Isilaldi baten ostean, ahotsa berreskuratu du Ibil Bedik
Krisialdi baten ondorioz aldi batez isilik geratu ostean, laugarren lan luzearekin itzuli da Ibil Bedi taldea. 'Beharbada' da haren izenburua, eta hamabi kantu biltzen ditu.
Hurbil sentitu dute isiltasunaren laztana oraingoan. Krisi sakon bat izan dute Ibil Bedi taldeko kideek, eta, elkarrizketaren hasieran gaiari zeharkako aipamen bat baino egin ez badiote ere, berehala onartu dute baietz, blokeocloseNahi eta ezin. sasoi gogor bat izan dutela, eta hura gurutzatu ostean bakarrik egin dutela modua estudioko euren laugarren disko luzea osatzeko. Badaezpada deitu dute lana, hamabi kantu biltzen ditu guztira, eta, azken asteetan haren printza batzuk erakutsiz joan ostean, azkenean orain jarri dute osorik entzungai. Jada entzun daiteke Badok.eus atarian.
Juan R. Berbin ekoizlearekin ez ezik —Kase O, La Mala Rodriguez, Jorge Drexler eta Peret artistekin aritua da—, Jordi Matasekin eta Gorka Urbizurekin ere landu dituzte abestiak, eta Andoaingo (Gipuzkoa) Garate estudioan grabatu, Martxel Arkarazo teknikariarekin.
Argitasun moduko bat dario disko osoari, batez ere Goldea zuen aurreko diskoarekin alderatuta. Zeuen burua behartu duzue itxaropentsu jardutera, edo besterik gabe hala gertatu da?ARETA SENOSIAIN: Taldekide batzuk besteak baino gehiago nekatzen gara kontzertuez, eta, horregatik, Goldea diskoaren bira bukatu genuenean, saiatu ginen [irribarrez] diagnostiko bat egiten, jakiteko ea zergatik izan daitekeen hori. Horretarako, geure buruari galdetu genion ea zer kanturekin bukatu dugun guztiok eroso eta motibatuta. Eta aipatu genituenak kantarik fuerteenak edo beharbada ilunenak izan ziren. Beraz, argi ikusi genuen hortik jarraitu behar genuela. Ba, hasi disko berrirako lanean, eta justu kontrako norabidea hartu genuen [barreak].
OSINAGA: Ez gara saiatu ere egin kanta hau edo bestea kañeroacloseIndartsua, erritmo edo martxa handia daukana. egiten.
AMETS ARANGUREN: Normalean ez dugu erabakitzen diskoak halakoa edo horrelakoa izan behar duela eta ideia guztiek lerrokatuta egon behar dutela. Bakoitzak bere ideia ekartzen du etxetik, eskura duenarekin edo bolada horretan buruan duen kolorearekin, eta, gero bai, gauza sotil batzuetan lan bat egiten dugu disko koherente bat izan dadin.
Oso talde auto-erreflexiboacloseBarne gogoeta asko egiten dituena. izateko itxura duzue, eta disko berriko hainbat kanturen hitzetan ere igar daiteke.OSINAGA: Esango nuke, justu kantuez baino gehiago, haien inguruko bestelako guztiari buruz aritzen garela eztabaidan. Kantei buruz ere aritzen gara gogoetan, baina batez ere taldea inguratzen duen beste guztiari buruz.
Zertarako taldea? Zertarako kontzertuak? Zertarako…OSINAGA: Edo nola egingo dugun zerbait eta non joko dugun eta zergatik eta norekin egin nahi dugun eta… Horretaz guztiaz aritzen gara, bai, baina kantez... ez dakit.
SENOSIAIN: Kantak egiterakoan nahiko nerabeak gara, nik uste. Hau guapo dago? Ba, aurrera. Ez gara oso intentso jartzen. Batez ere zuk [Arangureni begira] azaltzen dituzu kantak, nondik datozen eta nora joan nahi duzun, baina ez gara hasten gogoetan kantuak ez-dakit-zer transmititucloseAzaldu, komunikatu. behar ote duen.
Eta nola bukatu dute Gorka Urbizuk eta Jordi Matasek proiektuan?OSINAGA: Onena da ez ditugula deitu!
