'Bertsolaritza: denboraren joanean irautea' dokumentala ondu du BERRIAk
'Bertsolaritzaren kontzeptualizazioa' da bost ataleko dokumentalaren lehen zatia. Hiru solaskide bildu dituzte atal horretan: Onintza Enbeita, Andoni Egaña eta Kepa Matxain. Bertsolaritzak iraganetik orainera egin duen bidea azaltzen saiatu dira bertan.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa martxan dela, BERRIAk luze eta zabal emango dio haren berri bertso munduari datozen hilabeteotan. Horren baitan ekoitzi du Bertsolaritza: denboraren joanean irautea dokumentala BERRIAko ikus-entzunezko lantaldeak.
Hain zuzen ere, bortz gai hartu ditu hizpide ikus-entzunezko lanak, eta, hala, gai horien gaineko bortz ataletan banatu du dokumentala. Gaurkoaren gibeletikcloseAtzetik. etorriko dira bertze laurak, asteazkenero-asteazkenero, urriaren 14ra arte: genero disidentziaz, gaiez eta gai jartzaileez, plazez, eta bertsolaritzaren etorkizunaz arituko dira, hurrenez hurren. Egunkariaren webgunean, Youtuben eta sare sozialetan argitaratuko dira denak, eta, behin azkeneko atala publikatu ondotik, osorik izanen da ikusgai.
Hilaren 23an, beraz, bigarren atala aterako da argira: Genero disidentziacloseEzarritako uste, pentsamendu edo joerarekin ados ez daudenek osatutako taldea.. Eta bertze solaskide batzuk arituko dira han: Maider Arregi, Roxi Lazkano, Kristina Mardaras eta Jone Miren Hernandez.
Irailaren 16an argitaratu den atalean, bertsolaritzak egindako bideaz aritu dira Kepa Matxain ikertzailea eta Andoni Egaña eta Onintza Enbeita bertsolariak. Matxainek EHUn egin zuen doktore tesia bertsolaritzari buruz, eta dokumentalean bere ikerketan landutako ideia batzuk azaldu ditu, besteak beste. Gaur egun bertsolaritza «fase inplikatu» batean sartu dela iritzi dio, eta, haren arabera, horrek esan nahi du bertsolariek, ahal dela, jotzen dutela «beretik eta beretarrekin» bertsotan egitera.
Egañak azaldu du nola aldatu den bertso jarduna bera plazetan hasi zenetik, 1980ko hamarralditik. Garai batean bertsotan oso plaza ezberdinetan egitea egokitzen zitzaiola gogoratu du: elizan hasi, bertso poteo batera joan, eta festetako egitarauko bertso saio batera hel zitekeen egun bakar batean. Egañak hamarkadetan ezagututako plazaren aldaketa horretan, besteak beste, emakumeek oholtzaracloseEszenatokia, bertsolariek sarritan jendaurrean abesteko igo behar izaten duten plataforma. egindako saltoa nabarmendu du. Onintza Enbeitak horixe jo du bertsolaritzak bizi izandako iraultza nagusitzat. Ez bakarrik emakumeak bertsotan aritzea, baizik eta pentsatzea nola eta zertaz kantatu nahi duten. «Ausartu garelako esatera guk zer eman nahi diogun bertsolaritzari eta zer ez dagoen egoki bertsolaritzan».
Aurrera begira, hizlariek ez dute argi ikusten bertso mundua beste fase historiko batean sartuko ote den. Aldaketak izango direla, bai, baina nondik nora joko duten esatera ausartu gabe. Izan ere, bertsolaritza aurrerantzean ere ikuskizun izango dela uste du Matxainek, baina aurreikusten du, akaso, sor daitezkeela gatazkak «mediazioaren» eta «espontaneotasunaren» artean. Bi egoera horietan egiten den bertso mota ezberdina dela uste du. Izan ere, bertso jarduera «mediatuetan» sortzen den ikuskizuna «kontrolatuagoa» da, baina ezusterakocloseSorpresarako, espero gabeko egoeratarako. tartea txikiagoa da.
|