Maitane Ormazabal: «Sare sozialek gu erabiltzen gaituzte»

Euskal Herri osoko adingabeei eragingo dien neurri baten berri eman dute oraintsu. Frantziako eta Espainiako gobernuek iragarri dute sare sozialak erabiltzea debekatuko dietela 15 eta 16 urtez azpiko gazteei. Maitane Ormazabal psikologoak gogoratu du sare sozialak «adikzioa» eragiteko diseinatuta daudela.

Zabal aztertu du Maitane Ormazabal psikologoak (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1979) nolako kaltea eragiten dieten sare sozialek gazteei; Telmo Lazkanorekin batera, Nerabeen garrasia: osasun mentala aldaketa garaian liburua ondu zuen 2023an. 

Nola eragiten dute sare sozialek nerabeen eta gazteen buru osasunean?

Sare sozialen inguruko begirada aldatu behar dugu: iruditzen zaigu guk produktu bat erabiltzen dugula, baina egiaz sare sozialek erabiltzen gaituzte gu, gu gara haien produktua; eta gehienbat, nerabeak. Izan ere, nerabezaroa garai berezia da: identitatea sortzen da, autoestimuakclosePertsona batek bere buruari buruz duen balorazioa edo pertzepzioa. garrantzi handia du, gurasoengandik banatu eta mundua ezagutzera salto egiten dugu... Orain, mundua sare sozialen bidez ezagutzen dute. Hortaz, pentsa zer izan daitekeen nerabezaroa, eremu txiki batean konbultsoa bada, eremu hori sare sozialen bidez milioika pertsonatara zabalduta; dena konplexuagoa da.

Zein dira aipatu dituzun aldaketa horiek?

Gero eta gehiago ditugu nerabeak nerabezarorik gabe, eta haurrak haurtzarorik gabe. Enpresa hauen guztien jarduna arretaren ekonomian oinarritzen da: gure datuak, gure denbora eta gure atentzioa dira haien diru iturriak. Eta arretaz ari garenean, elkar entzuteaz ari gara, gizakitik gizakira begiratzeaz... Hori guztia ikaragarri aldatzen ari da, gure arreta osoa jarrita daukagulako sareen gehiegizko informazioan. Nerabeak ez dira ari euren bizi esperientziak bizitzen: lagunekin egoteko tarteak, porrotak, irakaspenak, egunsenti bat, kirola... Eta horiek gabe, erronka errealei aurre egiteko erremintarik gabe iristen dira helduarora.

Besteekin alderatzeko joera zer neurritan da kezkagarria?

Sare sozialetan bada hiperperfekzionismoacloseGehiegizko perfekzionismoa, sarri lortzeko ezinezkoak diren estandarrean oinarritutako helburuak jartzen dituena, eta autoexijentzia zorrotzegia ezarrarazten duena.: bizitza idealak erakusten dizkigute, eta mentalki badakigu gezurra dela, baina emozionalki eragin egiten digu. Nerabezaroan, konparazioa da gure autoestimua apaltzen duten faktore garrantzitsuenetako bat; beraz, pentsa egun zer neurri hartzen duen sare sozialekin, bai fisikoki, bai sozialki, denbora guztian agertzen bazaizkigu argazkiak eta bideoak; ezinezkoa da horrek ez eragitea.

Nerabeen eta gazteen artean areagotzen ari den antsietatea horrekin lotuta dago, ezta?

Halako gaitzak multifaktorialakcloseFaktore edo arrazoi asko dituztenak. dira, baina gai hau zeharka agertzen da, giltzarricloseOinarrizkoa. da ulertzeko zergatik areagotu diren antsietatea eta depresioa. Gurasook nahi dugu gure seme-alabak gure arrakastaren luzakincloseZerbaiten luzagarri edo eranskin gertatzen den gauza. bat izatea, munduko onenak, eta, beraz, burbuila emozional batean sartzen ditugu. Hiperbabes horretan laguntzeko etorri dira teknologiak, haiek azkarrago ikas dezaten eta kontrolatuago izan ditzagun. Baina horrek berekin ekarri du bizitzako erritmoak ikaragarri azkartzea, baita haien barruan ere: hiperalertancloseErne eta adi une oro. bizi dira; nola ez dute antsietatea sentituko?

Aplikazioak, nolabait ere, horretarako diseinatuta daude, ezta?

Bai. Plataformek edozein trikimailucloseAmarru, azpijoko. psikologiko eta teknologiko erabiltzen dute gu pantailara itsatsita egoteko. Ez baitaude komunikaziora bideratuta, baizik eta kontrakora: gure arteko komunikazioa eta intimitatea haustera. Eta hainbeste datu jasotzen dutenez egunero, oso ondo ezagutzen dituzte gure ahuldadeak; horien bidez erakartzen dute nerabeen arreta eta, logika algoritmikoencloseAlgoritmo bat ongi definitutako instrukzio sekuentzia finitu bat da, ordenagailuz martxan jar daitekeena, normalean problema bat urratsez urrats ebazteko edo konputazio bat kalkulatzeko bidez, ahuldade gehiago gehitu. Horrek eragiten du antsietatea.

Halakoetan, gazteak hezteaz eta trebatzeaz hitz egiten dute adituek. Baina hezkuntza lan hori egin al daiteke sare sozialen erauntsiaren erdian, inertzia guztiak kontra edukita? Eta, aldi berean, debekua txarto ikusita dago.

Ez da batere erraza trebatzea. Gainera, ematen du helduok beldurra diogula mugak jartzeari; autoritate osasuntsu bat autoritarismoarekin nahastu dugu. Eta umeek eta gazteek mugak behar dituzte. Sanchezek iragarritako neurria, niretzat, ondo etorria da, fokua enpresen gain jartzen hasi delako; orain arte, gazteen gain egon da arreta batez ere, eta gurasoengan neurri txikiagoan. Baina sare sozialak ez dira teknologia neutro bat, auzia ez da soilik ondo edo gaizki erabiltzea: adiktiboakcloseKontsumitzeko gogoa eta beharra sortzen dituztenak. izateko diseinatuta daude.

Esan izan duzu gurasoen lekua hartu dutela pantailek...

Teknologiak sartu ziren helduok iritsi ezin ginen tokietara iristeko, etxean zein ikasgelan, eta hori akats bat izan da: teknologiak ezin du pertsona bat ordezkatu. Iruditu zaigu pantaila bat jarriz txikiak kontrolatuta dauzkagula isilik daudelako, baina helduon kontrola areagotzeko eginda dauden gauzek gazteen konfiantza murrizten dute.