Larri ibili da Fabio Capello italiarraren Ingalaterra final-zortzirenetara sailkatzeko. Lehen bi jardunaldietan berdindu egin zuen AEBen eta Aljeriaren aurka, gaizki jokatuta, eta Esloveniari irabazi beharra zion. Irabazi dio -0-1-, baina azkenean larri ibili da. Partida hasieran ederki ibili da, baina ez bukaeran, kontrarioek gol aukerak egin dituztelako. Multzoko beste lehian AEBek 1-0 gainditu dute Aljeria -92. minutuan sartu du gola Donovanek-, eta sailkatu egin dira; lehen postuan, gainera. Ingalaterrak amaitu du bigarren.
Gauean zehaztu denez, Ingalaterrak Alemania izango du kontrario final-zortzirenetan eta AEBek Ghana.
Ingalaterran Capello hautatzaileak aurrean aldaketa garrantzitsu bat egin du Esloveniaren kontra: Heskey indartsuaren partez Defoe Tottenham taldeko bizia atera du. Horrek abiadura handiagoa eman dio selekzioari eta, batik bat, Rooney, Gerrard eta Lampard baliatu dira horretaz. Defoek berak sartu du gola, 23. minutuan.
Ingelesek partida erabakitzeko adina okasio eduki dituzte 65. minutura artean -Rooneyk jaurtiketa bat zutoinera bota du, Terryk buruz, Lampardek...-, baina ez dute batere sartu eta bukaeran Esloveniaren txanda izan da; 67.ean hiru gol aukera izan ditu.
Eslovenia 0. Handanovic; Brecko, Suler, Cesar, Jokic; Birsa, Koren, Radosavljevic, Kirm (Matavz, 79m); Ljubijankic (Dedic, 62m), Novakovic.
Ingalaterra 1. James; Johnson, Upson, Terry, Ashley Cole; Lampard, Barry, Gerrard, Milner; Rooney (Joe Cole, 72m), Defoe (Heskey, 85m).
0-1. Defoe (23m).
---
AEB 1. Howard, Cherundolo, DeMerit, Bocanegra, Bornstein (Beasley, 81m), Donovan, Bradley, Dempsey, Edu (Buddle, 64m), Gomez (Fielhaber, 46m), Altidore.
Aljeria 0. Mbolhi, Kadir, Bougherra, Belhadj, Yahia, Halliche, Yebda, Lacen, Matmour (Saifi, 86m), Ziani (Guedioura, 69m), Djebbour (Ghezzal, 65m).
1-0: Donovan (92m).
C MultzOA
Capellorenak larri azkenerako
Ingalaterrak multzoan bigarren postuan bukatu du, Esloveniari 0-1 irabazita. AEB ere aurrera, 92. minutuan sartutako golari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu