Gure gaiak

'Bateragune auzia'

'Bateragune auzia'

2009ko urriaren 13an izan zen operazioa, ETArekin lotuta. Espainiako Auzitegi Nazionalak 2011ko irailean zigor epaia eman zuen Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezen aurka. 2012an epaia berretsi zuen Gorenak, kartzela urteak pixka bat jaitsita —inhabilitazioak ez—. Konstituzionalak 2014an Gorenaren erabakia berretsi zuen. Zabaleta, Jacinto eta Rodriguez 2015eko urriaren 11n geratu ziren libre. Otegi, 2016ko martxoaren 1ean. Diez, 2017ko abuztuaren 17an, aurretik 17 hilabetean baldintzapean aske egon zelako. 2018ko azaroan Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ebatzi zuen auzikoek ez zutela epaiketa inpartziala izan; irmoa da epaia. Defentsak epaiaren berraztertze helegitea aurkeztuta, Gorenak zigorrak bertan behera utzi zituen 2020ko uztailaren 27an, baina fiskalak eskatuta, Gorenak epaiketa berriro egiteko eskatu zuen abenduaren 14an, aho batez. Konstituzionalak 2021eko urriaren 28an zioen berak ebatzi arte epaiketa ez da berriz egingo.

Albisteak

Xabi Anza

Ongi etorri, Rafa!

Xabi Anza

2017-08-18

Iritzia: Xabi Anza (ELAko Batzorde Eragileko kidea)

Jon O. Urain

Rafa Diez, libre

Jon O. Urain

2017-08-17

Espetxe zigorra osorik beteta, LABeko idazkari nagusi ohia 08:26 aldera irten da Santoñako (Kantabria, Espainia) kartzelatik. Jendetza zuen zain kartzela atarian. BERRIAren zuzeneko kontakizuna.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.