Denbora musutan neurtzea
Katxiporretako pailazoek Lasarte-Orian aurkeztu dute ‘Musu bete urte’ ipuin liburua, Leire Bilbao eta Maite Mutuberria egileekin batera. Musuak aitzakiatzat erabili dituzte, naturarekiko harremana eta ohiturak berreskuratzea bultzatzeko.
Ekain Ibarguren, malabarista eta aktorea: «Zirkuak geroz eta interes handiagoa sortzen du»
Frontoi Txikin ikasi zuen malabarak egiten Ekain Ibargurenek (Azpeitia, Gipuzkoa, 1996), eta ordutik beti ditu pilotak, diabolo bat edo mazoak eskuan. Gaur estreinatuko den Superra telesailean ere parte hartu du, dendari bekadunaren rola jokatzen. Gustuko du Gure Zirkuan daraman bizimodua, eta horretan jarraitu nahi du aurrerantzean ere.
Euskal sukaldaritza borborka
Elefante laguna
Ixabel AgirresarobeErregea eta gatza
Juan Kruz IgerabideIlargiak zergatik dituen orbainak
Ixabel Agirresarobe
«Zergatik gara denok desberdinak?»
2026-11-05
2026-10-29
2026-10-22
Hagin Otxotorena musu beharrez
Hagin Otxotorena egun txarra izaten ari da, eta ez du musu baten beharrik... Ozen irri egiteko istorio hau amorruari eusteko gaitasunaz mintzo da. Gauzak nahi dugun moduan ateratzen ez direnean maitasun keinu txikiek dena alda dezakete.
Otso basatiaren musuak
GRRR! Otso basatia umore txarreko dago. Marmarka eta protestaka ari da! Nola sentituko litzateke hobeto? Txotxongilo-liburua da hau, sustoak ematen jolasteko eta ondo pasatzeko! Hatzetako txotxongiloa.
Musu bat nahi duzu?
Musuak opari! Denentzako modukoak daude: txikitxoak edo erraldoiak, sudurrean edo oinetan, azkura egiten dutenak edo kili-kili egiten dutenak... Zein da zure gustukoena?
Sukaldaritza
Liburu honen bidez sukaldaritzaren munduko bazter guztiak ezagutu ahal izango dituzu, modu atsegin eta argian emandako informazioari esker. Jakin-min handiko irakurleek ikasteko pentsatutako liburua da hau.