarrera, talentuazuen, eta zenbat lan egin zuen aurrera jotzeko. Neskameclosebeste etxe batean lan egiten duten emakumeak ibili zen oso gaztetatik, eta hamarkada oso batez aritu zen Martuteneko taberna batean, oso berandu oheratu eta oso goiz esnatzen egunero. Harik eta 28 urterekin ezkondu zen arte, eta, gero, bost seme-alaba hazi, horrek dakarrenarekin. Horri gehitu soldaduen arropak garbitzea Loiolan, trikitilari jarduna… Denek nabarmendu didate haren indarra, haren jarrera alai eta kementsuacloseindartsua, sendoa, baina nago lotuta dagoela tokatu zitzaion bizitzari ere.

70eko hamarkada trikitiaren urrezko aroa izan zen: inoiz ez bezala gizarteratu zen, baina, era berean, lehendik pandero jole zebiltzan emakume asko itzalpean gelditu ziren. Erostarbe ez, ordea.

Bada argazki bat oso adierazgarria: 1972an, Sakabiren eta Egañazpiren omenaldiaren aitzakian, gerraurreko trikitilariak elkartu zituzten Usurbilen, eta Primi da argazkiko emakume heldu bakarra —Mailu Sudupe da bestea, artean gaztetxo zela—. Beltranen arabera, emakume pandero joleak asko izan dira, baina batez ere baserri inguruan jo izan dute. Plazara ateratzen hasi zirenean, senar, neba edo gizonezko baten babesean egin zuten, baina Primik hori puskatu zuen, Mauriziarekin eta Romualda Zuloagarekin batera. Primiri dagokionez, senarra jarraitzaile sutsuacloseamorratua, kartsua izan zuen beti, eta baliteke horrek lagundu izana. Edonola ere, denek diote hura inoiz ez zela izan atzean geratzekoa. Tabernako jarrera zuen; eta talentua, umorea, grazia.

Hiru aldiz irabazi zuen Euskal Herriko irrintzi txapelketa, eta behin, 4.000 pezeta (25 euro) eman zizkiotenean sari gisa, askotxo iruditu zitzaizkion. Zerekin konparatzen ote zuen? Zer zen irrintzia testuinguru hartan?


Ez dakit erantzuten. Eta beharbada hori da liburuan zintzilik geratu zaizkidan kontuetako bat: zer izan den irrintzia gure tradizioan, eta zer genero irakurketa egin dezakegun horrekin. Bistan dena da gaur oraindik askorentzat erreferente argia izan dela Primi Erostarbe; hitzak sartzen zituen erdian, eta potentzia izugarria zuen. Behin eztarria begiratu nahi izan zioten aparatu elektronikoren bat ote zuen jakiteko.

Goizaldi dantza taldean ere aritu zen, Argian ere bai, eta hori dela eta, Europako toki askotara iritsi ziren haren panderoa eta irrintziak. Zer zen horrelako emakume batentzat bere kultura munduratzea?

Goizaldik prestigioclosesona; zerbaiten edo norbaiten inguruko oso iritzi ona handia zuen Donostian, eta Primi hogei urtez aritu zen haiekin. Argiakoak euskal identitatea munduan zabaltzeko kontzientzia osoz ateratzen ziren, baina Urbeltzek dio beharbada Primik ez zuela hainbesteko kontzientziarik. Eta, hala ere, berdin egiten zuela, berezkoa zuen espresatzeko moduarekin.

Badago beste kontraste interesgarri bat. Gipuzkoako trikiti mundua Urolan zentratzen zen orduan, landa eremuan, baina bera Donostian zegoen, hiriguneko modernitate erdaldunarekin igurtziancloseharremanean. Amaran La vasca esaten zioten, eta, jotzeko deitzen ziotenean, baserritar jantzita agertzeko eskatu. Aritz Garmendia trikiti elkarteko kidearentzat, euskaltasuna seinalatzeko eta modernitatetik apartatzeko keinu bat zen hori. «Zu ez zara modernoa, zu baserritarra zara, zu la vasca zara» esateko modu bat.

Mauriziarentzat, baserritar jantzia jarrera kontu bat zen; aldarrikatu egiten zuen.

Badirudi Primi ere harro agertu izan zela, baina interesgarria da pentsatzea nondik zetorren hori. Badago Donostiako klub frankista bateko argazki bat, adibidez, non denak ageri diren oso elegante jantzita eta parean [Balentin Aldalur] Zialtzeta eta Primi baserritarrez, haientzat jotzen. Kontrastea handia da.

Jatorrizko artikuluak