Ornoak sigi-sagan

  • 394 hitz
  • Albistea entzun

Eskoliosia bizkarrezurraren makurdura eta ornoen okerdura da. Haurrei eta gazteei eragiten die batez ere, hezurrak sortzeko, osatzeko eta heltzeko prozesu betean egoten baitira. Ariketen eta kortseen bidez aurre egiten diote, eta, kasurik larrienetan, kirurgia erabilita.

Bizkarrezurraren makurduracloseOkertze, okerdura.
da eskoliosia. Makurduraz gain, ornocloseBizkarrezurra osatzen duten hezur irregularrak.
en bihurdura ere gertatzen da, biratuz joaten dira. Garikoitz Aristegik —fisioterapeuta eta eskoliosian aditua—, bihurduraren jatorriari buruzko bi teoria azaldu ditu: bataren arabera, ornoak garatzean alterazio batzuk izaten ditu, eta, kubo itxura izan beharrean, trapezoide itxura hartzen du, okerra, eta, gaineko ornoak azpian oin okerra aurkitzen duenez, okertzen eta bihurritzen hasten da; besteak dio ornoen arteko diskoacloseBi ornoren arteko loturan dagoen mintza.
alteratzen dela, horrek ornoen arteko desoreka eragiten duela, eta bizkarrezurra okertu eta bihurritu egiten dela.

Eskoliosi kasuen %20tan badakite jatorria zein den. Beste gaixotasun batzuek eragiten dute: neuromuskularrek, sortzetikoek, sindromeren batek eragindakoek...

Eskoliosi kasuen %20tan badakite jatorria zein den. Beste gaixotasun batzuek eragiten dute: neuromuskularrek, sortzetikoek, sindromeren batek eragindakoek... Gainerako eskoliosi kasuei idiopatiko abizena jartzen diete, hau da, ez dakite zergatik sortuak diren. Faktore genetikoak eta epigenetikoak daude halakoen atzean. Alterazioak gertatzen dira ornoen garapenean. OndoretasunezkocloseHerentzian jasotako. eritasun bat da. Jarrera txarrek, motxila astunegiak eramateak, eskolan edo sofan gaizki esertzeak... ez dute zerikusirik eskoliosiarekin. Eskoliosia bizkarrezurraren egiturazko arazo bat da.

Minik ez duenez ematen, zaila diagnostikatzen

Haur eta gazteei eragiten die batez ere. «Ornoak orduan garatzen direlako, gorputzaren eta ornoen forma asko eta oso azkar aldatzen da», azaldu du Aristegik. 10-15 urte arteko aldia nabarmendu du, aldaketa asko gertatzen direlako eta hazkundeak goia jotzen duelako. «Eskoliosi kasu asko ager daitezke». 10 urteko haurren %1-3k izaten dute eskoliosi idiopatikoa; 20 urteko gazteen %4-5ek; eta 60 urtetik gorakoen %40k. Izan ere, 50 urtetik gora ornoen forma berriro galduz joaten da, emakumeek gizonek baino gehiago, batez ere menopausia agertzen denean.

Haur eta gazteei eragiten die batez ere, «gorputzaren eta ornoen forma asko eta oso azkar» aldatzen delako.

Eskoliosiak ez du minik eragiten. «Zorionez eta zoritxarrez», esan du Aristegik. Zoritxarrez? «Bizkarrezurraren lehen bihurdura horrek mina eragingo balu, eskoliosia berehala diagnostikatuko litzateke, eta zerbait egin ahalko genuke; baina ez da hala gertatzen, ez da diagnostikatzen mina dutelako».

Eskoliosia bizkarreko hainbat lekutan ager daiteke. Makurdura handiagoa edo txikiagoa izan daiteke. Erradiografia hartu, eta gradutan neurtzen dute. Cobben angelua erabiltzen dute horretarako: okerduraren hasierako eta bukaerako ornoen arteko angelua. Hamar gradutik gora, eskoliositzat hartzen da. Angelua hamar eta hogei gradu artekoa bada, eskoliosi arina da; 25 eta 45 gradu artekoa, erdibidekoa; eta 50 gradutik gorakoa, larria. Neskei eragiten die batez ere: eskoliosi kasu arinen hirutik bitan; erdibideko kasuen bostetik lautan; eta kasu larrien zortzitik zazpitan.

