«Surflaririk onenekin lehiatuko naiz; ikasteko helburuz helduko diot zirkuituari»
Nadia Erostarbe lehen aldiz lehiatu da zirkuitu osoan, eta baikor dago: «Buruz eta fisikoki ondo nago. Ondo egokitu naiz taula berrietara, eta horrek konfiantza handia eman dit».
Nadia Erostarbe (Zarautz, Gipuzkoa, 2000) sufrituta lortu zuen surfaren zirkuitu gorenean —WCT zirkuituan— sailkatzea. Hutsegite baten ondorioz, sailkatzeko azken proban kanporatu egin zuten lehen egunean, baina aurkariek ez zuten aukera baliatu. Orain gozatu egin nahi du: «Ikaragarria da aukera hau izatea».
Nola barneratu duzu WCT zirkuituan aritzeko aukera?
Azken bi urteetan gertu izan nuen sailkatzea, eta, behin lortuta, gainetik zama closepisuabat kendu dudala sentitzen dut, arantza bat atera dudala. Aske naiz. Oso pozik eta zoriontsu nago.
Eskura zenuen sailkapena, baina lehen kanporaketan kanpoan geratu zinenean, uste zenuen orduan ere ez zenuela lortuko?
Hiru egun itxaron behar izan nuen sailkatua nengoela ziurtatzeko. Nire aurkari zuzenetako batek huts egin behar zuen. Gaizki pasatu nuen, eta ez nuen ia lorik egin. Nire kanporaketan egindako hutsa buruan nuen etengabe. Hori dela eta, behin proba amaituta, oso pozik nengoen.
Zure ustez, sailkatzeko zama zenuelako egin zenuen huts hori?
Hain gertu izanda, ez sailkatzeko beldurra nuen. Beldur horrek energia kendu zidan, baina psikologoarekin lanketa handia egin eta gero, buruz indartsu iritsi nintzen azken probara. Konfiantzaz eta gogotsu aritu nintzen kanporaketa guztian, eta teknikoki eta taktikoki ere ondo ikusi nuen neure burua, baina azken minutuan huts egin nuen.
Australian jokatuko duzu zirkuituko lehen proba. Nola zaude?
Neure burua ondo ikusten dut. Hilabeteak dira ez dudala neure burua hain ondo ikusi, bai buruz, bai fisikoki, bai teknikoki. Taula berrietara ere ondo egokitu naiz, eta horrek konfiantza handia ematen dit. Baina, bestalde, hango olatu gehienak berriak dira, eta, beraz, gauza asko landu beharko ditut. Munduko surflaririk onenekin lehiatuko naiz; asko ikasteko helburuz helduko diot zirkuituari.
Eta emaitzei erreparatuta, zer helburu duzu?
Zirkuituan mantentzea da helburua, hau da, hamalau onenen artean geratzea. Zirkuituko proba bat irabaztea, berriz, ametsa izango litzateke.
Zein da hor jarraitzeko gakoa?
Erregularra izatea. Oholak closetaulakondo aukeratzea eta olatuak hartzeko garaian pazientzia izatea erabakigarria izango da. Hain zuzen ere, hori da askotan gehien kostatzen zaidana: pazientzia izatea olatua aukeratzeko. Dena den, oso gustura nago daukadan ohol multzoarekin, baldintza desberdinetara egokitzen baitira, eta eroso nagoelako haiekin. Euskal Herritik hamabi ekarri ditut, eta hemen beste zazpi egin dizkidate.
Nolakoa da Bells Beacheko olatua?
Bi olatu ditu, eta itsasaldiaren closeitsasoaren egoera, mareaarabera batean edo bestean jokatzen da proba. Bat gu ohituta gauden olatua da. Bestea, berriz, arrokara closeharkaitza, haitzajoaten da. Halakoetan, are garrantzitsuagoa da olatuak ondo aukeratzea, norabidearen arabera denak ez baitira onak.
Hilabete batzuk emango dituzu etxetik urrun. Hori da gogorrena?
Bai. Uztailera arte ez naiz etxera bueltatuko. Etxekoak hemen egotea nahiko nuke, beti eskertzen baita haien babesa. Baina, behintzat, bikotekidea nirekin dago, eta hemen ere, Australian, Euskal Herriko jendea dago. Horietako batzuk surflariak dira, eta haiekin geratzeko ohitura dut.
Jatorrizko artikuluak
-
Nadia Erostarbe: «Ikasteko eta ondo lehiatzeko gogoz helduko diot WCT zirkuituari»
Ainara Arratibel Gascon |
|