Matutek erantzun du Aralarrek bazekiela zertan ari ziren

2011ko urtarrilaren 13a
19:25
Entzun
Oscar Matute Alterntibako bozeramaileak Facebook sare sozialean erantzun dio Aralarren salaketari. Esan du Aralarreko ordezkariek bazutela haien asmoen berri. Matutek azaldu du akordio estrategiko bat lortzea proposatu zietela Aralarrekoei abendu hasieran haiekin bildu zirenean, batzar orokorrean erabaki hori hartu zuelako Alternatibak. Gaineratu du Aralarreko ordezkariek erantzun zietela akordio estrategikoetarako garaia ez zela; Alternatibak bide horretan lan egingo zuela jakinarazi zien, hala ere. Abenduaren 23an bilera baterako deia jaso zuela dio Matutek, eta azaldu du EA eta ezker abertzalearekin biltzen ari zirela jakinarazi ziela telefonoz. "Horixe gertatu da. Nolanahi ere, nik eta Alternatibak badakigu euskal ezkerra biltzea, zaila izan arren, beharrezkoa dela, geroz eta jende gehiagok eskatzen digulako, eta, bakoitzaren erritmo eta denbora errespetatuz, esparru zabalagoak bilatzeko lanean jarraituko dugu, lehenbailehen bada hobe".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak