Hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat: 883 kexa, alor askotakoak

  • 572 hitz

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 883 kexa erregistratu ditu, herritarrei beren eguneroko jardunean euskaraz egiteko eskubidea aitortu ez eta hizkuntza eskubideak urratu zaizkielako. Iaz intzidentzia gutxiago dira, baina egoera ez da hobetu, Behatokiaren arabera.

Alor eta jarduera askotakoak dira herritarrek Behatokiaren telefonoan erregistratzen dituzten kexak. Txostenean bildutako batzuk dira lerrootakoak.

Osasungintza

Urtero bezala, osasun zerbitzuetan pairatutako urraketak agertu dira txostenean. Haietako batzuk, esanguratsuak. Esate baterako, Galdakaoko ospitalean izandako gertaera baten berri eman zuen andre batek. «Neba ospitalera joan zen urriaren 9an, eta urriaren 10ean kantzerracloseMinbizia.  zuela eta ez zegoela ezer egiterik esan zidan medikuak», azaldu du. Gaixoari heriotza hurbil zuela esateko, profesional euskaldun bat eskatu zuen sendiak. Ez zuten lortu: «Medikuak gaztelera hutsez adierazi zion zer gertatzen ari zitzaion. Nik esan nion zer esan nahi zuen cuidados paliativos-ek (zainketa aringarriakcloseGaixotasun larri baten edota hari aurre egiteko jarritako tratamendu baten sintomak arintzeko jasotzen den arreta medikoa.): hil egin behar zuela». Beste kexa bat jarri zuen erabiltzaile batek Donostiako Groseko osasun zentroan gaztelaniaz egitera behartu zutelako: «Gazteleraz hitz egitera behartua izate horrek oso deseroso utzi ninduen, zapalduta eta txikituta. Gazteleraz ez dakit ondo egiten». Arnasguneak diren herrietako osasun zerbitzu publikoetan euskarazko artarik jaso ez zuten herritar batzuen kexak ere jaso dituzte, adibidez, Azkoitian, Azpeitian eta Tolosan.

Hezkuntza

Hezkuntzan ez dira falta hizkuntza eskubideen urraketak. Ezagunak dira Ipar Euskal Herrian baxoacloseIpar Euskal Herrian goi mailako ikasketak egiteko gainditu beharreko azterketa. euskaraz egiteko debekua, Nafarroako eremu zabaletan D ereduan ikasteko trabak eta Lanbide Heziketan oro har euskaraz ikasteko dauden zailtasunak. Gainerakoan kexak ere izan dira, herritarrei arta euskaraz ez emateagatik, edota trebakuntza euskaraz ez jasotzeagatik. Kexa hau erregistratu du Behatokiak, Haurreskolak partzuergoko langile batek jarria: «Iaz formazio saio bat gaztelaniaz eman ziguten, eta kexa ugari izan ziren. Baina aurten ere berriz eskaini digute formazio saio bat gaztelaniaz». Beste kexa hau ere jaso dute: «Ikastaro bat izan dugu Berritzegune NagusiakcloseEusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren zerbitzu bat, prestakuntzan eta hezkuntzaren berrikuntzan laguntzeko. antolatuta, eta erdaraz izan da». 

Herrizaingoa

Agenteen eta segurtasuneko instituzioen euskara ezagutzarik eza edota euskara maila kaxkarra salatu dituzte kexa askotan. Durangoko Ertzaintzara baimen baten bila joandako herritar bati hala erantzun zioten: «Eso mejor en castellano (hori hobe gaztelaniaz)». Donostiako udaltzain batek herritar bati erantzundakoa ere jaso dute: «No entiendo, háblame en castellano (ez dut ulertzen; hitz egin iezadazu gaztelaniaz)». Nafarroako Foruzaingoak sare sozial batean argitaratutako mezuen euskara maila kaxkarra ere nabarmendu zuen beste batek: «Negargarria foruzainen X kontutik euskaraz zabaldu duten mezua: 'Lekunberri: kotxea maletategia irekitarekin; aparkatzean, paretarekin talka egiten...'». 

Aisia, kultura eta kirola

Aisian, kulturan eta kirolean kexa asko dira euskarazko eskaintza urritasunarengatik. Horra Erriberrin (Nafarroa) jasotako hau: «Gaztelua bisitatzeko ez dago bisita gidaturik euskaraz». Edo Iruñeko beste hau: «Civiboxetan egiten den jarduera eskaintzari kexa jarri nahi diot. Abenduan 46 jarduera programatu dira: 41 gaztelaniaz, bi ingelesez, eta euskaraz hiru soilik (denak haurrentzat)». Arta euskaraz ez bermatzeagatik jarritakoak ere badira: «Atzo, Donostiako Alderdi Ederreko noriarako txartelak erostera joan nintzen alabarekin. 'Ama, nik erosiko ditut', esan zidan. Baina ezin izan zuen. 'Kaixo, bi sarrera mesedez' ulertzeko (edo ulertzen saiatzeko) ere ez zen gai izan leihatilako tipoa'». Hedabide publikoen portaera gaitzesteko kexak ere badira. ETBrentzat hau: «ETB2n Mitoaroa ikusten ari gara eta azalpen guztiak gaztelania hutsez ematen ari dira. Behin emango euskarazko kontzertu bat ETB2n, eta azalpen guztiak gaztelaniaz ematea ere...».

Eremu sozioekonomikoa

Energia hornitzaile, telekomunikaziotako entitate eta finantza erakundeekin lotuta daude kexa asko. Hau, adibidez: «Iberdrolak hornidura elektrikoan matxuren eta intzidentzien bukaeraren berri emanez bidali dituen mezu elektronikoak gaztelania hutsean daude». Edo beste hau: «Bigarren aldiz, Kutxabankek gaztelania hutsez idatzitako gutuna bidali dit euskaraz idatzitako erreklamazio bati erantzuteko». Merkataritza gune handien kasuan, kexa asko dira salatzeko hizkuntza paisaian euskara ez dela aintzat hartzen. Ostalaritzan ere euskara bazterrean dagoela erakusten dute kexa askok. 

Jatorrizko artikuluak