Tsunamia eragin zuen Tongako sumendia desagertu egin da ur azaletik

  • Albistea entzun

Sateliteen irudietan ikusten denez, Hunga Tonga Hunga Ha'apa sumendia lehertu den lekuan, bi lur zati soilik geratzen dira azalean, aurrez baino askoz txikiagoak. Gutxienik bi lagun hil dira, baina baliteke gehiago izatea; azpiegiturak kaltetuta daudenez, oso zaila da Tongako uhartediko bizilagunekin komunikatzea.

Sumendia bera urpean geratu izanak zaildu egiten du haren aktibitatea kontrolatzeko adituen lana, eta oraindik ia ezinezkoa da Tonga uhartedicloseIrla multzoa.ko bizilagunekin (Ozeanoa Barea) harremanetan jartzea. Izan ere, Hunga Tonga Hunga Ha'apa sumendiak eztanda egin eta, ondorioz, tsunami bat eragin ostean, komunikazio azpiegiturak oso hondatuta gelditu dira. Gutxienik, bi hildako zenbatu dituzte orain arte: Tongako herritar bat eta Erresuma Batuko beste bat. 

169 irlak osatzen dute Tongako uhartedia, eta 105.000 pertsona bizi dira han. Ingurua aztertzeko egindako hegaldietako irudietan ikusten denez, errautsez estalita daude uharte gehienak, eta kostako eremuak, suntsituta. 

169 irlak osatzen duten Tongako uhartedia, eta 105.000 pertsona bizi dira han.

Nuku'alofa hiriburua dagoen Tongacapu uhartean ere kalteak handiak dira oso. Errautsez estalita daude inguru guztiak, eta eraikin gehienek kalteren bat izan dute. Beste uharte batzuetan, uholdeak ere izan dira. 

Mango eta Fonoi uharteek eragiten dute kezka nagusia. NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, ez dute oraindik lortu han bizi direnekin hitz egitea, baina laguntza seinaleak jaso dituzte handik. Bi uharteak itsasoaren maila berean daude, eta 105 pertsona bizi dira han.

Oraintxe, edateko ura da irlen behar nagusia. Horrez gain, hegazkinak ere bidaliko dituztela iragarri dute, betiere lurreratze pista errautsez garbitzen dutenean. Adituak, baina, beldur dira errautsak ur baliabideak zikindu ote dituen.

Jatorrizko artikuluak