Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia

  • 108 hitz
  • Albistea entzun

Eusko Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenetan, ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela  geotestilaren euste ahalmena Zaldibarko zabortegian, 2020ko otsailaren 6an amildu zenean. 

Oinarrian marruskadura gutxiko azalera iraunkor bat nagusitu zelako ezegonkortu zen zabortegia; hau da, hondakinen estankotasuna bermatzeko jarritako «dentsitate handiko polietilenoclosePolimero sinpleena kimikoki.
 zuntzaren alde leunak» ez ziolako eutsi hondakinen zamari. «Litekeena da hausturaren eragilea zera izatea: geotestilcloseIngeniaritza geoteknikoan erabiltzen den ehun sintetikoa.
en eta xaflaren trakzio erresistentzia agortu izana, ezpondacloseArroka eta beste materialen metaketa inklinatua.
ri  oinak egindako ahalegin pasibo orekatzailea galtzearekin batera», dio peritu txostenak.

Ondorio horrekin bat datoz hondamendiaren zergatia argitzeko Eusko Jaurlaritzak eskatutako beste txosten teknikoan ere: «Frogatu da zigilatzearen ezaugarriek eragin erabakigarria izan zutela zabortegiaren erresistentzia ahalmenean». Bi ikerketa horiek argitu behar zuten zergatik amildu zen Zaldibarko zabortegia 2020ko otsailaren 6an. 

Jatorrizko artikuluak