Abusuak jasan dituzten haurrei konfiantzazko guneak eskaintzearen garrantzia

Bragi Gudbransson Islandiako 'barnahus' edo haurren etxeetako arduraduna Save The Childrenekin eta Hego Euskal Herriko bi gobernuetako ordezkariekin batu da. Abusuak egin dizkieten umeei Islandian harrera egiteko moduak arreta piztu du Euskal Herrian, «aitzindaria» delakoan.

Haurren etxeak dira barnahus-ak Islandian; izen hori jarri zioten sexu abusuak jasaten dituzten umeak artatzeko egitasmo integralari, orain 25 urte. Gizarte langilea zen orduan Bragi Gudbransson (Reykjavik, 1953), eta abusuon biktimek egin behar zuten prozesuaz kezkatuta sortu zuen Barnahus eredua. 

Zein da Barnahus ereduaren helburua?

Ideia nagusia da umeentzat giro lagunkoi bat sortzea, sexu abusuen biktima gisa izan dituzten esperientzia mingarriak azaleratu ditzaten. Ikerketek diote antsietateak jota dauden haurrentzat zaila dela hitz egitea, eta, aldiz, lasai egoteak laguntzen diela. Izan ere, Barnahus martxan jarri baino lehen, umeek leku askotara joan behar zuten elkarrizketak izateko: haurrak babesteko bulegora, polizia etxera, ospitalera, epaitegira... Eta elkarrizketa pila horiek bi ondorio zituzten: batetik, umea birbiktimizatzencloseBortxa jasandako pertsona bat berriz mina edo egonezina pasatzera behartzea. zuten, behin eta berriro aritzen baitzen abusuaren mina gogoratzen eta bizitzen; eta, bestetik, haurra elkarrizketatzen zutenek ez zuten berariazko trebakuntzarikcloseLan jakin horretarako prestakuntza egokirik., eta ez zituzten testigantza egokiak lortzen. Umeen kontakizunak aldatu egiten dira, haien ustez helduek espero bezala erantzuten dietelako sarri galderei, eta, beraz, elkarrizketa guztietatik ateratzen ziren kontakizunek kontraesan ugari zituzten. Hori oso kaltegarria zen ikerketa kriminalerako, defentsak erraz seinalatzen zituelako, eta asko zailtzen zuelako haurra babesteko neurriak hartzea. Hortaz, Barnahusen helburua zen sistema eraldatzea, umeentzako leku seguru bat eratu eta diziplinarteko elkarlanean aritzeko.

Barnahusen behin elkarrizketatzen dituzte haurrak. Zer ondorio du horrek?

Elkarrizketa bakar hori, profesional trebatuek eta baldintza juridiko egokietan egiten dutenez, grabatu egiten da, eta auzitegian erabiltzen da. Horrek esan nahi du haurrak ez duela epaitegira joan behar deklaratzera; beraz, arreta osoa umearen oneratze prozesuancloseSendatze, hobetze prozesua. jar daiteke: testigantza eman eta gero, tratamendua berehala has dezake, atzeratu gabe. Bestela, haurren esperientzia mingarrienetako bat da urteak igaro daitezkeela abusua azaleratzen denetik epaiketa hasten den arte, eta horrek sekulako larridura eragiten die, kontraesanezko mezuak jasotzen dituztelako: esaten diete abusuak ahaztu behar dituztela eta bizitzen jarraitu, eta, aldi berean, xehetasunak gogoratu behar dituztela epaiketan kontatzeko.

«Ikerketek diote umeen erdiek abusuez hitz egiten dutela: ume txikiek, normalean, amarekin, eta nerabeek, lagun min batekin»

Terapiak laguntzen die?

Nik ezagutzen ditudan haur gehienek terapiacloseGaixotasun bat edo beste edozein disfuntzio sendatzeko tratamendua. egokia jaso dute, behar izan duten denbora guztian, eta orain erabat osasuntsu daude. Noski, hainbat elementuren araberakoa da, hala nola abusuaren iraupena, edo umearen eta abusatzailearen arteko harremana: oso gertukoa bada, adibidez familiakoa, eragin latzagoa dauka umearen buru osasunean, eta ez hainbeste ezezagun bat denean eta ez duenean berriro inoiz ikusiko. Baina terapia ahalik eta goizen eskaintzen bada, litekeena da haurra guztiz osatzea.

