«Bertan behera utzi behar dugu kapitalak mugarik gabe xahutzea ahalbidetzen duen mekanismoa»

Nancy Fraser filosofo marxista feminista da. Sistema kapitalistaren funtzionamendua aztertu du, eta ondorioztatu du sistema hori bidegabekeria guztien iturburua dela.

Nancy Fraser (Baltimore, Ameriketako Estatu Batuak, 1947) gaur egungo filosofo ezagunetariko bat da; izan ere, ibilbide akademiko eta politiko luzea egin du teoria marxistak eta feministak uztartzen. Kapitalaren lantegi ezkutuak liburuan bilduak ditu kapitalismoaren eta justizia sozialaren inguruko hausnarketarik esanguratsuenak. Eta Cannibal Capitalism saiakeran, berriz, sakon aztertu du sistema kapitalistaren funtzionamendua. Bilbao Kultura Social Forumen hitzaldi bat eman berri du.

Zure azken azterlanean, kapitalismoaren definizioa zabaldu duzu, sistema ekonomiko bat baino zerbait gehiago delakoan. Zer da kapitalismoa?

Kapitalismoa ekonomia baino zerbait gehiago da: ordena sozial instituzionalizatu bat da; hau da, gizartearen antolaketa osoa da kapitalista, eta horren barruan dago ekonomia. Hori ulertzeko, ekonomiaren eta inguruko sistemen arteko harremanak aztertu behar dira; ekonomiak estatuarekin duen erlazioa, familiekin eta zaintzarekin duena, eta naturarekin duena. Ekonomiak ezin du funtzionatu beste sistema horiek guztiek energia eta aberastasuna eman gabe, eta ekonomia ezin da ulertu sistema horiek gabe. Izan ere, ekonomia mitoclosefantasia oinarrian duen kontakizuna baten gainean eraikita dago: aberastasuna mirarizclosemodu magikoan produzitzen dela lantegietan. Baina egiaz aberastasun pila bat erauziclosekendu egiten du naturatik, emakumeen zaintza lanetik, sektore publikotik eta gizakien energiatik. 

Horregatik irudikatu duzu kapitalismo kanibala isatsa jaten duen sugearekin?

Bai, kapitalismoak suntsitu egiten dituelako bere existentziarako baldintzak. Kapitalismoa ez da sistema sozial egonkorra; berezkoa du hausturarako eta krisirako joera: irabazi gehiago eta gehiago lortzera bideratzen gaitu. Kontua da mekanismo horiek beharrezko dituztela natura, zaintza lanak eta botere publikoak; baina, aldi berean, doan hartzen dituzte, ez dute inolako erantzukizunik hartutakoa berriz hornitzeko closeematekoedo kaltetutakoa konpontzeko. Horregatik deitu diot harreman kanibalacloseBere espezie berekoak jaten dituen biziduna.: bere burua jaten ari da.

Eta zertan oinarritzen da sistema kanibala?

Gutxienez hiru lan motatan oinarritzen da: lehena, lan esplotatuacloselangileengatik etekin bat ateratzeko mendekotasun harremana sortzen denean, beren lan indarra kapitalari saltzen dioten langileena; bigarrena, zaintza lana edo lan etxekotua, ordaindu gabe edo gutxi ordainduta, eta ez dena egiazko lantzat hartzen; eta hirugarrena, langile arrazializatu edo migratu ez-askeek egiten dutena, txartoclosegaizki ordainduta eta enplegatzaileen mende. Hori kontuan hartuta, langile klasean ez daude soilik fabrikako beharginak, baizik eta etxekoandreak, migranteak...

Klase borroka bera aldatzen ari da, ezta?

Bai; adibidez, lan sinboliko deitutakoa. Gazte belaunaldi oso bat unibertsitatean trebatu da pentsatuz bizi osorako lan ibilbide bat izango zuela kazetaritzan eta halako eremuetan, eta orain ohartzen ari da ideia hori amaitu dela. Ezagutzaren arloko langileen geruza prekariocloseAhula, ezegonkorra, baliabide gutxikoa. bat sortu da.

Nola egin diezaiokegu aurre krisi handi horri?

Bertan behera utzi behar dugu kapitalak mugarik gabe xahutzekoclosegastatu, hondatuduen mekanismoa. Hori geldiarazi egin behar dugu, eta gizartea berrantolatu behar dugu energia iturri berriztagarrien eta iraunkorren gainean. Goitik behera aldatu behar dugu naturarekin dugun harremana, eta balio handiagoa eman behar diogu zaintzari; ulertu behar dugu horrek eragiten duela beste guztiak funtzionatzea. Eta horren gainean erabaki politikoak hartu behar dira: politikak jendearentzat egin behar dira.

Eta praktikan, nola heldu horra?

Gizarte mugimenduekin; mugimendu feminista indar garrantzitsuenetako bat da, baina sindikatuak ere behar dira, arrazakeriaren aurkako mugimendua, ekologistak... Koalizio zabal bat izan daiteke, zeinetan talde bakoitzak premiazko gai bat izango duen. Ez da sailkapenik egin behar. Baina gakoa da arazo horiek guztiak lotuta daudela sistema sozial batekin, kapitalismoarekin, eta arazo horietako bat ere ezin dela konpondu sistema osoa eraldatu ezean. Horrek oinarri bat ematen digu aliantzetan pentsatzeko. Teoria kritikoa lantzen dugunok ez daukagu galdera guztietarako erantzunik, baina guk eman dezakegun zerbitzua da mapa bat eskaintzea, jendeak ikus dezan non dagoen, nola dagoen konektatuta sistema sozial bidegabe eta suntsitzaile honekin, eta nola sistema honek denei egiten dien min.

Euskal Herrian zaintza eskubidearen aldeko greba feminista orokor bat izan zen 2023an, mugimendu feministak gidatuta, sindikatuek deituta eta gizarte eragile ugarik babestuta. Bide bat izan daiteke?

Bai. Ez dut xehetasunen berri, baina gaiaz pixka bat irakurri nuen, eta hunkitu egin ninduen. Justu halako gauzak egin behar dira. Grebaren taktika oso indartsua da.

Kapitalismoak arriskuan jartzen al du demokrazia?

Kapitalismoak, berez, demokraziaren ahalmena mugatzen du. Funtsean, gai batzuk demokratikoki jorratzen ditu, baina produkzioa nola antolatzen den, zenbat orduz lan egin behar dugun, nola erlazionatzen garen naturarekin, auzi horietako bakar bat ere ez da demokraziaren parte, korporaziocloseEnpresa, entitate juridiko propioa duena. handiek erabakitzen baitute. Eta hori, oinarrian, antidemokratikoa da.

Jatorrizko artikuluak