Beste aurkikuntza inportante bat Irulegin: zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna

  • 576 hitz

Zeramikazko ontzi batean topatu dute inskripzioa: «'abaŕ'» jartzen du, eta azterketa linguistikoa egin duten ikerlariek euskarazko 'hamar' zenbakiarekin lotu dute.

Irulegiko Eskua azaldu zen lur berean beste aurkikuntza bat egin dute arkeologoek. Zeramikazko ontzi baten puska bat da, eta piezak idazkun bat du: «abaŕ». Testuaren azterketa epigrafiko eta linguistikoa egin dute hiru adituk, eta ondorio hau atera: inskripzioa zenbaki baskoniko bat da, eta baliteke euskarazko hamar zenbakiarekin egitea bat. Joaquin Gorrotxategik, Javier Velazak eta Joan Ferrerrek egin dute idazkunarencloseeskuz idatzitako testua azterketa. Hiru ikerlariek piezaren gainean egin duten interpretazioa zuzena dela frogatuko balitz, zenbaki baskoniko baten lekukotasun bat aurkitu den lehenbiziko aldia litzateke. Diotenez, aurkikuntza «oso garrantzitsua» da hizkuntza baskonikoaren eta iberieraren artean zer lotura dagoen jakiteko. «Baita biek ala biek euskara historikoarekin —euskararen fase zaharrekin edo berreraikiekin— edo egungo euskararekin zer lotura duten ikertzeko ere».

Aranzadi zientzia elkarteak 2017an hartu zuen bere gain aztarnategiko ikerketa arkeologikoaren gidaritza, eta, ordutik, osotara 75 metro koadroko eremua hartzen duten hiru etxe induskatucloseZulatu, hondetatu. dituzte. Hain justu, haietako batean aurkitu zuten Irulegiko Eskua, 2021eko ekainaren 18an, eta eraikin berberean aurkitu zituzten abaŕ hitza markaturik daukan ontziaren arrastoak ere. Izatez, are lehenago gertatu zen hori: zeramika puskak 2020an topatu zituzten. 

Ontziaren ertz batean aurkitu zuten idazkuna, bi puskatan zatitua. ARANZADI

Zehazki, zeramikazko ontzi puska hori bi zatitan banatua aurkitu zuten ikerlariek, elkarrengandik oso hurbil, eta, ondorioztatu dutenez, litekeena da hantxe bertan edo behinik behin inguru horretan eginiko «edukiontzi» ertain baten ertza izatea. Eta, hain justu, zehazki edukiontzi bat izate hori bera funtsezkoa da idazkunean zer jartzen duen argitzeko, hipotesi closeteoria, tesianagusia baita inskripzioaren funtzioa hau zela: ontziaren edukieraren neurria zehaztea.

Hipotesiak

Aranzadik zabaldutako informazioaren arabera, zeramika puskan «a[ba]ŕ» edo «aba» jartzen du idazkera paleohispanikoan, «seguruenik baskonikoan», eta, horregatik, loturak atzeman litezke haren eta hamar zenbakiaren idaztankera iberiarrari buruz berriki argitaratutako ikerketek azaleratutakoen artean. Ikerlan horien tesi nagusia da euskararen zenbaki sistemak eta iberierarenak antza dutela, eta hamar zenbakiarena dela adibide argienetako bat, iberierazko abar-ek bat egiten duelako euskarazko (h)amar-ekin. 

Joan Ferrer epigrafistak plazaratu izan du horri buruzko hipotesirik. Ferrerrek iberieraren eta euskararen arteko paralelismoak closeantzekotasunakaztertu zituen bi hizkuntzen zenbaki sistemak konparatutaclosealderatuta, eta, besteak beste, ondorioztatu zuen litekeena dela iberierak eta euskarak ama hizkuntza berean izatea jatorria

Ferrerrek 1988an Ruscino hirian (Perpinya, Herrialde Katalanak) induskatutako dolium edo buztinezko ontzi bateko inskripzioa aztertu zuen horretarako; III. mendearen amaierako edo II. mendearen hasierako grafito bat da, eta, besteak beste, ogei hitza ageri da horretan. Hari horretatik tiraka, ikerlariaren hipotesia da buztinezko ontzien edukiera edo kantitatea adierazteko erabiliko zela ogei. BERRIAri baieztatu zionez, posible da hitz horren eta euskarazko hogei-ren arteko paralelismoak identifikatzea. «Ogei zenbaki iberiarraren balioa euskarazko hogei-ren antzekoa da, eta zenbaki konposatuak osatzeko erabiltzen da: orgeirur (23), orgeikelaur (24), orgeiabar(30)».

Neurtzeko sistema

Ferrerren ustez, edukiera neurtzeko sistema oso baten parte zen ogei hitza. Hori erakusten dute, haren hitzetan, ontzien grafitoetan aurkitu zituen beste hauek ere: irur (hiru), laur (lau), sei (sei), sorse (zortzi) eta abar (hamar). Eta horra hor, azken horretan zehazki, orain aurkitutakoarekin lotu litekeen haria.

Velazak beste teoria bat ere jarri du mahai gainean: hau da, kontua ez litzatekeela bi hizkuntzek «sustrai bera» izatea, baizik eta, izatekotan, batak bestearen zenbaki sistema «kopiatu» izanen zuela noizbait. Bi teoria horien artean egiazkoa izateko probabilitate handiena duena zein ote den galdetuta, erantzun garbirik ez du eman Velazak. «Adibide gehiago» behar direla argudiatu du, «zenbaki sistemen alderaketatik harago doazenak ere bai», zuhurtziaz, orain arte, soilik iberieraren eta antzinako euskararen artean eginak zirelako konparaketak, eta ez zutelako hizkuntza baskonikoko ezein zenbakiren lekukotasunik. Irulegikoak ezarri du mugarria. Velazaren hitzetan berretsi da ordurako «kultura literario eta grafiko bat ere bazela». Iruñeko Civivox Pompelo eraikinean dago ikusgai idazkunean daukan zeramikazko ontzia.