Hilekorako produktuak doan banatuko dituzte Ipar Euskal Herriko unibertsitateetan

  • 264 hitz
  • Albistea entzun

2021-2022ko ikasturtetik aurrera, menstruaziorako produktuak doan lortzeko makinak ipiniko dituzte unibertsitateetan eta ikasle egoitzetan.

Eskozian eta Zeelanda Berrian ere antzeko neurriak hartu dituzte pobrezia menstrualari aurre egiteko.

Unibertsitatean ikasten duten Ipar Euskal Herriko ikasleek dohainik izango dituzte hilekorako produktu higienikoak. Hala iragarri zuen Frederique Vidalek, Frantziako Goi Irakaskuntza eta Berrikuntza ministroak. Lanean aritu dira parlamentariekin, zenbait ikasle elkarterekin eta Regles Elementaires elkartearekin —Frantziako Estatuan «hilekoaren prekaritatearen» aurka egiten du—, eta lan horren ondorio da erabakia.

Vidalen asmoa da unibertsitateetako ikasle hilekodunek 2021-2022ko ikasturtetik aitzinera izatea produktuak kitorikcloseDoan., eta, doakoak izanen direla bermatze aldera, halako produktuak banatzen dituzten makinak jartzen hasiko dira unibertsitateetako ikasle egoitzetan eta osasun zerbitzuetan. Frantziako Estatuan guztira 1.500 makina jartzea espero du Vidalek.

Halako produktuak banatzen dituzten makinak jartzen hasiko dira unibertsitateetako ikasle egoitzetan eta osasun zerbitzuetan.

Neurri horren bidez, pobrezia menstrualari aurre egin nahi dio Goi Ikaskuntzako ministroak. Izan ere, zenbait taldek egindako ikerketa baten arabera, ikasleen herenek laguntza behar dute produktu horiek erosteko. Ministroak aurreratu du, halaber, «ingurumena errespetatuko» dutela banatuko dituzten produktuek.

Helburua «handinahia» da, Vidalen hitzetan, baina «errealista» ere bai, eta jakinarazi du neurriak irautea nahi duela. Hilekorako produktuak doan banatzeak urtean hamabost milioi euroko kostua galdeginen lioke Frantziako Gobernuari.

Eskozian eta Zeelanda Berrian ere bai

Frantziako Gobernua ez da halako erabaki bat hartzen lehena. Eskoziako Parlamentuak 2020ko azaroan onartu zuen, aho batez, hilekoari lotutako produktuak doan izatea. Orain, eskualdeen eta udalen ardura da bermatzea tanpoiak eta konpresak, besteak beste, eskura egongo direla «behar dituzten guztientzat». Erabaki hori hartu zuen lehen herrialdea izan zen. Lehenago ere, Eskozia munduko lehen herrialdea izan zen menstruazio produktuak doan jartzen eskoletan eta unibertsitateetan.

Antzeko neurria iragarri berri du Zeelanda Berriak ere: 2021eko ekainetik aurrera, ikastetxeetan doan banatuko dituzte produktu higienikoak. Azaldu dutenez, pobrezia menstrualari aurre egin nahi diote horrela.

Jatorrizko artikuluak