«Euskal zaintza sistema publiko-komunitarioa» eskatu dute manifestazio jendetsuetan

  • Albistea entzun

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du azaroaren 30eko greba orokorrera, eta gehiengo sindikalaren babesa izan du. Arratsaldean manifestazio handiak egin dituzte hiriburuetan eta eskualdeetan.

Greba orokorra «ezeren amaiera ez» dela gaineratu dute, eta lanean jarraituko dutela hitzeman dute «euskal zaintza sistema publiko-komunitarioa» lortu arte.

Mugimendu feministak milaka pertsona elkartu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, azaroaren 30eko greba orokor feministaren harira arratsaldean eginiko manifestazioetan. Manifestazioen amaieran irakurri duten oharrean, salatu dute Euskal Herriko «zaintza erregimena erabat asistentzialista eta familista» dela. «Sinetsarazi digute familiak eta zehazki emakumeak direla zaintza lan horiek egin behar dituztenak». Esan dutenez, zaintza beharrak asetzeko gizarte zerbitzu publikoak «oso murritzak» dira, eta zerbitzu gutxi horiek pribatizatzen ari dira. «Zaintza negozio bilakatu dute; azpikontratazioen bidez merkatu pribatuaren esku utzi dute, eta zerbitzuen langileon lan baldintzak prekarizatu dituzte».

Basaurin eginiko mobilizazioa. BERRIA

«Sinetsarazi digute familiak eta zehazki emakumeak direla zaintza lan horiek egin behar dituztenak».

Euskal Herriko Mugimendu Feminista

Euskal Herriko lehenengo greba feminista orokorrak oihartzun handia izan du hainbat sektoretan, antolatzaileek adierazi dutenez. Euria ez da oztopo izan, eta aterkipean ehunka mobilizazio egin dituzte egun osoan, greba batzordeek antolatuta. Goizaldeko piketecloseGreba dei bat betearazten saiatzen den pertsona taldea.
etako deialdiak jendetsuak eta askotarikoak izan dira. Eguna argitzerako, lapiko jotzeak eta txapliguakcloseSuziriak.
entzun dira lantoki handi eta hiriguneetako sarrera orokorretan. Hainbat errepide itxi dituzte, eta garraio publikoan ere nabaria izan da eragina goizean goizetik.


Hezkuntzan jarraipen zabala

Eusko Jaurlaritzak bidalitako datuen arabera, administrazio orokorrean %13,28k egin dute greba; hezkuntzan, %39k; osasunean, %5,6k; segurtasunean, %2k; eta justizian, %11k.

Iruñean, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean egin zuten protesta. IÑIGO URIZ / FOKU

Hezkuntza publikoko 600 ikastetxeetan izan du eragina lanuzteak. Unibertsitatean, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako campusetan ia geratuta egongo da jarduera. Itundutako ikastetxeetan ere oihartzun handia izan du, ikastola gehienek ateak itxi dituzte, eta gainerako zentroetan ere nabarmena izan da erantzuna.

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako campusetan ia geratuta egongo da jarduera.

Ikamak ohar batean jakinarazi duenez, ikasleak zaintza eskubide kolektiboaren aldeko borrokara batu dira: «Ikasleak zaintza eskubide kolektiboaren aldeko borrokara batu dira, eta argi utzi dute egungo hezkuntza sistema, sistema ziscloseBere ezaugarri biologikoengatik jaiotzean ezarri zaion generokoa sentitzen dena.
heteropatriarkalcloseAgintea gizonen esku dagoen sistema.
kapitalista eta zaintzaren antolamendu soziala erreproduzitzeko oinarrizko tresna dela».

Jatorrizko artikuluak