Xabiertxok ehun urte bete ditu!

  • 452 hitz

Euskal Herriko eskoletan euskaraz irakasteko erabili ziren lehen liburuetako bat izan zen Xabiertxo. 1925. urtean argitaratu zuten lehen aldiz. Euskararen aurkako giroa oso bortitza zen garai hartan.

Gure aiton-amonek, edo birraiton eta birramonek, haurrak zirenean, eskolan euskaraz ikasteko erabili zuten lehen liburuak ehun urte bete ditu. Xabiertxo 1925. urtean argitaratu zuten lehen aldiz. Liburu bikaina zen, euskaraz zegoelako, baina baita bere edukiak, beste hezkuntza liburuekin alderatuta, oso txukuna zelako. Erreferentziazko liburu bat izan zen. 

Hego Euskal Herria Primo de Riveraren closemilitar, politikari eta diktadore espainiarra izan zen. 1923ko irailaren 13an, Espainian estatu kolpea eman zuen militar, politikari eta diktadoreadiktadurapean zegoen, eta euskararen aurkako giroa oso bortitza zen. Koldo Ordozgoiti kazetariak  ikertu du liburua eta, dioenez, oso momentu zailean jaio zen: «Euskal Herria diktaduraclosegobernu modu bat da, boterea gizabanako bakar baten eskuetan biltzen duena. Diktadura batean ez dago botehe banaketarik baten menpe zen momentu hartan, eta diktadura horrek muga batzuk jartzen zituen».

Lehen ikastolak ere sortzen hasiak ziren orduan. 1923an, Euskalerriaren Alde aldizkariak umeen hezkuntzarako liburu bat sortzeko lehiaketa antolatu zuen. Orduan aurkeztu zuten Ixaka Lopez-Mendizabalek eta Txiki Zabalok proiektua: aurkeztu, eta irabazi. Bi urte geroago argitaratu zuten lehen bertsioa.

Ixaka Lopez-Mendizabal eta Jon Zabalo Ballarin Txiki ziren Xabiertxoren gurasoak. Idazlea, abokatua, euskaltzalea eta kulturaren bultzatzailea zen Lopez-Mendizabal. Bere aitak argitaletxe bat zeukan Tolosan, eta Ixakak, ordurako, hainbat lan argitaratuak zituen. Txikik, berriz, era industrial batean lan egiten zuen marrazkiarekin; gaur egun diseinu grafiko moduan ezagutzen dena egiten zuen. