Seaskako ikasleen desobedientzia ekintza: euskaraz erantzunen dute baxoko matematika azterketa

Ekainaren 12an pasatu beharko dute baxoko azterketa leheneko ikasleek. Erran dute azterketak euskaraz eginen dituen lehen belaunaldia izan nahi dutela.

Seaskako closeIpar Euskal Herriko ikastolen federazioaikasleek iragarri dute desobedientzia indarrean dagoen arau injustu baten kontrako protestaekintza bat eginen dutela. Baionako Bernat Etxepare lizeoan egin dute prentsaurrekoa, eta leheneko ikasleek bertan jakinarazi dute baxoko matematiketako proba euskaraz erantzunen dutela. Ikasleen «erabaki kolektiboa» dela erran dute: «Etxepare lizeoko komunitate osoaren babesa dugu, hau da, guraso, irakasle eta langileen babesa». Ekainaren 12an izanen da azterketa.

Aspaldiko eskaera da baxoko azterketak euskaraz egin ahal izatea. Frantziako Estatu osoko azterketa izanik, frantsesez erantzutera behartuak dira ikasleak, baina historikoki salbuespen bat onartu izan diete: Historia eta Geografiako ikasgaia euskaraz pasatu dute hainbat belaunaldik. 2012tik aitzina matematiketako proba ere euskaraz egiteko aukera izan zuten hala nahi zuten ikasleek. Parisek, baina, lizeoaren eta baxoaren erreforma onartu zituen 2019an, eta azterketaren eredua osoki aldatu, urte osoan ateratako notei garrantzi handiagoa emateko. Ordutik, ikasleek frantses hutsean pasatzen dituzte baxoko azterketak. 

Frantziako Gobernuak azterketa bat gehitzea erabaki du aurten: leheneko ikasleek matematiketako proba aurreratua egin beharko dute aurrerantzean. Seaskak eta gainerateko hezkuntza eragileek ere behin eta berriz galdegincloseeskatu dute proba hori euskaraz egiteko eskubidea izatea. Ipar Euskal Herriko parlamentariek ere babestu dute eskaera, baina Parisek ezetz erantzun die. 

Hori onartezina zaiela adierazi dute ikasleek: «Beste gibelatze closeatzerapausobat inposatu nahi digute, eta gure hizkuntza eskubidea oraino gehiago urratu. Gure argudioak aski ezagunak eta partekatuak dira Euskal Herrian: euskaraz ikasten dugu eta euskaraz pasatu nahi ditugu azterketak».

Injustiziaren kontra

Ikasleek irmo adierazi dute prentsaren aitzineancloseaurrean irakurri duten manifestuan: ez dute onartuko halako beste «injustiziarik». Lizeoko 150 bat ikasle dira azterketa egitera deituak. Ez dute zehaztu zenbatek parte hartuko duten desobedientzia ekintzan, baina baieztatu dute guztien babesaclosesostengua dutela. «Jakitun gara erabaki honek zer dakarren. Horregatik, ikasleen artean ezinen dira denak bururainocloseazkeneraino joan, baina jakin ezazue Etxepareko ikasleok batera hartu dugun erabakia dela, eta erabaki kolektibo bat den heinean ikasle guztion sostengua dugula».

Desobedientziaren bidea ez da berria: azken urteetan behin baino gehiagotan erabaki dute hainbat ikaslek eta irakaslek Frantziaren debekuei aurre egitea. Erantzun izan dute brebetako azterketan euskaraz, eta zuzenketa alternatiboa antolatu; eskaini izan diete ikasleei baxoko ahozko handia euskaraz aurkezteko aukera; eta 2021ean Etxepareko berrogei bat ikaslek filosofiako proban euskaraz erantzun zuten protesta gisara.

Gogotsu agertu dira ikasleak desobedientzia ekintzarekin: «Borroka galdua uzten den borroka dela entzun izan dugu. Belaunaldiz belaunaldi iritsi zaigu lekuko hau, eta guk arduraz eta harrotasunez heldu diogu. Azterketa ofizial guztiak euskaraz egitea lortuko dugu hemen eta orain!».

Azkenik, euskal herritarrei ere dei egin diete babesa adieraz dezaten. Igande honetan izanen da lehen ekitaldia, Herri Urratsen, eta erran dute gerora ere beste mobilizazio batzuk izanen direla.