Irudia. Bilbo Arena

BIZKAIA BIZKAIAREN AURKA

2010eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Kanaria Handia garaiz iritsi zen Bilbora, baina jantzi eta kirol oinetakoak ez, aire kontrolatzaileen arazoaren erruz. Bilbo Basketek bigarren arropak utzi zizkion, eta Bizkaia Bizkaiaren aurka aritu zen Miribillan -irudian, Xavi Rey Kanaria Handikoa eta Aaron Jackson Bilbo Basketekoa-. Etxekoak beltzez, kanpokoak zuriz. Kanaria Handiko Pedro Martinez entrenatzaileak bizkaitarren jarrera eta prestasuna eskertu zituen ondoren, baina askorentzat justuagoa izango zen garaipena oparitzea, lore horiek botatzea baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak