Albistea entzun

Etxeko langileak

Hegoaldeko etxeko langileek langabezia saria jaso ahal izango dute

Espainiako Kongresuak eskubide hori aitortu die, eta hasia da lan legedi berria diseinatzen. Confebaskek uko egin dio haien lan hitzarmena negoziatzeari.

Etxeko langleen aldeko eskubideen elkarretaratze bat.
Etxeko langleen aldeko eskubideen elkarretaratze bat. Urko Etxebeste / FOKU

Imanol Magro Eizmendi -

2022ko ekainak 9

Egun historikoa da kontratudun Hego Euskal Herriko 35.600 etxeko langileentzat —kontraturik gabeko 11.000 inguru daudela uste da—. Espainiako Kongresuak Lanaren Nazioarteko Erakundearen (OIT) 189 lan hitzarmena berretsi du, eta haren eraginez, erregimen orokorreko langileen eskubide berak lortuko dituzte. Hala, langabezia saria lortzeko eskubidea aitortzen zaie, besteak beste, eta gutxieneko soldata eskatzekoa. Ipar Euskal Herrian 1999az geroztik aitortzen zaie estatus hori.

Lan hitzarmenak negoziatzeko eskubidea ere badute orain etxeko langileek, eta ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuak Confebaskekin bildu dira. Bilera antzua izan da, baina, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako patronalak batzen dituen elkarteak argudiatu baitu ez duela ahalmenik ituna negoziatzeko, besteak beste ez dagoelako sektoreko patronalik. Sindikatuek auzitara joko dute sektoreko negoziazio kolektiboa abiarazteko.

Derrigortuta bozkatu du itunaren onarpena Espainiako Kongresuak, Europako Auzitegiaren otsaileko ebazpen batek behartuta, hain zuzen. Auzitegi horren iritziko, etxeko langileek langabezia eskubiderik ez izatea genero bazterketako kasu bat zen, langileen %95 emakumeak baitira, eta gehiena atzerritarrak. Gaiari buruzko hitzaldietan, alderdi guztiek esan dute zuzentaraua babestuko dutela, baita bozketan ere —325 boz alde, eta bat ere ez aurka, ezta abstentziorik ere—. Horrenbestez, etxeko langileen eskaera historiko bat onartu da. Orain, lan harreman hori arautuko duen legeari forma emateko prozesua hasiko du Lan Ministerioak.

Kotizazio handiagoak
Baina nola emango da pauso hori? Etxeko langileen lan baldintzak arautzeko Espainiako Lan Ministerioak eginiko zirriborro baten berri eman du El Salto agerkariak. Zirriborro horren arabera, erregimen orokorra ez ezik Soldatak Bermatzeko Funtsera jotzeko eskubidea ere aitortuko die, kaleratze arrazoiak arautuko dira, lan arriskuen legean sartuko ditu, eta ikerketak erraztuko ditu. Puntu hori garrantzitsua da, orain arte lan ikuskariak ezin zirelako sartu lantokietan, enplegatzailearen etxebizitza baita.

Finantzaketari dagokionez, Lan Ministerioaren asmoa da enplegatzaileak eta langileek gehiago ordaindu behar ez izatea. Eskubide berriak lortzeko etxeko langileek kotizazio handiagoak beharko dituzte, eta gobernuak bere gain hartuko du gainkostu hori enplegatzaileei emaniko bonifikazioen bitartez. Etor daitezkeen zuzenketen zain, Lan Ministerioak udazkenerako nahi du indarrean legea. Alde horretatik, baina, baliteke arazo bat izatea, ordainketa hori ez baitzegoen jasota aurrekontuetan.

Hitzarmena, hobetzeko
Hego Euskal Herriko sindikatuek, baina, harago joan nahi dute, eta, besteak beste, lan ordutegiarekin eta betebeharren definizioarekin zerikusia duten ezaugarri batzuk zehaztu nahi dituzte —zeintzuk diren etxeko lanak eta zeintzuk zaintza lanak, esaterako—. LABek iragan ekainaren 9an jakinarazi zuen lan hitzarmena negoziatzeko mahaira deituko zuela, eta beste sindikatuek bat egin zuten deiarekin. Confebaskek, baina, ez du bere burua gai ikusi akordio hori eztabaidatzeko. Hori dela eta, Mariana Urkullo LABeko kideak azaldu du auzitara joko dutela: «Lan eta zaintzaile talde ahaztua izan gara, eta aski da. Beste sektore batzuetan badituzten gutxieneko baldintza horiek nahi ditugu» .

Ipar Euskal Herriko etxeko langileei Enplegatzaile Indibidualaren langileen Akordio Kolektibo Nazionala delakoa aplikatzen zaie 1999tik. Estatuak etxeko langileak enplegatzeko txekearen (CESU) bidez laguntzen du finantzaketa: enplegatzaileek jasotzen duten diru sari bat da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Von der Leyen eta Scholz hilaren hasieran elkartu ziren Berlinen negoziatzeko. ©HANNIBAL HANSCHKE/EFE

Erregai sintetikoak darabiltzaten autoen salmenta baimenduko du Bruselak 2035etik aurrera ere

Aitor Biain

Alemaniaren eskaera onartzeko prest dago Europako Batzordea, trukean konbustio autoen debekuaren legea desblokeatzen badu.

Nupes ezkerreko koalizioko diputatuak gobernuaren eta haren errtretaren erreformaren aurkako kartelekin, atzo, Frantziako Asanblean. ©TERESA SUAREZ / EFE

Erretreten erreforma onartuta geratu da, Frantziako Gobernuak zentsura mozioa doi-doi gainditu ostean

Iker Aranburu

Erreforma geratzeko azken saioak huts egin du, baina gehiago ahuldu du Frantziako Gobernuaren kapital politikoa.

Grebalariak Mardyck-eko erregai biltegia blokeatzen, iragan astean. ©Teresa Suarez / Efe

Findegietako langileen greba erregai eskasia zabaltzen ari da Frantzian

Iker Aranburu

Ipar Euskal Herrian oraindik ez da arazo handirik. Frantziako Gobernuak lan egitera behartu ditu Marseilla ondoko petrolio biltegi bateko langileak.

BM supermerkatu bat, artxiboko irudian. ©Andoni Canellada / FOKU

Inflazioak eragindako kontsumo-ohituren aldaketei aurre egin diela dio Uvescok

Iñaut Matauko Rada

Inflazioak baldintzatutako urtean %5,3 handitu ditu salmentak supermerkatuen taldeak, eta 986 milioi euro fakturatu ditu. Prezioen murrizketak balio-katearen puntu guztientzat jasangarriak izan behar direla uste dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.