Taher Ali: «Mendebaldeko gobernuek jokabide konplizea eta hipokrita dute»

  • Albistea entzun

Palestinarren erdiak Palestinatik kanpo bizi dira; hainbat, Euskal Herrian. Taher Ali (Madril, 1990) Europan jaioa da, eta 2020tik bizi da Bilbon. Senideak ditu Gazan; bi lehengusu hil dizkiote.

Al Yudur mugimenduko kidea da Ali. Palestinako diasporako gazteek osatzen dute Al Yudur —erroak esan nahi du, arabieraz—, eta haien sustraiei lotuta mantentzea dute helburu.

Zer kontatzen dizuete Gazako senideek?

Gutxi konta diezagukete, lehenik, gu ez kezkatzeko. Oso gaizki daude. Bizirik daudela kontatzen digute, eta gainerako senideak ere hala daudela. Nire familiak eraso bat jasan zuen, eta bi lehengusu hil zituzten bonbardaketa masiboen hasieran. Hortik aurrera, hainbat etxetan banatu dira, bonba batek ez ditzan denak kolpetik hil. Bizirik irauteko aukerak handitzeko egin dute. Ez daukate urik, janaririk, osasun zerbitzuek ezin dute esku hartu, ebakuntzak anestesia gabe egiten dituzte... GenozidiocloseGiza talde baten suntsiketa sitematiko eta berariazkoa, erlijio, arraza edo politika arrazoiengatik egiten dena.
bat da.

 «[Gazako senideak] hainbat etxetan banatu dira, bonba batek ez ditzan denak kolpetik hil. Bizirik irauteko aukerak handitzeko egin dute».

Taher Ali (Al Yudur mugimenduko kidea)

Eta nola bizi duzu zuk hori Euskal Herritik?

Nahiko gaizki bizi dugu: gaizki egiten dugu lo, gaizki jaten dugu... Egun osoa nekatuta pasatzen dugu, geure eskuetan dagoen guztia egiten ahalegintzen garelako: hitzaldiak antolatzeko, sare sozialetan agitazioa egiteko, ahotsa ematen diguten hedabideekin elkarrizketak egiteko... Jarduera ere modu terapeutiko bat da, hauts ez gaitezen. Aurrera segitzeko borondatea dugu, hor daudenengatik, ez dute eta hitz egiteko aukerarik.

Umetatik gertu sentitu duzu Palestinako gatazka?

Ume palestinarra izatea da jakitea zure aita arrazoi arraroren batengatik preso egon dela, nahiz eta badakizun ez duela ezer txarrik egin. Ume palestinarra izatea da jakitea zeure lehengusuak atxilotu dituztela; zurekin jolastu diren lehengusuak, hain zuzen ere. Zuk badakizu soilik eskolara zihoazela. Bonbardaketa bat dagoen aldiro, zure aita urduri nabaritzea da ume palestinarra izatea. Handitu ahala, kontzientzia hartuz joaten gara, eta konturatzen gara geure familia edonoiz hil daitekeela. Palestinan hezitako haur palestinarra, zoritxarrez, oso azkar ohartzen da errealitateaz, baina Europan bizi eta hezten garenok disoziaziocloseErrealitatearekin loturik eza.
bat daukagu. MendebaldecloseEuropa eta Ameriketako herrialdeak, Australia eta Zeelanda Berria izendatzeko ere erabiltzen da.
ko pertzepzioa ere geureganatzen dugu, eta kostatzen da benetan sinistea zeure familia edonoiz hil daitekeela. Besteek penaz begiratzen gaituzte, eta pentsatzen dute: «Ai! Hori ez da inoiz konponduko».

 «Bonbardaketa bat dagoen aldiro, zure aita urduri nabaritzea da ume palestinarra izatea. Handitu ahala, kontzientzia hartuz joaten gara, eta konturatzen gara geure familia edonoiz hil daitekeela».

Taher Ali (Al Yudur mugimenduko kidea)

Zer iritzi duzu Mendebaldeko gobernuen posizioari buruz?

Jokabide konplizea eta hipokritacloseAzalutsa.
dute. Urriaren 7an erresistentzia palestinarrak egin zuen ekintza barbarotzat, kriminaltzat eta terroristatzat jotzen dute, baina Israelek Gazan 2.000 haur baino gehiago hil ditu, eta eskubide zibilak errespetatzeaz hitz egiten dute orduan, era orokor batean. Nik uste dut haien posizioa argia dela: genozidioa babesten dute. Mendebaldetik kanpo dauden herrietan arnastu daiteke mitoa ja erori dela; Europako Batasunak giza eskubideak errespetatzen dituela dioen mitoa, alegia. Bi urte pasatu dituzte nabarmentzen Errusiaren aurka gatazka armatu batean sartzea ukrainarrak babestea zela, baina, sinpleki, xakean jokatzen ari ziren. Oraingoan, palestinarroi tokatu zaigu jango duten peoia izatea.

 «Mendebaldetik kanpo dauden herrietan arnastu daiteke mitoa ja erori dela; Europako Batasunak giza eskubideak errespetatzen dituela dioen mitoa, alegia».

Taher Ali (Al Yudur mugimenduko kidea)

Zure ustez, zein da Palestinako gatazkaren irtenbidea?

KolonizaziocloseHerrialde bat menderatzeko prozesua.
arazo bat konpontzeko, gizadiaren historian irtenbide bakarra existitu da: errefuxiatu guztiak haien jatorrizko lekuetara itzultzeko eskubidea izan behar dugu. Israel apartheid erregimen batcloseSistema sozial baztertzaile bat sustatzen duen gobernatzeko era.
da. Estatua desegin behar da: zapalkuntza kolonialaren egitura guztiak desegin behar dira, palestinarrok autodeterminazio eskubideacloseHerrialde bateko estatus politikoa bertako herritarrek erabakitzea.
izan dezagun.

Jatorrizko artikuluak