Itoizko urtegiaren lanak eten zituztenekoa

  • Albistea entzun

1996ko apirilaren 6an, Itoitzekiko Solidarioak taldeko zortzi kidek Itoizko urtegiko lanen egitura nagusia baliogabetu zuten, pareta altxatzeko porlana garraiatzen zuten 800 metro luzeko sei kableak moztuz. Hamar hilabetez eten zituzten obrak. Mozketak, obren etenaz gain, zera ekarri zuen: egileen bi hilabeteko kartzelaldia, prozesu judizial bat, lau urte eta hamar hilabeteko espetxe zigorra, eta, besteak beste, ia hamarkada bat klandestinitatean igarotzea.

«Erantzukizun zibila ordaintzen ari gara oraindik. 25 urte geroago, errepresaliatu politikoak gara», diote solidarioek. Izan ere, ekintza egiteko, zinpeko guardia lotu zuten, «lau minutuz», eta, azkenean, hori aintzat hartuta eta «aspaldiko jurisprudentziaren batekin», Iruñeko Auzitegiak bahiketa egotzi zien.

Bien bitartean, 1993an hasitako obrak bukatu zituzten 2004an, eta Itoizko urtegia urez betetzeari ekion zioten: bederatzi herri ito zituen, eta hiru babesgune natural desagerrarazi. 

Jatorrizko artikuluak