«Maule erdigunean antzerki gune bat urte osoan biziaraztea da gure helburua»

Maika Etxekopar antzerkilaria da. Beste hiru kiderekin batera antzoki eta kulturgune bat sortu du Maulen: Günea. Zuberoan antzerkian profesionalizatu nahian dabiltza.

Maule zentroan antzoki berri bat dute. Maika Etxekopar (Gotaine, Zuberoa, 1987) Güneako kideetarik bat da. Iazko buruileancloseirailean estreinatu zuten kulturgunea, eta dagoeneko hasi dira programazioa hilabetez hilabete finkatzen. Kanpoko antzerki emanaldiak ematen dituzte alde batetik, eta, bertzetikclosebestetik, bertan dauden hiru konpainien obrak emateko parada closeaukeraizaten dute.

Antzerki obrak prestatzeko eta emateko baliatzen duzue Günea. 

Kat’woq, Continuum eta Bonbon beltz konpainien artean erabiltzen dugu gunea. Zuberoan antzerkian profesionalizatu nahian gabiltza. Juntatzekocloseelkartzeko beharra sentitu genuen; gauzak elkarrekin emateko gogoa genuen. Euskal Herriko hiriguneetatik amiñi bat closepixka baturrun gelditzen gara, eta antzerkian profesionalizatu garenok horrelako leku bat behar genuen antzezlanak sortzeko eta hedatzeko. Maule erdigunean antzerki gune bat urte osoan biziaraztea da gure helburua. Guretzat premiazkoa da horrelako leku bat izatea kultur ekosistema baten barnean.

Antzezlanak hedatzeaz gain, gazteentzat tailerrak egiten dituzue? 

Gaia Oliarjek eta nihaurekcloseNeronek. tailerrak proposatzen ditugu haurrentzat eta nerabeentzat, euskaraz eta frantsesez. Biziki closeOso, arrasgarrantzitsua zaigu euskarak gure programazioan eta hedapenean lekua izan dezan. Lauretarik hiru euskaldunak gara, eta gure konpainien eta lanaren nortasuneancloseizaeran euskarak presentzia du. Tailerrak egiteaz gain, emanaldien bidez inguruan dugun jendeari antzerkia zabaltzea da gure helburua. Zuberoan baditugu maskaradak eta pastoralak, baina antzerkirako ez da hainbesteko ohiturarik.

Hortaz, jendeak zer pentsatu du orain arte proposatu eskaintzaz? 

Eskaintzen dugunarentzat bada publiko bat, eta hori argiki ikusten dugu. Günea estreinatu genuen kabaret gaualdi batekin, eta hitzordu hori nahi genuke pizturik atxiki closeizan, edukiburuil guziz closeguztietankabaret bat jinarazizcloseetorraraziz. Oro har, jendea artezalea da eta ez da hain zaila izan publikoa erakartzea. Antzerkia askapen kolektiboa da, eta gizartea anitz galdeka lezake. Zuberoan tradizioari biziki lotuak gara, eta, nolazpaitclosenolabait, antzerkiak beste nonbaitetik inarrostencloseastindu du gure komunitatea. Hemengo kultur paisaian parte hartu nahi dugu, eta, gure obrak hedatuz, indartu nahi genuke antzerkiak duen galdekatzeko boterea.

Datorrenari begira, zer hedatzeko xedea zenukete? 

Egun hauetan hasiko gara dena zehazten. Negua lasaia izan da. Kabareta egin genuen buruilean, eta ondotik zenbait sorkuntzatan aritu izan gara. Apiril hondarreanclosebukaeran, zinema kontzertu bat proposatu nahi genuke, eta espero dugu Bekaturos festibalaren karietara Bonbon beltz konpainiaren izenean Titika Rekaltek eta nihaurekcloseni neuk prestatu dugun pieza berria proposatzea. Xiru festibala jinen closeetorrida ondotik eta pieza batzuk ari gara sortzen horren harira.

Suhiltzaileek kaserna closekuartelohian duzue antzokia. Geroan obrak egin beharko dira jendeari harrera egiteko? 

Eraikin aski zaharra da. Funtsezko obra batzuk beharko lirateke. Eraikina Mauleko Herriko Etxearena da eta dohainik uzten digu. Guk gastu finkoak baizik ez ditugu pagatzen. Zinez closeBenetanluxua da horrelako lokal bat izatea. Neurri aski politeko antzokia da, 70 pertsona sar daitezkeelako, eta formatu ttipiko piezak presentatzeko ezin hobea delako.

Zer amesten duzu Günearentzat?

Guri esker euskaldunagoa da tokia. Geroan ere hala izan dadila amesten dut, euskararentzat arnasgune eta trukaketa lekua izan dadin.

Jatorrizko artikuluak