Dialisia: giltzur eriek egin ezin dutena egiteko

Giltzurrun gutxiegitasuna dutenek bi bide har ditzakete: giltzurrunaren transplantea edo dialisia. Paziente askok dialisia ospitalean egiten badute ere, gero eta gehiagok egiten dute etxean.

Goizeko bederatzietarako, Josu Txapartegi eserita dago leiho ondoko aulkian. Lehenago, ordea, gela desinfektatu du, eta prest utzi ditu bi poltsa besaulkiaren alboko tantaz tantakoan. Bi poltsak elkarren artean lotuta daude hodi baten bitartez. Hodi hori beste batekin elkartuta dago, Txapartegiren abdominal barruko katetercloseHodi luze eta oso mehea, organismoko hodi eta barrunbeetan sartzen dena.
rarekin konektatzeko. Tantaz tantakoak goian daukan likidoa sabeletik pasatu, eta, pixkanaka, betez joan da beheko poltsa hustua. Prozesu hori egiteko 45 minutu inguru behar izaten ditu Txapartegik. Bukatzean, paper batean apuntatu du ea zenbat likido bota duen, baita egun horretan zenbat pisatzen duen ere.

Josu Txapartegi, etxeko peritoneo dialisia egiten. MONIKA DEL VALLE / FOLU

Prozesu hori egunean hiru aldiz egiten du Txapartegik, eta ezin du egun batean ere eten: goizeko bederatzietan, arratsaldeko ordu bietan eta iluntzeko zortzietan. Txapartegiren giltzurrunek gutxiegitasuncloseUrritasun.
a dute: giltzurrun batek ez du bere funtzioa egiten; besteak, berriz, %10 egiten du, eta behar-beharrezkoa du egunero peritoneo dialisia egitea.

Txapartegiren giltzurrun batek ez du bere funtzioa egiten; besteak, berriz, %10 egiten du, eta behar-beharrezkoa du egunero peritoneo dialisia egitea.

Gutxiegitasunaren ondorioz, giltzurrunek funtzionatzeari uzten diote. Hau da, hondakinak eta odoleko gehiegizko urak ez dira kanporatzen. Giltzurrunak bere gaitasunaren %10-15en funtzionatzen duenean, tratamendu ordezkatzailea izaten da irtenbide bakarra: giltzurrun transplantea edo dialisia.

Dialisiarekin, giltzurrun gutxiegitasun terminalcloseSendabiderik ez duen eritasun baten azken fasea.
a artatzen da, eta bi tratamendu mota bereizten dira giltzurrunaren funtzioa ordezkatzeko: peritoneo dialisia eta hemodialisia [ikus goiko infografia]. Peritoneo dialisian, kateter bat erabiltzen da dialisi likidoak sabelaldea betetzeko. Likido hori sabelean uzten da denbora batez; ondoren, sabeletik ateratzen da likidoa hondakin guztiekin. Truke horiek eskuz edo makina baten laguntzaz egin daitezke.

Peritoneo dialisian, kateter bat erabiltzen da dialisi likidoak sabelaldea betetzeko. Likido hori sabelean uzten da denbora batez; ondoren, sabeletik ateratzen da likidoa hondakin guztiekin.

Hemodialisiaren bidez, odola gorputzetik ateratzen da aldizka garbitzeko. Makina batek odolaren hondakinak, gantzak eta likidoak iragaztencloseIsurkari bati partikula solidoak kentzen.
ditu. Prozesu horretan, odola organismotik ateratzen da hura araztekocloseGarbitzeko, lohitasuna kentzeko.
erabiltzen den mintz dializatzailearen bidez. Hala, metatutako toxinak eta gehiegizko likidoak ezabatzen dira. Ondoren, odol garbia itzultzen da organismora.

Tratamendua ospitalean zein etxean

Dialisia egiteko lekua ere aldatzen da. Batzuek ospitalean egiten dute; beste batzuek, berriz, etxean. Josu Jimenezek gaztetatik izan ditu arazoak giltzurrunekin. Orain, bi giltzurrunen transplantea dauka egina, baina peritoneo dialisia eta hemodialisia egin behar izan ditu hainbat urtetan: peritoneo dialisia, etxean; hemodialisia, berriz, ospitalean.

Astean hiru aldiz egiten da ospitaleko hemodialisia, eta lau orduz makinari konektatuta egon behar du pazienteak. Horixe egin du Jimenezek bi urtez, eta ordu horietaz gain denbora gehiago behar dela gaineratu du: «Lau ordu makinari lotuta egoten zara, baina, horretaz gain, ospitalerako joan-etorrian beste ordu bat galtzen duzu. Gainera, ospitalean bertan itxarotea tokatzen zaizu askotan». Ospitaleko hemodialisiarekin eguna galtzen dela erantsi du Jimenezek.

Astean hiru aldiz egiten da ospitaleko hemodialisia, eta lau orduz makinari konektatuta egon behar du pazienteak. Horixe egin du Josu Jimenezek bi urtez.

Etxean eginez gero, eguneroko dosiak har daitezke. Lidia Santamaria Bilbo-Basurto ESIko nefrologiacloseGiltzurrunetako gaixotasunetaz arduratzen den espezialitate medikoa.
saileko erizainak dioenez, eguneroko dosia laburragoa izaten da: bi ordu eta erdi edo hiru ordu behar izaten dira. «Egunero garbitzen da odola; hori, berez, askoz ere hobea izaten da».

Etxean ere egin daiteke peritoneo dialisia. Bi mota daude: egunean zehar egitekoa —Txapartegik egiten duen modukoa, egunean hirutan—; edo gauean egitekoa —Jimenezek hori egin zuen urtebetez—.

Ingurukoen laguntza

Hainbat faktore hartu behar dira kontuan etxeko dialisia egiteko: etxeko baliabideak, pazienteak alboan duen laguntza, bizitza eredua... Etxeko giroa ere gaixotasunera egokitu behar dela azaldu du Txapartegik, «baita alboko kideak ere». Gela oso bat dauka etxean peritoneo dialisia egiteko, gela garbi bat. Etxeko sukaldean ere kontuan hartzen dituzte egunero egin beharreko dietak, baita Giltzurruneko gutxiegitasuna duten pertsonentzako elikadura gida liburuxka ere. Marije Zumeta Txapartegiren bikotekidea arduratzen da janaria prestatzeaz. Eguneko bazkaria egiteko, patatak uretan uzten ditu aurreko egunetik, elikagaiaren sodiocloseZilarraren kolorea duen metal arina.
guztia kentzeko.

Txapartegiren iritziz, baliabideak eduki behar dira etxean dialisia egiteko: «Gu oso kontziente gara etxean gela huts bat dugula —baita garajea ere—, ekartzen dituzten poltsa guztiak gordetzeko. Tratamendua ondo egiteko, higienea kontuan hartu behar da, eta ezinezkoa edo oso zaila izango litzateke etxe txiki batean».

Jimenezentzat erosoa zen etxean peritoneo dialisia egitea —gauez egiten zuen—, baina argi zuen bikotekideari ere eragiten ziola tratamenduak: «Azken finean, beti egiten du soinu txiki bat aparatuak». Horixe bera izan zen Jimenezek hemodialisia etxean ez egiteko arrazoi nagusia: «HipotekatucloseBaldintzatu.
egiten duzu ondokoaren bizitza. Hemodialisia egitean, oso ahul geratzen zara, eta beti behar duzu albokoaren laguntza. Makinara konektatzeko ere laguntza behar duzu».

«Hemodialisia egitean, oso ahul geratzen zara, eta beti behar duzu albokoaren laguntza. Makinara konektatzeko ere laguntza behar duzu».

Josu Jimenez (Peritoneo dialisia etxean egin duen pazientea)

Datuek garbi erakusten dute Hego Euskal Herrian dialisi peritoneala pertsona gehiagok egiten dutela etxeko hemodialisia baino: Araban 29 pertsonak egiten dute etxean peritoneo dialisia, eta zazpik hemodialisia; Bizkaian, 108k peritoneo dialisia, eta 23k hemodialisia; Gipuzkoan, 45ek egiten dute hemodialisia, eta paziente bakar batek bestea; Nafarroan, 30 pertsonak egiten dute etxeko dialisia.

Giltzurrunaren transplantea: prozesu gogorra

Giltzurrunaren funtzionamendua ez denean egokia, transplantearen aldeko hautuacloseAukera.
egiten dute askok. Bi giltzurrunen transplantea egina du Jimenezek; orain ez du ez peritoneo dialisitik ez hemodialisirik egiten. Hala ere, transplantearen prozesua oso gogorra da, Jimenezen iritziz: «Itxaron zerrenda batean sartzen zara, eta zain egon behar duzu 24 orduz. Ospitalera ziztu bizian joan eta azken momentura arte ez duzu jakiten ea transplantea egingo dizuten ala ez».

Txapartegiri ere gauza bera gertatu zaio: hiru aldiz deitu diote transplantea egiteko. Oraingoz, ez du transplanterik egiterik izan. Txapartegik garbi dauka noizbait egin nahi duela: «Inguruan kasu bat baino gehiago ikusi dut, eta bizitza normal-normala egiten dute. Orain gustura nago etxeko peritoneo dialisiarekin, baina nahiago nuke dialisirik gabe bizi».

«Orain gustura nago etxeko peritoneo dialisiarekin, baina nahiago nuke dialisirik gabe bizi».

Josu Txapartegi (peritoneo dialisia etxean egiten duen pazientea)

Jatorrizko artikuluak