Metak bi ordura mugatuko du adin txikikoek bere sare sozialetan igaro dezaketen denbora
Teknologia konpainiak 16.680 milioi dolar ordaindu beharko ditu adingabeen eta sare sozialen auzibidearen harira; AEBetako hainbat estatuk aurkeztu zuten akusazioa.
Metak 16.680 milioi dolarreko kalte ordaina —14.300 milioi euro— ordaindu beharko du. Ameriketako Estatu Batuetako hainbat estaturekin adostasuna lortu du haren kontra jarritako helegitearencloseakusazioa harira. Akordio horren harira, teknologia konpainiak zenbait neurri ezarri beharko ditu: adingabeek haren sare sozialak erabiltzen igaro dezaketen denbora bi ordura mugatzea; eskola orduetan jakinarazpenak jaso ezin izatea; gauez, gauerditik goizeko seiak arte, sareetara sartzea galaraztea; gurasoen kontrolerako tresnak sendotzea; adina ziurtatzeko mekanismoak indartzea...
AEBetako 50 estatuetatik 29k adingabeei «adikzioa» eragitea leporatu diote Metari. Teknologia konpainiak eta akusatzaileek akordioa egin dute, eta, hortaz, ez da epaiketarik izango. Oaklandeko fiskal nagusiak, Brian Schwalbek, adierazi du «egundoko garaipena» dela osasun publikoarentzat: «Metak ezarri behar dituen segurtasun neurriek erabat eta berehala aldatuko dute gazteek nola erabiltzen dituzten Instagram eta Facebook». Schwalbek salatu du teknologia konpainiak «segurutzat» saldu zituela sare sozial horiek: «Metak nahita esplotatu zituen adingabeak, etekina ateratzeko, eta gero gezurra esan zuen».
Kalte fisikoak eta emozionalak
Akusazioaren arabera, plataformak kalte fisikoak eta emozionalak eragin dizkie adingabeei, antsietatea eta depresioa, esaterako, eta adingabe batzuek beren buruaz beste ere egin dute. Horrez gain, adingabeen sareko pribatutasunari buruzko lege federala urratzea leporatu diote estatuek, argudiatuta adingabeen datu pertsonalak bildu dituela, eta behar ez bezala erabili; lege horren arabera, konpainiek ezin dute adingabeen daturik bildu haien gurasoen baimenik gabe.
Metak, akordioa iragarrita ere, adierazi du ez duela ezer txarrik egin. Are, esan izan du erabiltzaileei ezin izan diela ohartarazi bere sare sozialak adiktiboakcloseAdikzioa sortzen dutela, erabiltzeko gogoa edo beharra. direla, argudiatuta sare sozialekiko mendekotasuna ez dagoela gaitz gisa aitortuta. Era berean nabarmendu du Tiktok eta Youtube sare sozialek ere antzeko neurriak ezarri beharko lituzketela adingabeentzat. Hain zuzen, lehen auzi saioan, estatuetako fiskalek nabarmendu zuten epaiketa prozesu luzeago baten parte dela oraingoa, eta beste teknologia enpresa handien jardunari ere gertutik erreparatuko diotela, hala nola Google, Tiktok, Snapchat eta Youtube konpainien jardunari.
Jatorrizko artikuluak
-
Metak 16.680 milioi dolar ordainduko ditu adingabeen eta sare sozialen auzibidearen harira
Julen Otaegi Leonet |
|