Fernandez de Larrea erori egin da Andaluzian, eta lepauztaia hautsi du

Oscar Freire izan da irabazlea esprintean, eta azken etaparen faltan, lider segitzen du Markel Irizarrek

Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Zortea ez du lagun Koldo Fernandez de Larreak (Euskaltel-Euskadi). Andaluziako Itzuliko laugarren etapako helmuga 100 metrora zutela, haize bolada batek gaizki iltzatuta zegoen iragarki pankarta bat mugitu, eta bete betean jo zituen hainbat txirrindulari. Kolpearen ondorioz, ospitalera eraman zuten txirrindulari euskalduna, lepauztaia hautsita zuela. Iazko irailean, Paris-Bourges lasterketan, eroriko ikusgarria izan zuen, eta orain gutxi osatu zen. Atseden hartu beharko du, bizikleta gainera igo aurretik.

Etapa Oscar Freirek (Rabobank) irabazi zuen. Esprintean nagusitu zitzaion Jimmy Engoulventi (Saur Sojasun) eta Aitor Galdosi (Caja Rural). Etapa bakarra falta dela, Markel Irizarrek (Radio Shack) jarraitzen du liderraren maillot gorriarekin. Gaur mendate bakarra dago, helmugatik 40 kilometrora, eta ezustekorik ezean, oñatiarrarentzat izango da itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak