Azti hitza

  • Albistea entzun

Ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen den hitz edo esaldia da palindromoa. Abendutik otsailaren 29ra, euskarazko palindromoen lehiaketa izango da.

«Nazi bi Ibizan». «E, so gara, gose!». «Azekin, etenik eza». «Arraina: klabe balkaniarra». «Ala, to txapela, bale, Pax totala...». «A! Zebrak ekar beza!». «Ugazaba lako kalabaza gu». «Ero makina, ta nik amore». «Ero maite, beti amore». Eivissan (Herrialde Katalanak) gosetutako bi nazik izandako solasaldi bitxi bat dirudi; aza eta arraina dituzte jateko, eta zebra bat dago tartean. Ez da hori, nahiz eta hitzekin egindako jolasak hori iradoki closeSujeritu.
dezakeen: esaldi bakoitza palindromo bat da; Markos Gimeno palindromogilearenak dira, hain zuzen ere.

Euskarazko palindromorik zaharrena —behintzat, gaur egunera arte iritsi dena— Agosti Xaho idazleak egin zuen: «Azti hitza».

Palindromoa testu kapikua da. Ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da; «eme» eta «arra» palindromoak dira, esaterako. Euskarazko palindromorik zaharrena —behintzat, gaur egunera arte iritsi dena— Agosti Xaho idazleak egin zuen: «Azti hitza». Metapalindromo bat dirudi, hau da, palindromoa definitzeko erabilitako palindromoa. «Duela mende asko, kanpotik etorritako izakien, aztien, jainkoen eta deabruaren hitzekin lotzen zuten palindromoa. Ezkutuan dauden mezuak agertzen direnez, sinetsi izan da mistikoa dela», azaldu du Itziar Aranburuk, Bigara taldeko kideak.

Sinesmenak sinesmen, palindromoa hitz joko bat da; «jolas serio bat», Aranbururen arabera. Euskal gizartean zabaltze aldera, euskarazko palindromoekin lotutako denetariko egitasmoak antolatu dituzte hainbat herritarrek: Bigara taldeak, Joseba Sarrionandia idazleak, Esteban Montorio Monti diseinatzaileak eta Markos Gimeno palindromogilearen gertuko pertsonek, besteak beste.

'Ni, ze ikur ukiezin' palindromoa. Egilea: Markos Gimeno. Marrazkilaria: Esteban Montorio 'Monti'.

Debekuei aurre egiteko

Palindromoen historiari heltzeko, mende bat atzera egitea komeni da. Izan ere, 1923an euskarazko palindromoen lehiaketa bat antolatu zuen Euzkadi egunkariak. Zehazki, 1923ko abenduaren 16tik 1924ko otsailaren 29ra egin zuten norgehiagoka. 1923ko palindromo lehiaketaren antolatzailea Ebaristo Bustinza Kirikiño idazlea izan zen; hark zuen Euzkadi-ko «euskal gaien» ardura.

1923ko irailean, Miguel Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen Espainiako Estatuan, eta debekatu egin zuen euskara eremu publikoan erabiltzea. Testuinguru horretan antolatu zuen Kirikiñok lehiaketa.

Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen 1923ko irailean, eta debekatu egin zuen euskara eremu publikoan erabiltzea. Testuinguru horretan antolatu zuen Kirikiñok lehiaketa.

Norgehiagoka haren garrantzia nabarmendu du Aranburuk: «Euskara erabiltzea debekatuta zegoen garai batean, lehiaketa horiek baliatu zituen Kirikiñok egunkarian euskara bizirik mantentzeko. Berak dena gaztelaniaz idazten zuen, baina parte hartzaileek bidalitako testuak euskaraz ziren». Lehiaketaren helburua ahalik eta palindromorik luzeena bidaltzea zen, eta 150 baino gehiago jaso zituzten erredakzioan.

Garaileetako bat, ordea, Txadin ezizena zeukan emakume bat izan zen. Hark egin zuen euskarazko palindromo luzeena: «Akitika aruat anuduna, neurekin ta orra zelan ama mattia gaiti amaman alez arro at nik eruen anuduna ta ura akitika».