Neskei eragiten die batez ere: eskoliosi kasu arinen hirutik bitan; erdibideko kasuen bostetik lautan; eta kasu larrien zortzitik zazpitan.

Gerta daiteke eskoliosi arin bat bere horretan geratzea, edota pixka bat handitzea eta gero egonkortzea. «Itxarotea da lehen aholkua, zer gertatzen den ikusteko. Gero hartuko ditugu erabakiak. Merezi du 10 urteko haur bat tratamendu batean sartzeak, beharrezkoa izango den jakin gabe?». Sarritan, ez da izaten gurasoen gustuko erantzuna. «Esan dezakete nahiago dutela hamar graduko makurdura hogeikoa baino; baina tratamendu bat jartzeak eragina du, psikologikoa».

«Merezi du 10 urteko haur bat tratamendu batean sartzeak, beharrezkoa izango den jakin gabe? Tratamendu bat jartzeak eragina du, psikologikoa».

Garikoitz Aristegik (fisioterapeuta)

«Gogorra da esatea, baina pazientearen bizitza arriskuan jartzen ez duen maila batera  iristen baldin bada makurdura, agian ez du merezi tratatzeak». Stuart L. Weinstein ikertzailearen hitzak ekarri ditu gogora: «2019ko artikulu batean esan zuen eskoliosiaren ondorio nagusia estetikoa dela, ez funtzionala. Ez du axola zenbateko Cobben angelua duzun, baizik eta nola bizi zaren angelu horrekin».

Aurrena, ariketak; gero, kortsea; azkena, ebakuntza

Eskoliosiak okerrera egingo balu, tratamendua hasiko litzateke. Aurrena, ariketak. Luzaketetan, arnasketa zuzentzailean, eta bularraldearen uzkurtzeancloseBiltzea, txikitzea. eta zabaltzean oinarritzen dira: «Mugimendua kontrolatuz, pazienteak saiatu behar du gorputza zuzentzen. Barrutik sortu behar du tentsio bat, eta lan egin behar du barruko bolumenarekin». Eskoliosiak deformatu egiten baititu saihets hezurrak.

Batzuetan, ariketak ez dira nahikoa. Eskoliosia progresiboa bada eta 25-45 gradu artean baditu, kortsea erabiltzen dute. Pazientearen neurrira egindakoa, plastikozkoa eta asimetrikoa. Eskoliosiak eragindako irtenguneak sakatucloseZanpatu. egiten ditu, eusteko, eta sakonuneetan lekua uzten du, gorputza zuzentzeko. Kortse batzuk gauean janztekoak izaten dira; besteak, ia egun guztikoak. 16-18 orduz erabiliz gero, emaitza ona izateko aukera %80-85ekoa da. Kortsea hainbat urtez erabili behar izaten da, ornoak heldutasunera iritsi arte.

Kortse batzuk gauean janztekoak izaten dira; besteak, ia egun guztikoak. 16-18 orduz erabiliz gero, emaitza ona izateko aukera %80-85ekoa da.

Ariketak eta kortsea ez dira nahikoa kasu batzuetan. Makurdurak 50 gradu baino gehiago baditu, kirurgia baliatzea aztertzen dute. Gradu horietatik gora, aztertu egiten dute ea eskoliosiak eraginik duen barne organoen funtzionamenduan: biriketan, bihotzean... Eskoliosi batzuek bularraldea estutu egiten baitute, eta, ondorioz, arnasketa arazoak eragin baititzakete.

Kirurgiarik ohikoenean metalezko bi zutoin jartzen dituzte bizkarrezurraren ondoan, eta ornoei lotzen dizkiete torlojuekin. Kirurgialariak bizkarrezurraren makurdura eta okerdura zuzentzen ditu, palanka batzuen bidez. «Normalean, kirurgia ahalik eta gehien atzeratzen saiatzen dira», Aristegiren arabera. «Zeren zazpi edo hamar orno lotzen badituzu, horien tamaina ez da gehiago aldatuko. Normalean, 14-16 urterekin egiten dute».

Jatorrizko artikuluak