Ignacia Zabalo Ballarin XX. mendearen hasierako artista donostiarrak 'Nor-nai' ezizenaz sinatu zituen bere artelanak. Hala, emakumea zela ezkutatzen zuen, besteak beste. Euskal Irudigileak elkarteak eta Donostia Kulturak Zabalo omentzea erabaki dute, egindako lanagatik.

Nor zen Nor-Nai? 1925ekoa du argitaratutako lehen akuarela, eta Irungo (Gipuzkoa) bestetako programan atera zen. Behean, sinadura txiki bat agertzen da: Nor-Nai. Geroago jakin zuten nor zegoen ezizencloseIzengoiti, goitizen, gaitzizen. horren gibeleancloseAtzean., eta ez zen nornahi: Ignacia Zabalo Ballarin zen, 20 urteko artista donostiar bat. Ezizenez sinatuta, ezkutatu egiten zuen bere identitatearen parte handi bat: emakumea zela, alegia. Nolabaiteko aitortza izan beharra zen ilustrazioak, marrazkiak eta edonolako artelanak plazaratzeko, eta, orain ehun urte, emakumeek ez zuten horretarako lizentziarikcloseEskubiderik, aukerarik.

Baina, kurioski, emakumea zela gordeta, ahotsa eman zien gainerako andre sortzaileei. Eta zentzua du pentsatuz gero: edonor izan daiteke nornahi. Bada, marrazki propioak sinatzeko eskubidea aldarrikatzeagatik eta feminismoaren alde egindako lanagatik, Zabalo omentzea erabaki dute Euskal Irudigileak elkarteak eta Donostia Kulturak. Erakusketa bat dute ikusgai, Donostiako Aiete kultur etxeanIgnacia Zabalo (1905-1939), Nor-Nai

Irudigile profesionalaren hainbat ilustrazio agertzen dira erakusketan, baina badauzka zenbait testu ere. Joxean Muñozek idatzi ditu denak, eta ez ausazcloseKasualitatez. ; izan ere, 2003an egindako Txiki erakusketaren komisarioa izan zen Muñoz, eta Jon Zabalo Txiki Ignacia Zabaloren anaia zen. «Nornahi izate horrek orain aterkia ematen die gaur egun ilustrazioan dabiltzan emakume guztiei, eta esango nuke oso jende gutxik ezagutzen duela Nor-Nai. Horregatik egin nahi izan diogu omenaldia, jaso ez zuen aitortza hori emateko», esplikatu du Muñozek.

Hain justu, Ignacia Zabalo anaiarekin hasi zen sortze lanetan, Txiki ere ilustratzailea baitzen. Baina Ignaciak, emakumea izanik, ez zuen libreki sinatzeko zilegitasunik, eta Txikik, aldiz, bai, gizonezkoa zelako. Muñozek azaldu du Ignacia Zabalo «negoziatzen» aritu zela luzaro anaiarekin, eta «kostatu» zitzaiola sinatzen utz ziezaion. Baina azkenean lortu zuen. Irungo bestetako programan ilustrazioak argitaratu ondotik, Gipuzkoako Artista Berrien Erakusketa iragartzeko afixaren lehiaketa irabazi zuen 1926an, eta, urte horretan bertan, Argia Egutegia-ren azala sortu zuen.

lustrazioak sortzen eta argitaratzen jarraitu zuen gerora, baina horietako anitz sinatu gabe kaleratzen zituen, eta anaiarenak zirela pentsatu izan zuen publikoak anitzetancloseAskotan.. Dena dela, ilustrazio gutxi batzuk sinatuta agertzen dira han-hemen, eta Euskal Irudigileak elkarteari modua eman dio horrek Zabaloren urratsei jarraitzeko. 1931. urtean Bartzelonara joan zen, eta badaude han ere sorkuntza lanetan ibili zelako arrasto batzuk. 1937an, erraterako, Nor-Nairen sinadura bat agertzen da haurrei katalana irakasteko metodo baten azalerako diseinuan.

Hasia zen geroz eta lan gehiago egiten, baita geroz eta maizago sinatzen ere, baina gerra garai betean bizi izan zen Zabalo, eta gerra betean hil. 1939an, faxisten bonba batek harrapatu zuen, Bartzelonako bere etxeko atarian, eta hantxe hil zen, 34 urte zituela.

«Uste dut oso garrantzitsua dela Ilustrazioaren EgunacloseAzaroaren 12an. Aurten ospatu da lehenengo aldiz Euskal Herrian, Euskal Irudigileak elkartearen ekimenez. ospatzea, ilustratzaile lana baloratu egin behar baita, eta indarra eta animoa eman. Baina ilustratzaile lana bezain garrantzitsua da ilustratzaileen gaineko ikerketak egitea, ondarecloseLegatu, aberastasun. zabala galtzen baita bestela», erran du Muñozek.

Halako ikerketak egin ahal izateko, baina, badaude kanpotik jaso beharreko elementu batzuk: memoria eta transmisioa. Zabaloren erakusketan, kasurako, «ezinbestekoak» izan dira Lore, Amaia eta Tere. Ignacia Zabaloren ilobak dira hirurak, eta haiek kontatutako istorioen bidez sortu dute erakusketa. 

«Hiru ilobei esker ezagutu dut benetako Ignacia», kontatu du Muñozek. «Familia oso jantzia zuen, nahiko dirudunak ziren, eta oso emanak zeuden kulturari». Zabalo hazten ari zen garaian, Donostia «modernitate artistiko baten foku garrantzitsua» zen, eta jakin zuen hori nola probestucloseBaliatu, aprobetxatu.. Muñoz: «Emakumeak lekua hartzen hasi ziren poliki-poliki, borrokatzen, eta ordura arte iritsi ezin ziren lekuetara iristen. Dena gorantz zihoala, gerra etorri zen, eta emakumeak berriro kondenatu zituzten isiltasunera». 

Zabalok estilo berezia zuen ilustrazioak egiteko, senideek eta erakusketaren egileek baieztatu dutenez. «SintesirakocloseOsotasun bat modu labur batean adierazteko modua. eta estilizaziorako gaitasun handia zuen, eta nonahi aurkitzen zuen apaindurakcloseEdergarriak. sartzeko aitzakia bat: soinekoetan, zuhaitzetan, zoruetan...». Bada, ilustratzailearen hainbat obra eta haren bizitzaren gaineko zenbait datu ikusgai dira abenduaren 18ra arte, Aiete kultur etxeko Txoko Urdinean.

Iker Tubia eta Iratxe Mujika Larrion kazetariek Berria Berriketan podcastaren atal honetan landu dute gaia.

Jatorrizko artikuluak