Lourdes Perez: «Buruko gaitz bat izateak ez du esan nahi ezin denik sexualitateaz gozatu»

  • Albistea entzun

Sexualitatea eta buruko nahasmenduak. Biak ala biak dira gai tabuak. Lourdes Perez (Gasteiz, 1963) Emaize sexologia zentroko sexologoa da, eta estigma bikoitz horri aurre egiteko lanean dabil aspaldian.

Garrantzitsua iruditzen zaio pertsona guztiek ulertzea sexualitatea sentitzeko eta bizitzeko modu desberdinak daudela, «bakoitzak bere errealitatetik».

Buruko nahasmendu arazoak dituzten pertsonen sexualitateari arreta nola eman izeneko gidan diozue buruko nahasmenduak dituztenen eskubide sexualak urratzen direla. Non atzeman duzue hori?
Lehenik eta behin, ulertu behar da eskubide sexualak eta erreproduktiboak oinarrizko giza eskubideak direla, pertsona guztientzat. Hala ere, urratzen dira, eta hori argi ikus daiteke sexualitateak lantzeko proiektu edo estrategiacloseHelburu jakin bat lortzeko egiten diren urratsen multzoa.
gabezian. Orokorrean ez dago horrelako egitasmorik, baina buruko nahasmenduak dituztenentzat, are gutxiago.

Zer zailtasun ditu tabu bikoitz bati aurre egin behar izateak?
Ez dagoenez gaia lantzeko estrategiarik, oso zaila da pertsona horien behar sexualak eta erotikoak ikusaraztea, eta, ondorioz, errealitate horiek ikusezin bihurtzen dira. Gainera, pertsona horien dimentsio erotikoa ez bada existitzen, haien espazio intimoak ez dira errespetatzen. Gehienetan, beren ingurukoek gehiegi babesten dituzte, eta, nolabait, beren intimitatea izatea galarazten diete.

«Gehienetan, beren ingurukoek gehiegi babesten dituzte, eta, nolabait, beren intimitatea izatea galarazten diete».

Lourdes Perez (sexologoa)

Intimitate falta horrek zer ondorio ditu?
Pertsona horiek ez badute intimitaterik izan, ez dute jakingo zer gustatzen zaien eta zer ez, ez dute ikasiko mugarik jartzen. Gainera, nerabezaroan edo gaztetan egiten bazaie buruko nahasmenduaren diagnostikoa, horrek asko eragingo du pertsona horiek izan ditzaketen esperientzia erotikoetan.

Zer erreminta behar dira zailtasun horiei aurre egiteko?
Sexualitateetan arreta jartzen duen formakuntza da erremintarik garrantzitsuena. Nire ustez, ezinbestekoa da hezkuntzako agente guztiek [formakuntza] hori izatea: pautacloseJarraibide.
k eman behar dizkiegu, sexualitateen arreta orokorra ziurtatzen duten irizpideekin. Horrez gain, komunikazioa egon behar da diagnostikoa jaso duen pertsonaren eta familiaren nahiz haren inguruko profesionalen artean.

Pertsona horiei zer erreminta ematen ahal zaizkie?
Sexualitatea gai tabu bat da. Baina horri buruz hitz egiten hasten garenean, bakoitzak bere desioak betetzen dituenean edo adierazten duenean zer duen gustuko eta zer ez, norbera bere buruaren jabe izaten hasten da, ahaldundu egiten gara, eta hori da erremintarik indartsuena. Horregatik da garrantzitsua ulertzea nahasmendu horiek dituztenak desberdinak direla, eta bakoitzak bere errealitatearen jabe egin behar duela.

«Garrantzitsua ulertzea nahasmendu horiek dituztenak desberdinak direla, eta bakoitzak bere errealitatearen jabe egin behar duela».

Lourdes Perez (sexologoa)

Errealitate anitz badaude ere, gidan diozue guztiei ezaugarri berak jartzen zaizkiela. Nondik datoz uste horiek?
Uste edo aurreiritzi horiek guztiak sexualitatea itzalean egon izanaren ondorioa dira. Baina argi izan behar dugu: buruko gaitz bat izateak ez du esan nahi ezin denik sexualitateaz gozatu. Ez dago sexualitatea nola bizi behar den azaltzen duen eredu orokor bat, bakoitzak deskubritu behar du zerk sentiarazten duen ondo eta zerk ez, mugak ere jarriz.

Uste horiei lotuta, genero desberdintasunik nabaritu duzue?
Ikusi dugu diagnostikoa duten emakumeei sozializazioa ez zaiela hainbeste errazten, eta, ondorioz, arazo gehiago dituztela harremanak egiteko. Gainera, menpekotasun afektibo batean sozializatzen dituzte, eta hori zaurgarritasuncloseErraz kaltetua gerta daitekeenaren nolakotasuna.
aren faktore bat izan daiteke kasu askotan; besteak beste, indarkeria matxistan. Beraz, argi dago buruko nahasmenduak dituztenen sexualitateaz ez hitz egiteak ez digula inolako onurarik egiten, batez ere emakumeoi.

«Argi dago buruko nahasmenduak dituztenen sexualitateaz ez hitz egiteak ez digula inolako onurarik egiten, batez ere emakumeoi».

Lourdes Perez (sexologoa)

Nola egiten ahal zaie aurre aurreiritzi horiei?
Garrantzitsua da pertsona guztiek, diagnostikatuta egon edo ez, ulertzea sexualitatea sentitzeko eta bizitzeko modu desberdinak daudela, bakoitzak bere errealitatetik. Horri guztiari aurre egiteko era da [sexualitatea] bizitzea bakoitzari erosoen egiten zaion modutik: sentitzeko, izateko, harremanak izateko eta maitatzeko. Ez dago besterik.

Pertsona guztien eskubide sexualak ziurtatzeko bide onean doa gizartea?
Baietz esango nuke. Askotan aukeretan jarri beharrean arreta, mugetan eta zailtasunetan pentsatzen dugu, baina txoko horretatik begirada oso mugatua da. Arreta sexualitatean jartzea arriskutsua dela pentsatu ohi den arren, errealitatea guztiz bestelakoa da. Horretaz mintzatzeak ahalduntzekoclosePertsona babesgabe bat indartsua egiteko.
baliabideak ematen ditu, batez ere buruko nahasmenduren baten diagnostikoa dutenei.