Mundu osoko sendiek, enpresek, bankuek eta gobernuek 325 bilioi dolarren zorrak dituzte

Munduko herrialde garatuen zor publikoa itzela da, eta finantza kostuak ere handitu zaizkie: hiru bilioi euro ordaintzen dituzte interes tasetan.

Zorpetuta egotera ohitu da mundua. IIF Nazioarteko Finantzen Institutuaren arabera, mundu osoko sendiek, enpresek, bankuek eta gobernuek 325 bilioicloseMilioi bat milioi.  dolarren zorrak closepertsona edo erakunde batek beste bati eman beharreko dirua, aurretik beste horrek diru kopuru hori utzi diolakodituzte; hiru urtez sortzen den aberastasun guztia beharko litzateke zor hori kitatzeko. Gobernuena deigarria da: alor pribatuko hiru sektoreak baino zorpetuago daude administrazio publikoak, batik bat herrialde industrializatuetan.

Galdera-erantzunen bidez, zor publikoa hartu dugu hizpide.

InflazioacloseOndasunen eta zerbitzuen prezioen igoera, denbora tarte jakin batean neurtzen dena.  handia den honetan, ba al da kezkatzeko arrazoirik?

Azken hilabeteetan alarma hotsak entzun dira nazioartean. Ez dira falta mundua amildegiaren ertzean dagoela dioten hondamendi iragarleak. Beste askok ohartarazi dute zor merkatuetan tentsioa areagotzen ari dela. IIFren beraren arabera, gaur egun herrialde industrializatuek ia hiru bilioi euro baliatzen dituzte urtero soilik zorraren interes tasak pagatzeko. Adibide bat jartze aldera: adimen artifizialean (2,3 bilioi euro), defentsan closeestatuek eraso militarrak eragozteko duten politiken multzoa(2,8 bilioi) eta energia berriztagarrietan (2,1 bilioi) egiten den inbertsioa baino handiagoa da kopurua. Erronka handi horiek direla eta, munduko gobernu nagusiek jarduteko tarte txikia dute, eta, horregatik, kezka orokorra da.

Zenbatekoa da zor publikoa oro har?

Nazioarteko Diru Funtsak apirilean argitaratutako txostenaren arabera, munduko herrialdeen zor publikoa barne produktu gordinarencloseHerrialde batek denbora tarte jakin batean sortutako ondasun eta zerbitzu guztiek merkatuan duten balioa. %95era ailegatu zen iaz; herrialde garatuek, berriz, %110ekoa dute, batez beste. Egoera orokor horren barruan, askotariko kasuak daude. Oro har zorraren ehunekoak handiak badira ere, badaude salbuespenak. Ukraina inbaditzeagatik zigor ekonomikoak ezarri dizkiote Errusiari, baina BPGaren %19ko zorra baino ez du. Beste petrolio ekoizleek, berriz, %56koa dute, batez beste. Beste muturrean Japonia dago, %206ko zor publikoa baitu.

Zertan da eurogunea?

Nahiz eta euroaren eremuko 21 estatuek BPGaren %87 zor duten batez beste, alde handiak daude herrialde batetik bestera, mundu zabalean gertatzen den bezala. Greziak du zor publikorik handienetakoa, baina azken hamarkadan 46 puntu murriztu du: BPGaren %183tik %137ra. Italiak aurten kenduko dio lehen postua (%138). Frantziako zor publikoa aurten %118ra iristea espero da. Alemaniak du zor publikorik apalena (%65).

Zeren ondorio da egoera?

Askotariko arrazoiak daude. AEBei eta Txinari dagokienez, bakoitzaren berezko dinamikek eragiten dute. Dena den, neurri handi batean, egungo zor publiko handia atzoko finantza krisiaren emaitza da. Izan ere, gobernuek higiezinen burbuilaren leherketari eta bankuen erreskatearicloseDiru publiko asko jarri zuten bankuek porrot ez egiteko eta finantza sistema onbideratzeko. aurre egiteko ezarritako neurrien ondorioz handitu ziren gobernuen finantzaketa beharrak. Era berean, hamar urte geroago, pandemiari emandako erantzun publikoak modua eman zuen krisi handi bati izkin egiteko, baina zor publikoa beste koska bat handitu zen. 

Zergatik daude zorpetuta AEBak?

Aspalditik dauzkate finantza publikoak desorekatuta. Azken hamarkadetako zerga murrizketen eta gastu igoeren ondorioz, defizit handiak pilatu dituzte urtero, «bake garaian aurretik inoiz egin ez duten bezala», NDFren arabera. Hamarkada batean, zor publikoa bi halakotu egin da: hemeretzi bilioi dolarrekoa zen lehen, eta berrogei bilioikoa orain. Dolarraren nagusitasunak eta AEBetako ekonomiaren sendotasunak segurtasuna ematen die zor merkatuei. Dena den, zor handia izateak eta interes tasen igoerak alarma batzuk piztu ditu. 

Zer egoera du Txinak?

Txinaren zorra ez da hain handia, baina, espero gabe, oso azkar handitu da hamar urtean —46 puntu baino gehiago—. Batetik, higiezinen merkatuaren gainbeheraren ondorioz, zorua salduz lortutako diru sarrerak amildu egin zaizkie probintzietako gobernuei, eta azpiegiturak finantzatzeko eman ohi zituzten kredituak ordaindu ezinik geratu dira. Txinako Gobernuak tokian tokiko gobernuak erreskatatu ditu. Bestetik, industriaren garapen teknologikorako inbertsioak eta biztanleriaren zahartzeak handitu egin dute defizit publikoa. 

Zer gertatzen da interes tasekin?

Euroaren eremuan, BPGaren %1,5 kostatzen zaie gobernuei interes tasak ordaintzea: 303.000 milioi euro inguru, alegia. Zenbat eta zor handiagoa, tasen amortizazioa orduan eta garestiagoa da. Italiako Gobernuak 90.000 milioi euro behar ditu orain tasak ordaintzeko. Frantziari ere garesti ateratzen zaio zorraren interesak ordaintzea: 55.000 milioi euro urtean. Espainian, berriz, Hezkuntza Ministerioa eta Zientziakoa biak batera adina kostatzen da tasak ordaintzea. Dena den, gobernu guztien artean, AEBetakoari ateratzen zaio garestien. BPGaren %3,3 behar du interesak pagatzeko soilik. Iragan abuztuan, lehen aldiz, urte osoko kostua bilioi bat dolarrerainokoa izan zen —armadan gastatzen duten dirua baino gehiago—. 

Jatorrizko artikuluak