Garoñak jarraitzeari buruzko txostena eskatu diote CSNri, eta hil gutxian amaituko du
Garoñako zentral nuklearrak (Burgos, Espainia) zabalik jarraitzeari buruzko txostena eskatu dio Espainiako Gobernuak CSN Segurtasun Nuklearreko Espainiako Kontseiluari. 2013an ixtekoa zuten zentrala, baina luzatzeko asmoa du gobernuak; hori bideragarria den argitzeko eskatu dio txostena kontseiluari. CSNko presidente Carmen Martinez Tenek argitu du «berehala» ez diotela erantzungo gobernuari; hilabete batzuk hartuko dituzte. Presidenteak adierazi du lehen ere egin zutela Garoñak 2019ra arte jarraitzea ahalbidetzeko txosten bat; ordea, gobernuak 2013an ixteko agindu zuenez, Garoñan ez zituzten egin beharrezko moldaketak. Egoera nola dagoen aztertuko duela dio CSNk. Bestalde, Bilduk Arabako Diputazioari eskatu dio neurriak hartzeko Garoña itxi dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu