Topaketak egin berri ditu Altxa Burua mugimenduak. Eskaera bat baino gehiago dituzte, hala nola sakelako telefonoa erabiltzeko adina 16 urtera atzeratzea. Ikastetxeetan ere jarria dute arreta: eskola sakelakorik gabeko gunea izatea nahi dute. Mugimenduaren eledun Miren Ros mintzatu da BERRIArekin.
Tresna oso ahaltsuakcloseBoteretsuak, indar handikoak. dira eskuko telefonoak, eta haien erabilerak haur eta nerabeengan izan ditzaketen ondorioek arduratuta hainbat familiak bultzatutako mugimendua da Altxa Burua. Familia askotan piztutako kezkak bideratzen asmatu du mugimenduak, eta horren erakusgarri da izan duen hazkundea: 150 bat taldek osatzen dute gaur egun, Hego Euskal Herri osoan. Eibarren elkartu dira herrialde guztietako kideak.
Lehen aldiz elkartuko zarete mugimenduko talde guztiak. Zer egitarau antolatu duzue?
Francisco Villar gonbidatu dugu: psikologoa da, suizidioaren prebentzioan aditua. Hitzaldi bat emango du. Gero, Altxa Buruaren barruan hiru azpitalde jardun gara lanean, eta azpitalde horiek aurkeztuko dugu zer lanketa egin ditugun. Gero monologo bat izango da, umorea ere sartzeko gai honetan, eta bukaeran jendea animatuko dugu; izan ere, mugimenduan denbora daramagunok erre egiten gara, nekatu egiten gara, eta konturatzen ari gara zenbait tokitan erreleboa falta dela.
Eusko Jaurlaritzari eskatu izan diozue eskoletan eskukoak debekatzeko. Ez du halakorik egin. Debeku hori ezarri ez duen gobernu autonomiko bakarra da. Zertan da eskari hori?
Ez dakit zenbat aldiz eskatu dugun eskolak arnasgune bihurtzeko: eskuko telefonorik gabeko guneak. Egia da ikastetxe gehienek, LH Lehen Hezkuntzan bereziki, beren barne araudietan sartu dutela eskukoak eramateko debeku hori, baina ez dute lege baten edo dekretu baten babesik, eta klaustroakcloseIkastetxeetako zuzendaritza organoa. biluzik bezala daude horretan. Behin eta berriz eskatu diogu Hezkuntza Sailari, baina beti ezezkoa. Argudioa beti izan da ikastetxe bakoitzaren autonomiaren esku utzi nahi dutela hori. Ikastetxe guztiei protokolocloseGai baten inguruan aritzeko gida moduko bat. bat aurkezteko ere eskatu zieten lehengo ikasturtean, eta gehienek adierazi zuten ez dutela nahi eskukoak eskoletan sartzea. Izan ere, sakelako telefonoa motxilan izan arren, itzalita eduki arren, gazteen arreta hor dago.
«Ikastetxe gehienek adierazi dute ez dutela nahi eskukoak eskoletan sartzea. Izan ere, sakelako telefonoa motxilan izan arren, itzalita eduki arren, gazteen arreta hor dago»
Hastapenarekin alderatuta, ikusten duzue aldea. Handitu da gaiaren gaineko kontzientzia?
Egundoko aldea dago. Alde batetik, guk eman dugun matrakarengatikcloseGai bat behin eta berriro aipatzea., baina baita ikerketa asko atera direlako ere: terapeutak, medikuak, irakasleak... Denak ikusten ari dira gazteak nola dauden. Askoz ere gehiago hitz egiten da gaiari buruz, eta askoz ere kontzientzia handiago dago. Baina gu gurasoak gara, eta iristen garen punturaino iristen gara. Beste erakunde batzuk behar ditugu, beste maila batzuk: legeak, estrategiak, kanpainak... Gure hitzaldietara-eta etortzen diren gurasoak askotan dira aurrez ere kontzientzia handiena dutenak. Iristen ez garen horiengana iritsi behar dugu: zaurgarri diren familietara. Demagun kasu tipiko bat: bi gurasoak ostalaritzan lanean ari diren bikote bat. Ezin dira beren haurrekin nahi luketen guztia egon, eta pantaila bati begira uzten dituzte. Haiengana iristeko eta laguntza eskaintzeko beste estamentucloseErakunde, organo, eragile. batzuetara jo behar dugu. Guk baino botere gehiago duten horien laguntza behar dugu.
Badira aurrerabideen adibideak mundu zabalean. Nondik ikas daiteke?
Australian legez ebatzi da, adibidez, 16 urtetik behera sare sozialik ez izatea: Whatsapp eta Youtube kenduta, besteak ezin dira eduki. Hor zer da niretzat zoragarria? 14 urteko gaztetxo batek Tiktok jaisten badu Australian, isuna ordaintzen duena Tiktok da; ez da gaztea, ezta haren gurasoak ere. Hainbat herrialdek EB Europako Batasuneanclose27 estatuz osatutako batasun politiko eta ekonomikoa. aurkeztu dute horren antzeko proposamen bat, baina oraindik zer emango zain gaude.
Entzun al dizuete?
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila pareta handi bat da gaur egun. Gehiago entzutea behar dugu. Zeren eta gu ez gaude teknologiaren kontra, ezta sakelakoen kontra ere, ezta gutxiago ere. Arazoa da gaizki erabiltzen dela, eta, guk gure probetxurako erabili beharrean, berak erabiltzen gaituela.
|