Meta eta Google zigortu dituzte, sare sozialen bidez adikzioa sortu eta haurrak arriskuan jartzeagatik

  • 13 hitz

Kaliforniako epaitegi batek erruduntzat jo ditu Meta eta Google, gazte bat sare sozialen mendeko bihurtu eta haren buru osasunari kalte egiteagatik. Nerabeak bere buruaz beste egin zuen, eta haren familiak jo zuen enpresa teknologiko erraldoien aurka. Epaileak arrazoia eman dio.

Los Angelesko (AEB) epaitegi batek erruduntzat jo ditu gaur Meta eta Google enpresak, 20 urteko neska baten buru osasunari kalte egin diotelako. Whatsapp, Instagram eta Facebooken jabea da Meta, eta Youtuberena Google. 20 urteko gaztearen familiak eraman ditu auzitara bi erraldoi teknologikoak, neska sare sozialen mendeko bihurtu zutela leporatuta. Orain, bi enpresa horien artean hiru milioi dolarreko (2,3 milioi euro inguru) kalte ordaina eman beharko diote.

AdikzioacloseSubstantzia batzuk kontsumitzeari uko egitea galarazten duen gaixotasun neurologikoa. sortzen duten plataformak ekoizteaz gainera, auzitegiak Metari eta Googleri leporatu die erabiltzaileak behar bezala ez ohartaraztea arrisku horien inguruan. Epaiketak sei aste iraun du. Salatzaileek ez ezik, Los Angelesko auzitegi horretan deklaratu dute Meta eta Google enpresetako zenbait goi kargudunek. 

Epai honen aurretik, AEBetako Mexiko Berriko zinpeko epaimahai batek 375 milioi dolarreko (323 milioi euro) isuna ezarri zion Metari, erabiltzaileak engainatzeagatik plataforma horietako haurren segurtasunaren inguruan. Epaimahaiaren arabera, plataforma horiek arriskuan jartzen dituzte haurrak, material sexual esplizituak eskaintzen dizkiete, eta sexu predatzaileekinclosesexu erasoren bat egiteko egoerak bilatzen, planifikatzen eta manipulatzen dituena harremanetan jarri. Mexiko Berriak 2023ko abenduan eraman zuen Meta auzitara, algoritmoencloseProgramazio informatikoaren oinarria da, berez; ongi definitutako instrukzio sekuentzia finitu bat da, ordenagailuz martxan jar daitekeena; normalean, problema bat urratsez urrats ebazteko edo konputazio bat kalkulatzeko bidez haur eta gazteak sexu edukietara bideratzen zituelako, haurren sexu abusuak erakusten zizkielako eta norbaitek era horretako materiala eskatzeko arriskuan jartzen zituelako.

Raul Torrez Mexiko Berriko fiskal nagusiaren esanetan: estatu batek Meta zigortzea lortu du haurren segurtasunari lotutako arrazoiengatik. Zehazki, Mexiko Berriko Jokabide Bidegabeen Legea urratzeagatik zigortu dute. Torrezentzat, Metak aukera bat egin zuen: «Irabaziak haurren segurtasunaren gainetik jartzea». Horregatik, uste du epaia «garaipen historiko bat» dela biktimentzat.

«Metako arduradunek bazekiten beren produktuek kalte egiten zietela haurrei, ez zieten jaramonik egin langileek egindako ohartarazpenei, eta herritarrei gezurra esan zieten enpresan bertan zekitenari buruz», salatu zuen Torrezek epaiaren berri izan eta gero. «Gaur epaimahaiak bat egin du familiekin, hezitzaileekin eta haurren segurtasuneko adituekin: nahikoa da».

Metak helegitea aurkeztuko du. Konpainiaren abokatuei ez zaizkie gustatu ez epaia, ez Torrezen adierazpenak. «Argudio hutsalakcloseOinarririk gabekoak.» erabiltzea eta komeni zitzaizkion agiriak aukeratzea egotzicloseLeporatu. diote.

Epaiketak zazpi aste iraun du. Metaren barne agiriak aurkeztu dituzte. Epaiketan erakutsi duten enpresaren barne ikerketa baten arabera, Instagrameko erabiltzaileen %16k jakinarazi zuten biluziak eta sexu jarduerak ikusi zituztela aste bakarrean.

Langile ohien testigantzak

Metako langile ohiek ere deklaratu dute. Arturo Bejar izan da horietako bat. Metako ingeniaritzako zuzendari ohia da. Metan lan egin zuen 2009tik 2015era eta 2019tik 2021era. Salatu izan du Metak bazekiela erabiltzaileek eduki sexualak jasotzen zituztela, sexu predatzaileek beraren plataformak erabiltzen zituztela, eta ez zuela ezer egin erabiltzaileak babesteko. Ezezagun batek sexu harremanak eskaini zizkion Bejarren alabari Instagram bidez.

Epaiketan esan zuen Metaren algoritmo pertsonalizatuak oso onak direla, eta horregatik dutela arrakasta: «Zuri neska txikiak interesatzen baldin bazaizkizu, oso ona izango da zu haiekin konektatzen».

Metako abokatuek akusazioak ukatu dituzte. Esan dute «gogor» lan egiten dutela erabiltzaileak seguru egoteko, urte asko daramatzatela erabiltzaileen arazoei aurre egiten, eta konfiantza dutela nerabeak babesteko dituzten tresnetan.

375 milioi dolarreko isuna ez da delitu bakarrarengatik. Legea urratzeagatik ezartzen den gehienezko zigorra 5.000 dolarrekoa da (4.300 euro), baina epaimahaiak ondorioztatu du milaka aldiz urratu dutela, eta horregatik ezarri dute 375 milioi dolarreko isuna.

AuzibideacloseEpaiketa prozesua. ez da guztiz amaitu, maiatzaren 4an jarraituko baitu: fiskal nagusiak beste zigor ekonomiko batzuk eskatuko ditu, eta haurrak gehiago babesteko neurriak. Neurri horien artean daude erabiltzaileen adina egiaztatzeko sistema eraginkorrak, sexu predatzaileak plataformatik botatzea eta adingabeak mezu zifratuetatikcloseZifratze gakoa ez duen edonorentzat ulertezina den mezua. babestea.

Jatorrizko artikuluak