Hegoaldeko etxeko langileak urrian hasiko dira langabeziarako kotizatzen

  • 333 hitz
  • Albistea entzun

Espainiako Gobernuaren dekretuak 34.000 langileren baldintzak duinduko ditu: besteak beste, langabezia saria jasotzeko eskubidea izango dute. Ipar Euskal Herriko etxeko langileei 1999an aitortu zitzaizkien eskubide horiek.

Hego Euskal Herrian legalki diharduten 34.000 etxeko langileak urrian hasiko dira langabezia ordainsarirako kotizatzen. Espainiako Ministroen Kontseiluak etxeko langileen baldintzak arautuko dituen errege dekretua onartu du, eta, haren arabera, langabezia ordainsaria jaso ahal izango dute aurrerantzean. Era berean, enplegatzaileak kontratua aldebakartasunez eteteko duten eskubidea murriztuko du. Enplegatzaileek %80ko hobariacloseIrabazia. jasoko dute kotizazioak ordaintzeko. Ipar Euskal Herriko etxeko langileei 1999an aitortu zitzaizkien eskubide horiek.

Dekretua etxeko langileen eta haien alde diharduten elkarteen borrokaren beste pauso bat da. Hori bai, derrigorturik eginiko urratsa da, Europako Auzitegiaren otsaileko ebazpen batek behartu baitu. Auzitegi horren iritziko, etxeko langileek langabezia eskubiderik ez izatea genero bazterketako kasu bat zen, langileen %95 emakumeak baitira. Ebazpen horren ondoren, Espainiako Kongresuko alderdi guztiek aho batez onartu zuen Lanaren Nazioarteko Erakundearen 189 lan hitzarmena, etxeko langileen baldintzak arautzen dituena.

Kaleratzeei muga

Dekretuaren eraginez, hiru arlotan hobetuko dira bereziki etxeko langileen baldintzak. Batetik, eta agian agerikoena, langabezia saria jasoko dute. Bestetik, Soldatak Bermatzeko Funtsera jotzeko eskubidea aitortuko zaie, eta hark bere gain hartuko ditu kotizazioak enplegatzaileak kaudimenikcloseNahikoa dirurik ez izatea. ez duenean. Azkenik, kaleratze arrazoiak mugatu egingo dituzte. Orain arte desestimenduaren tresna existitzen zen, eta, hartan oinarrituta, enplegatzaileak arrazoirik eman gabe eten zezakeen lan kontratua. Lege berriarekin, egoera oso jakin batzuetara mugatuko dute eskubide hori. Aldi berean, informazio eskubidea aitortu zaie langileei. Alegia, agiri guztiak idatziz jaso beharko dituzte. 

Informazio eskubidea aitortu zaie langileei. Alegia, agiri guztiak idatziz jaso beharko dituzte. 

Finantzaketari dagokionez, Lan Ministerioaren asmoa da enplegatzaileak eta langileek gehiago ordaindu behar ez izatea. Eskubide berriak lortzeko etxeko langileek kotizazio handiagoak beharko dituzte, eta gobernuak bere gain hartuko du gainkostu hori enplegatzaileei emaniko hobarien bitartez. %80 arteko hobariak eskainiko dizkiete enplegatzaileei.

Atzerritarren Legea indargabetzeko eskaera

Etxeko langile elkarteek urteak egin dituzte aldaketa horien eske. Gehienek atseginez hartu dituzte, baina oraindik zer hobetua badela nabarmendu dute. Horietako bat da ELE, Bizkaiko etxeko langileen elkartea. Haren iritziz, ezin da erregulazio oso bat egon Atzerritarren Legea indargabetu gabe. Egun Hego Euskal Herrian kontraturik gabeko 11.000 etxeko langile inguru daudela kalkulatzen da.

Egun Hego Euskal Herrian kontraturik gabeko 11.000 etxeko langile inguru daudela kalkulatzen da.

Jatorrizko artikuluak