Lipedema, emakumeei erasaten dien gaitz ezezaguna

  • Albistea entzun

Emakumeen %11k lipedema daukate, baina, ezezaguna izateaz gain, gutxi diagnostikatzen da. Pubertaroan hasi ohi da, eta nabarmen egiten du okerrera hormona aldaketekin. Gaitza pairatzen dutenek sarri beren poltsikotik ordaindu behar izaten dituzte tratamenduak.

Hanketan eta besoetan ehun adiposoacloseLarruazalaren azpiko ehuna.
ren metaketa asimetrikoacloseFormak eta tamainak bat egiten ez dutenean.
ezaugarri duen osasun egoera kronikoa da lipedema. Emakumeei eragiten die. Pubertaroan hasi ohi da, eta nabarmen egiten du okerrera hormona aldaketekin, haurdunaldian eta menopausian, kasurako. Bi tratamendu mota daude: kontserbadorea, gaitza gehiago ez zabaltzeko drainatze linfatikoak eta konpresio mediak erabiltzea, edota ebakuntza. Ez bata eta ez bertzea ez daude osoki osasungintza publikoan finantzatuta.

Gorputzarekiko erabat desorekatuak diren hankak eta besoak izatea da sintomarik behinena, baina lipedemak baditu bertze adierazle batzuk ere: ubeldurak ateratzeko erraztasuna, hotzarekiko sentikortasun erabatekoa, hanketako pisua, hantura, mina... Eta ondorio argi bat: dietarik zorrotzenak ere ez duela lortuko lipedemak erasandako gorputz zatiak argaltzea. Horrek frustrazioa eragin ohi du sarri. Gaitzak duen alderdi fisikoari psikologikoa ere gehitu behar zaio gehienetan, gaixotasuna pairatzen duten andre anitzek lotsa eta konplexua sentitzen baitute beren gorputza dela eta.

Gaixotasuna pairatzen duten andre anitzek lotsa eta konplexua sentitzen dute beren gorputza dela eta.

2019ko San Joan bezperan jakin zuen Maddalen Arenazak lipedema zeukala: «Dantzan ari nintzela, lipedema zuen emakume batek hankak ikusi zizkidan, eta nigana etorri zen esanez litekeena zela lipedema izatea». Agaldeprise elkartera jo zuen, eta, gero, osasun zerbitzu publikora. Zorteko sentitzen da medikuak, gaitza ezagutu ez arren, laguntzen jakin zuelako. Geroztik hainbat medikurekin ibili ondotik, iaz egin zioten ebakuntza Bartzelonako klinika pribatu batean, gaitza hasierako fasean izaki osasungintza publikoak ez zuelako bere gain hartzen.

Desberdina da Ana Navarri Agadelprise elkarteko lehendakariaren kasua. Bizitza erdia eman du diagnostiko zehatz baten zain. Bidea ez da erraza izan Navarrirentzat, osasungintza publikoan jaso duen erantzuna beti bera izan delako: «Gizartean sekulako lodifobia dago. Medikuarenera joan naizen guztietan, gauza bera esan didate: ahoa itxi eta argaltzeko».

«Gizartean sekulako lodifobia dago. Medikuarenera joan naizen guztietan, gauza bera esan didate: ahoa itxi eta argaltzeko».

Ana Navarri (Agadelprise elkartea)

Lipedemak min fisiko handiak eragin dizkio Navarriri, baita lan egin ezina ere, eta egun %26ko ezintasuna onartua du. Guztiaren gainetik, ordea, gizartearen aurrejuzguak nabarmendu ditu:. «Duela urte batzuk, igerilekuan nengoela, 17-18 urteko neska batzuei entzun nien nire gorputzak nazka ematen ziela. Hain gaizki sentitu nintzen, igerilekura joateari utzi bainion bi urtez».

Diagnostikoaren garrantzia

Erruduntasuna kentzeaz mintzo dira biak, gaitza onartu eta harekin bizitzen ikasteaz. «Gertatzen zaizunari izena ematen diozunean, erruduntasuna kendu eta arduratsu izaten hasten zara. Lipedema daukat, eta ez da nire errua; nire ardura nire gorputza zaintzea da», nabarmendu du Navarrik. Arenazak ere antzeko sentimenduak izan ditu: «Kuriosoa da: niretzat, gaixotasun bat izatea zerbait positiboa izan da; niri pisu handia kendu dit gainetik».

Lipedema duen gorputz baten ilustrazioarekin poltsak egin ditu Arenazak.

Lipedema duen gorputz baten ilustrazioarekin poltsak egin ditu Arenazak, eta, hain zuzen, hori islatzen saiatu da esaldi baten bidez: Izena jarri zionean bere begiak zabaldu eta gainontzekoak itxi ziren. Gainera, Instagram kontu batean kontatu du bere prozesua, euskaraz, eta bertze neska batzuei laguntzeko ere balio izan dio.

Jatorrizko artikuluak