Iñigo Landaluze beste urtebetez ariko da Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldean, gaur jakinarazi dutenez, eta kontratuaren luzapen horrekin eta Mikel Nieve (Orbea-Oreka SDA) eta Pablo Urtasun (Liberty) txirrindularien fitxaketekin itxi du Euskaltelek datorren urterako taldea. Guztira, 22 ziklista izango ditu, iaz baino hiru gutxiago.
Sei txirrindulariren baja eduki ditu taldeak: Haimar Zubeldia (Astana taldera doa), Antton Luengo (erretiratuta) eta Jon Bru, Lander Aperribai, Dioni Galparsoro eta Beñat Albizuri -ez dute talderik, oraingoz-.
Landaluze, Urtasun eta Nievez gain, honakoak dira taldean jarraituko duten txirrindulariak: Josu Agirre, Igor Anton, Javier Aramendia, Mikel Astarloza, Jorge Azanza, Koldo Fernandez Larrea, Aitor Galdos, Aitor Hernandez, Markel Irizar, Iñaki Isasi, Andoni Lafuente, Egoi Martinez, Juanjo Oroz, Alan Perez, Ruben Perez, Samuel Sanchez, Amets Txurruka, Ivan Velasco eta Gorka Verdugo.
Igor Gonzalez Galdeano eta Gorka Gerrikagoitia izango dira zuzendariak.
Kirola
Euskaltelek 22 txirrindulari izango ditu datorren urtean
Mikel Nieve eta Pablo Urtasun fitxatu ditu, eta Iñigo Landaluzeri kontratua berritu dio. Sei lagunek utzi dute taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu