Gure gaiak

Euskal Herriko portuak

Euskal Herriko portuak

Albisteak

Aturri ibaian barrena, itsasotik gertu, ibaiaren ahoa artifiziala da. 1578an estreinatu zuten. / C.REBIERE@BALLOIDE-PHOTO.COM.JPG

Naturaren aurka borrokan

2012-09-02
Industriaren garraiatzaile, Landak eta Euskal Herriaren artean banatua. Aho artifiziala du Baionako portuak, urtero zaindu beharra dutena, hareak ez dezan ito.
<em>Ordagna</em> itsasontziak, arrantzatu berri dituzten barbarinak kutxetan antolatzen, merkatura eramateko. / N.ARBELBIDE

Barbarinak, berdelak eta misera

2012-09-01
Arrantzaleak nola lanean ari diren jakin nahi dutenei egun-pasak proposatzen dizkie 'Ordagna' itsasontziak Donibane Lohizune eta Ziburuko portuan.
Abrako portuak 2,6 km koadro kendu dizkio itsasoari, eta 3,2 kilometroko kaia eraiki dute bertan. Gaur egun, itxura hau dauka Bilboko portuak. / BILBOKO PORTUA

Hiriaren tamainako portua

2012-08-31
Bilboko portuak betitik izan du garrantzi handia hiriaren garapenerako, merkataritza eta industria haziz joan diren neurrian hazi baita berarekin hiria. Bien arteko lotura horrek egin ditu handi hiria eta portua.
Portua handitzeko lanak 1903tik 1933ra arte geldi egon ziren. Irudian, handitzeko lanen une bat. / ONDARROAKO PORTUA

Aldaketak aldaketa, arrantzari emana

2012-08-30
Sorreratik, Ondarroa arrantzari lotutako herria izan da. Sektorea garatuz joan da, gizaldiz gizaldi; gaur egun, Bretainia eta Galizia artean dagoen arrantza portu garrantzitsuena da.
Iberiar penintsulako arrantza portu nagusienetako bat izan zen garai batean Pasaiakoa. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Badia naturaleko portu naturala

2012-08-29
Erromatarrek eta erregeek erabilia. Ezinezkoa da jakitea noiz hasi ziren Pasaiako portu naturala erabiltzen, baina gutxienez 2.000 urteko historia gordetzen dute Jaizkibel inguruetako urek.
XIV. mendekoak dira Getariako portuaren lehen eraikuntzak. Lehenago, Malkorbeko portu naturala erabiltzen zuten herritarrek itsasoa ustiatzeko. / JON URBE / ARGAZKI PRESS

Itsasoari lotutako herria

2012-08-28
Itzal handia du Getariako portuak herriaren historian. Herriaren hastapenetik, Malkorbe portu naturalaren bueltan garatu du bizitza.Gaur egun, orandik ere garrantzi handia du portuaren inguruan sortu den jarduera ekonomikoak.

Publizitatea