Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: hamaika bertsolari eta txapel bakarra

  • 563 hitz

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa lau urtean behin egiten da, eta aurten tokatzen da. Hazparnen hasiko da txapelketa (Lapurdi), irailaren 19an, eta Iruñean izango da finala, abenduaren 20an.

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bertsolariak elkartzen dituen txapelketa da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Herrialdeetako txapelketetatik sailkatutako bertsolariek parte hartzen dute bertan, eta lau urtean behin egiten da. Guztira 50 bertsolarik hartuko dute parte. Bertsolaritza oso errotuta dago Euskal Herrian. 250 herritan baino gehiagotan daude bertso eskolak, orotara 550 ikastetxetan irakasten dute, eta horietan 29.000 ikasle ari dira bertsotan ikasten. BERRIAko Mantangorri aldizkariak galdera eta erantzunen bidez azaldu ditu txapelketaren nondik norakoak, eta Berriketan podcast saioan ere tokia egin diote gaiari.

1. Zenbat bertsolarik parte hartuko dute aurten?

2022ko txapelketarekin alderatuta, sei bertsolari gehiagok parte hartuko dute aurten: Arabako bik, Nafarroako bik, eta Xilabako bik. Guztira, 50 bertsolari izango dira txapelketan, eta bi fase izango ditu: lehen faseak zazpi saio izango ditu, eta Euskal Herriko lurralde bakoitzean saio bat izango da. Bigarren faseak, berriz, finalaurrekoenak, zortzi saio izango ditu, eta bertan erabakiko da  zein izango den Iruñeko finalean Maialen Lujanbiorekin batera kantatuko duen zazpikotea. Lujanbio zuzenean dago finalerako sailkatuta, azken txapelketako txapelduna izateagatik.

2. Zergatik egiten da lau urtetik behin?

Bertsolarientzat erakusleiho garrantzitsua da txapelketa. Jende asko joaten da saioak ikustera, eta, lau urtetik behin eginda, arrakasta bermatuta dago. Finalean 14.000 lagun elkartzen dira. Bertsozale elkartearentzat, ondorio ekonomiko eta sozial garrantzitsuak ditu txapelketak. Lau urteko zikloan funtzionatzen du, lau urterako funtzionamendua bermatzeko aukera eman baitio elkarteari. Gauza bera gertatzen da lurraldeetako txapelketekin: horregatik egiten da Gipuzkoakoa lau urtean behin, eta gainerakoak bi urtean behin: lurralde bakoitzeko txapelketak ondorio ekonomiko eta sozial desberdinak dituelako.

3. Zer-nolako lana dago atzean?

Bertsolariak dira txapelketako protagonistak, baina, hura aurrera eraman ahal izateko, jende askoren lana dago atzean. Gai jartzaile closebertsolaritza saio baten gaiak zehazten eta plazaratzen dituztenaktalde batek erabakitzen ditu gaiak, eta gai emaileekcloseGai jartzaile taldeak aukeratutako gaiak bertsolariei oholtza gainean azaltzen dietenak, aurkezle moduan aritzen direnak. azaltzen dizkiete gero, oholtzancloseagertokian; epaileek closeepaimahaia osatzen dutenakbaloratzen dituzte bertsoak eta zehazten dituzte puntuazioak; ganbarazainek konpainia egiten diete bertsolariei, bakarkakoen aurreko momentuetan; petodunek jendea laguntzen dute, ordena zainduz; kazetariek saioa jasotzen dute, kameren, zuzenekoen eta kroniken bidez; bertsozaleek txaloz eskertzen dute denen lana. Den-denak dira bertsoaren unibertsoaren parte, eta denak dira beharrezkoak.

4. Nola errimatzen da?

Errima etxeak daude, eta etxe bakoitzak bere familiako kideekin errimatzen du soilik. Hiru etxe nagusi daude: Begirada, Kopeta eta Amona. Eta kontsonanteek agintzen dute nola errimatu. Adibidez, BeGiRaDa etxean, lau kontsonante daudenez, lau bukaera posible daude errimatzeko: aba, aga, ara eta ada. KoPeTa etxean, berriz, hiru aukera: aka, apa eta ata. Eta, aMoNarenean, bi: ama eta ana.

5. Zergatik dago horren errotuta bertsolaritza?

Lehenagoko aztarnakcloseZantzuak, arrastoak...  ere badiren arren, bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzak, 2024an, Babes Bereziko Kultur Ondare Immaterial izendatu zuzen bertsolaritza. Euskal Herrian oso errotuta dago, herri askotan egiten baitira saioak. Euskal Herriko lehenengo txapelketa 1935ean egin zen, eta Iñaki Eizmendi Basarri-k irabazi zuen. Txapelketaz harago ere bizi da bertsolaritza. Hamaika bertso saio egiten dira: bertso bazkari eta afariak, jaietako saioak, saio libreak… Are gehiago: bat-batean aritzeaz gainera, modu askotan egin daiteke bertsotan: jendaurreko bat-bateko saioez gain, taldean kantatzeko aukera dago, bertso jarriak daude, bertsoak idatziz sor daitezke...

6. Nola ikas daiteke bertsotan? 

Bertsolari ez da jaiotzen, egin egiten da. Horretarako sortu zituzten bertso eskolak eta hezkuntza formaleko eskaintza. Bertsozale elkartea 1985ean hasi zen ikastetxeetan bertsolaritza lantzen, ikasleak bertsolaritzara gerturatzeko eta bertsoarekiko grinaclosegogoa, zaletasuna sortzeko. Ikasturte oro, 55 irakaslek baino gehiagok bertsolaritza eskolak ematen dizkiete 29.000 ikasleri; 550 ikastetxetan, 250 herritan baino gehiagotan ematen dituzte eskolak. Horrez gain, aisialdian ere bertsotan aritu nahi duenak eskualdeko bertso eskolara jo dezake, bertsolaritza lantzen jarraitzeko.

Jatorrizko artikuluak