Lehiaketa zabalik otsaila arte

Egun beretan antolatuko badute ere, aurten antolatu duten lehiaketaren helburua ez da bera izango: «Oraingoan, ez gara arituko palindromo luzeenaren bila. Jostalaria izatea nahi dugu, eta esangura izatea. Lehiaketaren helburua da jolas hori sustatzea», esan du Aranburuk.

Palindromoak bultzatzeak euskararen normalizazioari ekarpena egiten diola adierazi du Aranburuk, hizkuntzara jolasaren bidez gerturatzeko modu bat delako: «Palindromoen bidez, etengabeko elkarrizketa bat duzu hitzekin».

«Palindromoen bidez, etengabeko elkarrizketa bat duzu hitzekin».

Itziar Aranburu (Bigara taldea)

Basauriko (Bizkaia) Rober Peramentok ere parte hartu du proiektuan; palindromogilea da. Aitortu du «munduari zentzu bat topatzeko» egiten dituela, eta, finean, palindromogintzaren apologiaZerbaiten laudorioa egitea.
sutsua egin du: «Palindromoak bilatzeak hizkuntzaren espektroa zabaltzen dizu, betaurreko infragorriak janzten dituzunean bezala. Hizkuntzari eta hitzei begirada normalarekin ikusten ez dituzun koloreak ikusten dizkiezu. Hitzen azpimundu kuantikoan sartzen zara. Eta hortik ateratzean, mundu normalean, arintasun berezi batekin ibiltzeko superboterea ematen dizu».

«Hitzen azpimundu kuantikoan sartzen zara. Eta hortik ateratzean, mundu 'normalean', arintasun berezi batekin ibiltzeko superboterea ematen dizu».

Rober Peramento (palindromogilea)

Markos Gimenoren lan oparoari gorazarre

Bestalde, dagoeneko zabalik dago Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa Gernikako Euskal Herria museoan. Gimenok egindako palindromoekin eta hitzperimentuekin sortutako kartelek osatuko dute. Batzuk Gimenok berak egin zituen, eta beste asko hainbat artistarenak dira; Montirenak, Vicente Roscubasenak eta Unai Iturriagarenak, adibidez.

Egitasmoaren antolatzaileek Gimenok egindakoa nabarmendu dute. Hitzekin esperimentatzen zuela esan du Aranburuk: «PolifazetikoacloseGauza desberdin asko egiten dituena.
» zela. Hitz jokoetan eta, zehazki, palindromoak egiten eta parte hartzea sustatzen «oso emankorra» izan zela azaldu du. «Batzuetan badirudi euskaraz egiten denak oso zuzena izan behar duela, eta berak mugak gainditzen zituen. Umorearen bidez, ilogikaren mugan dauden gauzak egiten zituen, eta hausnarketa itxura dute». Hau da Gimenoren palindromo ezagunetako bat: «Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin ase».

Sarrionandiak Markos Gimenoren 101 Letrakartel liburuan nabarmendu du Gimenoren obra «liluragarria» dela «edozeinen gogo ernerentzat». Honela dio: «Haren kartel palindromiko bakoitzak sorpresa linguistiko bat aportatzen du. Uste dut, euskal komunitate duin, alai eta sortzaile baten parte sentiarazten gaituela».

«[Markos Gimeno] Haren kartel palindromiko bakoitzak sorpresa linguistiko bat aportatzen du. Uste dut, euskal komunitate duin, alai eta sortzaile baten parte sentiarazten gaituela».

Joseba Sarrionandia (idazlea)

Haren laguna zen Iratxe Ugalde, eta parte hartu du egitasmoan. Informatikaria denez, palindromoak katalogatzencloseSailkatzen.
lagundu du: «Oso eskertuta nago Montirekin eta Josebarekin, gertutasunagatik, sentiberatasunagatik eta esku artean dugun altxorraren dimentsio berria deskubritzera eraman gaituztelako: ludo linguistikoa».

Jatorrizko artikuluak