Prozesuaren "arauak" aldaezinak direla erantzun dio Espainiako Gobernuak ETAri

2006ko azaroaren 4a
13:29
Entzun
Prozesua gidatzeko arauak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburak joan den ekainean Kongresuan ezarri zituela nabarmendu du Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak, eta "aldaezinak" direla azpimarratu. Baieztapen horren bidez erantzun dio ETAk Zutabe barne aldizkarian plazaratua duen prozesuaren inguruko hausnarketari.

"Arau horiek erraz laburbiltzen dira. Aurrebaldintza bat dute: indarkeriarik eza. Metodologia bat: elkarrizketa. Eta elkarrizketa horretarako marko bat: egungo indarrean dagoen legedia", zehaztu du Rubalcabak.

Espainiako Gobernuak "indarkeria amaiarazteko" borondate sendoa duela erantsi du, baina helburu hori lortzeko egungo legedia ez dutela baztertuko ohartarazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak