Trans legea: aurrerapauso asko eta hutsune bat

  • 833 hitz

Ekai Lersundi gazteak bere buruaz beste egin zueneko seigarren urteurrenean (otsailaren 15ean) onartu da EAEko trans legea; eta txalo artean hartu dute Eusko Legebiltzarra bete duten trans eta LGTBI kolektiboetako kideek.

Adostasun handiz erabaki dute indarrean zegoen legea aldatzea: EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk babestu dute moldaketa.

2012ko ekainean onartu zuen Eusko Legebiltzarrak transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko legea, eta bigarren aldaketa du oraingoa.

Hona hemen legeak dakartzan aldaketa nagusiak, eta eragileek horiei buruz emandako iritzia:

1. Trans kontzeptua

Trans hitzaren erabilera orokortu egin du legeak, izenburutik hasita: pertsona transak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko legea izango da. Ez da «tontakeria bat», Brayan Altimasberes Loratuz Lotu trans helduen elkarteko kidearen arabera: «Transexual eta transgenero hitzak, kolektiboko hainbat pertsonarentzat, patologizatzailecloseEritasun baten ondorio dena.ak dira, medikalizaziotik sortu baitira. Trans kontzeptuak, aldiz, ez-binarioak ere biltzen ditu barnean, intersexualak, trabestiak… Zabalagoa da».

Hitzek boterea dutela gogoratu du Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiko Klaudia Ugartek: «Aktibistok trans terminoa hobesten dugu. Legean hori erabiltzea oso positiboa da, eta bat dator arauaren nahiarekin: gauzak hobetu nahi ditu».

Testuak argi dio «sexu edo genero identitatearen autodeterminazio askerako eskubideak» izan behar duela transekiko jardunaren ardatz: «Eskubide hori ezin izango da mugatu, murriztu, zaildu edo baztertu, eta arauak beti interpretatu eta aplikatu beharko dira eskubide hori askatasunez eta osorik baliatzearen alde». Hala, administrazioek ez diete eskatuko txosten medikorik edo psikiatrikorik; nahikoa izango da erregistroko aldaketa eskatu izana.

Administrazioek ez dute eskatuko txosten medikorik edo psikiatrikorik; nahikoa izango da erregistroko aldaketa eskatu izana.

2. Osasun arreta
Legeak nabarmentzen du transen errealitatea ezingo dela «patologia gisa tratatu, ez zuzenean ez zeharka». Brayan Altimasberesen arabera, ordea, egun oztopo asko gainditu behar dituzte: «Oro har, psikiatrarengana bidaltzen gaituzte, konbentzitzen saiatzen dira… Prozesuaren hasieran pertsona transok oso galduta egoten gara».

Trantsizio prozesua nola egin azaltzen du osasun gidak. Arreta hori ematean, «askatasunez adierazitako sexu identitatea aitortua izateko eskubidea» izango dute transek, adingabeak zein helduak izan, legeak dioenez. Ildo horretan, Naizen adingabe transexualen familien Hego Euskal Herriko elkarteko kide Bea Severrek txalotu du aitortu egin dela haurrek entzunak izateko eskubidea dutela: «Hala egin behar da edozein prozesutan, bereziki gurasoek ez dutenean onartzen edota adingabeak erabakiak hartu behar dituenean; adibidez, pubertaroacloseHaurtzarotik gaztarora arteko garaia. blokeatu ala ez erabakitzean, entzun beharko dugu adingabe bakoitza nola dagoen, nola bizi duen ahotsa aldatzea edo ilea ateratzea aurpegian, ezinegonik eragiten dion, zer nahi duen...».

Osasun sistema publikoaren barruan transei eskainiko dizkieten zerbitzuak, tratamendu hormonalak eta ebakuntzak zerrendatu ditu legeak, eta bertan sartu dituzte, besteak beste, kamiseta konpresoreak, protesiak, ahotsa modulatzeko arreta foniatrikoacloseAhotsaren, hizkuntzaren, hizketaren edo entzumenaren alterazioak artatzea. edota arreta psikologikoa.

Trantsizioa prozesuan, «askatasunez adierazitako sexu identitatea aitortua izateko eskubidea» izango dute transek, adingabeak zein helduak izan.