SENOSIAIN: Hasieran, blokeo momentu batean egon ginen, eta orduan aipatu genuen ekoizle bati deitzeko aukera. Pentsatu genuen garai egokia zela horretarako, eta proiektuak eskertuko zuela. Izenak aipatzen hasi eta Gorkaren [Urbizuren] izena atera zen, baina iruditu zitzaigun hobea izango zela proiektua ezagutzen ez zuen norbaiti eskatzea. Eta, azkenean, Gorka etorri zen grabaketa hasi baino bi egun lehenago, beste kontu baten harira hizketan ari ginela, esan baikenion Juanek Jordi ere ekarriko zuela estudiora.
ARANGUREN: Izan ere, Juanek talde bat du Jordi Matasekin [Discordian], eta gonbidapena egin zion laguntzera joateko.
Blokeoa aipatu duzue, eta zaleentzat astero idazten hasi zareten buletin digitalean ere onartua duzue krisi sakon bat izan duzuela. Zer gertatu zen?ARANGUREN: Kanta berriak egiten hasi ginenean gertatu zen. Musika ogibide ez izatearena bi aldeko labana bat da, horrek aukera ematen baitigu gauzak infinituraino luzatzeko. Gainera, taldean oso iritzi eta izaera diferenteak ditugu. Ibaik [Osinaga], adibidez, gehiago egiten du lehen ideiaren alde, eta Areta [Senosiain] infinitura arte luza daiteke. Ni ultrazoratutaOso zoratuta. egon naiz hitzekin, pila bat errepasatu nahi izan baititut. Gero grabatzen hasi lokalean, eta kantuek bide bat hartu zuten, eta berehala ikusi genuen ez zela hori...
SENOSIAIN: Sormen prozesu guztian geure buruari harriak botatzen aritu gara. Pasatu egin gara. Asteburu osoak eman ditugu entseatzen eta lanean, ostiraletik igandera, elkarrizketa bera behin eta berriz edukitzen. Denbora batez elkarrekin jotzen aritu, blokeatu, eta hizketan hasi. Berriz jotzen hasi, berriz blokeatu, eta berriz ere elkarrizketa bera. Jende bera gauza berberak esaten, eta, azkenerako, askotan motibazioa galduta itzuli gara etxera.
Badira esaldi ezeroso batzuk diskoan. Esate baterako, hala dio Sega kantako pasarte batek: «Ihesak ez du zertan esan nahi galera,/ armatuta itzultzea baldin bada aukera./ Hemen jende gehiegi lasai lokartzen da». Eta zera dio ZZE abestiak ere: «Estetikoki aldarri/ ta gero praktikan sarri/ isilik, makurturik, hanka puntetan».OSINAGA: Uste dut iraunen duten kantuek balio dutela bizi dugun garaia ere ulertzeko. Eta sentitzen dut badaudela talde batzuk oso ongi erantzuten diotenak momentuari, eta hori izan daiteke kontzienteki egindako zerbait, baina izan daiteke inkontzienteki egindakoa ere, eta nik orain idazten dut modu honetan eta gauza hauei buruz, momentu honetan horiek direlako inguruan ditudanak, baina ez pentsatuz gai jakin bati buruz idatziko dudala. Eta, horrez gainera, nik uste dut garrantzitsua dela aipatzea diskoko hitzak lantzeko orduan Behe Bandako kideak ere izan ditugula ondoan, editore lana egiten.
ARANGUREN: Aitor Bizkarrari gauza oso polit bat entzun nion behin. Proposatzen zuen kontua ez dela kantatzea seinalatu nahi duzun hori baizik eta haren ingurua hain ongi definitzea, ezen ikusten baituzu barrukoa, baina seinalatu beharrik gabe. Eta horrela, gainera, zuk markatu duzu ingurukoa, eta haren erdian gauza bat dago, baina izan daiteke beste bat ere, horrela aritzeak lekua uzten diolako entzuleari hutsune horretan kabitzen dena irudikatzeko.
Laugarren diskoa izanik, agian ezingo dituzue azken diskoko kanta guztiak jo.OSINAGA: Behin esan nuen hori nik, eta ia akabatu ninduten! [Barreak].
SENOSIAIN: Igual damutu egingo gara gero hau esateaz, baina nahiko genuke erronka modura disko honi lotuta egongo diren kontzertuetako bakoitza bakanacloseOhiz kanpokoa, berezia, aparta. izatea.
|