Islandian, urtean 50 kasu izatea aurreikusten zenuten, baina egun 400 inguru dira. Ereduak laguntzen du abusu gehiago azaleratzen?

Bai. Barnahusen informazio asko jasotzen dugu sexu abusuen ezaugarriei buruz, eta hori gizarteratzeak abusuen inguruko kontzientzia handitzen du; hori funtsezkoa da kasuak azaleratzeko. Badakigu umeek zailtasun handiak dituztela abusuez hitz egiteko: agian txikiegia da, eta ez du hiztegirik gertatu zaiona deskribatzeko; edo ez du identifikatzen indarkeriarekin; edo harreman afektibo bat dauka erasotzailearekin... Hala ere, ikerketek diote umeen erdiek abusuez hitz egiten dutela: ume txikiek, normalean, amarekin, eta nerabeek, lagun min batekin; baina askotan, ez dago erreakziorik, ez dute ezer egiten, ez dakitelako zer egin. Haur baten testigantza jasotzen duenak informazioa badu, Barnahus eredua ezagutzen badu, seguru badaki umea ez dutela birbiktimizatuko eta behar duen laguntza jasoko duela, salatu egingo du, haurraren onerako izango delako.

Zer-nolako abusuak ari zarete ikusten Islandian?

Haurren aurkako sexu-abusu kasuen %75-80 konfiantzazko eremuan gertatzen dira, hau da, familian, eskolan, kirol giroan... Baina orain oso azkar hazten ari da online abusua, batez ere nerabeen artean. Eta hor ikusten ari gara zailagoa egiten zaiela abusu horietaz hitz egitea, lotsa sentitzen dutelako eta beren buruari botatzen diotelako errua. Izan ere, gazteak beren sexualitatea deskubritzen ari dira, batzuetan arrisku portaerak dituzte online, eta oso zaurgarriak dira adingabeen ziberjazarpencloseEremu digitalean egindako jazarpen edo eraso bat. sexualaren aurrean, beren irudiak bidaltzen dituztenean edo sextingcloseSakelako telefonoaren edo sare sozialen bidez sexu irudi esplizituak bidali, jaso edo partekatzea. egiten badute.

Nerabeek egindako sexu erasoak ere Barnahusen bidez kudea daitezke?

Bai. Abusatzaileetako dezente umeak eurak dira. Berez, nahiago dugu sexu portaera desegokiak dituzten umeez hitz egin; izan ere, beren sexualitatea deskubritzen ari dira, eta batzuetan jolas sexualek ihes egiten diete, indarra erabiltzen dute... Halakoei ere aurre egin behar genien; beraz, erabaki genuen programa terapeutiko berezi bat abiatzea halako portaerak dituzten mutilentzat; ez ditugu Barnahusen tratatzen, ez dugulako nahi biktimen leku berean egon daitezen, baina arta jasotzen dute.

Haurren aurkako abusuen gaia gogorra eta deserosoa da. Uste duzu gizartea prest dagoela errealitate horri begiratzeko?

Ez dugu beste aukerarik. Gizartearen kontzientzia hainbat mailatan egon daiteke: lehenik, ukazioa, gizarteak nahiago duenean beste leku batera begiratu; gero, onarpena, gizarteak ikusten duenean badirela abusu kasu batzuk, baina pedofilocloseAdin txikikoenganako sexu erakarpena sentitzen duena. gutxi batzuei egozten dienean, eta konponbidea horiek giltzapetzea dela uste duenean; baina hirugarren maila batera mugitu behar dugu, kontzientzia sozialera, ohartzera gizarteak berak sortzen duela arazo hau. Umeak oso goiz ohitzen ari dira sexualitatera, eta gizarteak horren kargu egin behar du. Estatuek ere obligazioak dituzte: abusuak prebenitzeko, eta gertatzen direnean ahalik eta azkarren esku hartzeko.

Jatorrizko artikuluak