3. Intersexualak

LGTBI closeLesbiana, gay, transexual, bisexualak eta intersexualak.
siglen azken hizkia dira intersexualak: jaiotzean ez dauzkate gizonen edo emakumeen ezaugarriekin bat datozen ezaugarri biologiko edo anatomikoak. Ugartek salatu du «babesik gabeko» kolektibo bat izan dela. Izan ere, oso zabaldua dago jaioberriei genitalak aldatzeko kirurgia egitea, baina halakoak debekatu egin ditu legeak, Espainian iaz onartutako arauari segituz: «Debekatuta dago medikoki beharrezkoa ez den genitalen aldaketa edo kirurgia estetiko oro egitea, bai eta beste edozein prozedura mediko kaltegarri ere, pertsonaren sexu edo genero identitatea zein den identifikatzen ez denean».

«Debekatuta dago medikoki beharrezkoa ez den genitalen aldaketa edo kirurgia estetiko oro egitea, bai eta beste edozein prozedura mediko kaltegarri ere, pertsonaren sexu edo genero identitatea zein den identifikatzen ez denean».

EAEko trans legea

4. Hezkuntza

Besteak beste, ikastetxeetako bizikidetza planen barruan berariazkoOndorio jakin bat lortzeko.
protokolo bat txertatzea ezarri du, haur transak diskriminatzea saihesteko.

Langile publiko guztiak trebatu beharra aipatzen du arauak, baina propio hezkuntzaren arloan «ezinbestekoa» dela esan du Severrek: «Ezin duzu akonpainamendu bat egin ez badiozu denbora pixka bat eskaintzen zertaz ari garen ikasteari. Eta askotan oso galduta daude eskoletan». Ildo horretan, unibertsitateetako esparru akademiko guztietan «transen arloari buruzko prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa sustatzea» ere jaso du legeak.

5. Memoria

      Erakunde publikoak pertsona transen eta trans mugimenduaren memoria berreskuratzeaz eta zabaltzeaz arduratuko dira, testuaren arabera. Horretarako, eragileekin batera, oroimenerako guneak sortuko dituzte, eta memoriarako egun bat ere ezarriko dute. Neurriok txalotu egin ditu Altimasberesek: «Ezin dugu ahaztu trans kolektiboak sufritu duena».

      Memoriarako egun hori zehazki noiz izango den erregelamendu bidez zehaztuko du Jaurlaritzak, baina badituzte proposamenak: Loratuz Loturen eta Ikusguneren ustez, ekainaren 10ean izan beharko litzateke, Francis Vadillo trabestia hil zuten egunean; Naizen-en aburuz, otsailaren 15a izan beharko litzateke, Ekai Lersundi gazte trans ondarroarraren heriotza oroitzeko.

      6. Lan arloa

      «Ezin izango da inor diskriminatu bere sexu edo genero identitatean oinarrituta lan merkatura sartzean», dio legeak. Hala, lan arloko diskriminazioaren aurka plan handi bat landu beharra adierazi du legeak, eremu publikoan zein pribatuan aplikatzekoa: «Plan hori egiteko, pertsona transen elkarteek eta sindikatu eta enpresa esanguratsuenek parte hartuko dute».

      7. Ez-binarioak

      Lege testu osoan behin baino ez dituzte aipatu pertsona ez-binarioak: hezkuntzaren alorrean, «hausnarketa egitea bultzatuko» dute espazioen bereizketaz, gune mistoak sortzeko aukerez-eta, «pertsona ez-binarioen eskubideak errespetatuko direla bermatzeko». Aipamen hori ez da nahikoa, Ugarteren hitzetan: «AnbiziotsuacloseAsmo handikoa.
      goa izan behar zen. Izan ere, pertsona ez-binarioak gure eguneroko errealitatearen parte dira; oraindik ahazturik geratuko dira». Gai horretan, gainera, legea «zaharkituta» jaioko dela uste du: «Non gauden erakusten digu; baina, segur aski, denbora gutxi barru lege hau berriz aldatu beharko da, arau ez-binario bat lortzeko».

      «Segur aski, denbora gutxi barru lege hau berriz aldatu beharko da, arau ez-binario bat lortzeko».

      Klaudia Ugarte (Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokia)

      Jatorrizko artikuluak