Zenbait gako, euskararen aurkako oldarraldiaren labirintoan ez galtzeko
Euskararen estatusa gaztelaniaren parekoa izateko manifestatu dira ELA, LAB eta Steilas sindikatuak Bilbon. Azken hilabeteotan, eraso judizialak ez ezik, gai horren inguruko albisteen soka luzea izan da. Erreportaje honetan hainbat argibide eta gako eman ditu BERRIAk, auzia zertan den hobeto ulertu ahal izateko.
Euskararen estatusacloseEgoera, baldintza... Kasu honetan izaera juridikoari eta politikoari egiten dio erreferentzia. eta eskakizuna mugatzeko sententziei aurre egiteko erantzun posibleak zein diren eztabaidatzen ari dira eremu politikoan, sindikalean eta euskalgintzaren barnean. Artikulu honetan hainbat gakocloseGiltza, oinarri. aurkezten dira, eztabaida honen testuingurua hobeto ulertzen laguntzeko asmoz.
Hizkuntza eskubideak
Beste eskubide batzuen ondoan, geroago aitortu dira hizkuntza eskubideak, eta agerikoa da hori hainbat ebazpen judizialetan, horien gainean egiten diren interpretazioetan: ez daude guztiz zuztartutacloseBermatuta, sustraituta.. Aurrez aitortzarako bidea hasia zen, baina mugarri bat heldu zen 1996ko ekainaren 6an: Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsala aldarrikatu zen, Bartzelonan. Unescoren babesa izan zuen. Esperantza handia piztu arren, han jasotakoak loratzeko biderik ez da ireki gero. Bide hura hauspotzekocloseBultzatzeko, haize alde jartzeko. asmoz, 2016an Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa ondu eta aurkeztu zen Donostian. Horren bidez, «botere publikoei» tresna bat eman nahi izan zieten, modua izan zezaten eskubide horiek betetzeko. Hizkuntza eskubideak ondo ulertzeko, bada aintzat hartu beharreko aldagai bat: kolektiboak dira. Alegia, helburua ez da norbanakoak babestea, baizik eta hiztunen komunitate bat: osorik.
Hizkuntza eskakizunak
Sektore publikoan diharduten langileen euskara gaitasunacloseEuskararen ezagutza maila. egiaztatzeko bidea dira hizkuntza eskakizunak: lanpostu bakoitzean jarduteko beharrezkoa den euskara maila egiaztatzeko tresna. Euskararen normalizazioaren aldeko neurriak atzera botatzeko ebatzi diren sententziacloseEpaileen ebazpenak. askok propio eskakizun horien kontra egin dute. Eta hainbatetan argudio gisara erabili dute derrigortasun indizeacloseEuskara eskakizuna derrigorrez zenbat lanpostutan egiaztatu behar den zehazteko erabiltzen den portzentajea da indize hori. deiturikoa gainditzen dutela eskakizunek. Hizkuntza eskakizunak arautzeko lege esparruaren lehen garapenetan, oro har, gutxienekotzat hartzen zen, eta, beraz, hortik gorako eskakizunak ezarri dituzte hainbat instituziok. Ikuskera murriztailea nagusituz joan da gero, ordea, eta eskakizunen proportzioa «gehiegizkoa» dela argudiatuta ebatzi dira aurkako sententzia asko.
Euskal Enplegu Publikoaren Legearen erreforma
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan oldarraldiacloseErasoaldia. izaten ari den ondorioei aurre egite aldera, EAJk eta EH Bilduk, bakoitzak bere aldetik, Eusko Legebiltzarrean aurkeztu dituzte Euskal Enplegu Publikoaren Legea erreformatzek proposamenak. EAJk argudiatu du derrigortasun indize orokorra kendu egin behar dela, eta horrek bidea emango duela hizkuntza eskakizunen kontrako epai gehiago ez izateko, eta administrazio bakoitzak bere bidea landu ahal izateko. Hilabeteak egin ditu PSE-EErekin negoziatzen, eta ez dute fruiturik eman. EH Bildurekin hitz egiteko prest dagoela esan du orain. Baina bestelakoa da EH Bilduk proposatu duen eredua. Euskararen ezagutza egiaztatzeko derrigortasuna «orokortzea» da haren proposamenaren funtsa. Esan duenez, behin irizpide hori ezarrita, eskakizunak «geroratzeko» bideak landu beharko dira. Beste norabidean ere mugitzen ari dira. PPk eta Voxek abiarazitako auzibideen ondorioz, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eskatu dio Espainiako Auzitegi Konstituzionalari argitzeko hizkuntza eskakizunen esleipenacloseAdjudikazioa. ezartzen duen artikuluak konstituzioa betetzen duen.
Udal legea kimatzeko ahaleginak
2016koa da udal legea deiturikoa: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako toki erakundeen jardunbideak, betebeharrak eta funtzioak zehazte aldera onetsi zuen Eusko Legebiltzarrak, eta, besteak beste, hainbat irizpide zehazten ditu tokiko administrazioetan euskara lehenesteko. Baina justu zentzu horretan zabaltzen dituen ateak trabatu egin ditu ondoren justiziak. Izan ere, PP eta Vox taldeek abiarazi zituzten aurka egiteko auzibideak, eta aldeko hainbat sententzia jaso dituzte. Legea hizkuntza arloan arautzeko 179/2019 dekretuaren kontrako helegiteekin hasi zen korapiloa: horri erantzuteko, EAEko Auzitegi Nagusiak legearen gaineko ebazpen bat eskatu zion Espainiako Konstituzionalari, eta 2023ko uztailaren 6an jakin zen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak konstituzioaren kontrakotzat jo zuela legearen artikulu bat: agiriak-eta euskara hutsean idazteko modua ematen duena. 2023ko urrian, berriz, dekretuaren aurkako bi sententziaren berri eman zuten, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatziak biak. Azken kolpea iazko uztailean heldu zen: Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen Voxen eskeak aintzat hartuta EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaia.
Jatorrizko artikuluak
-
Oldarraldiaren labirintoan ez galtzeko gakoak
Arantxa Iraola |
|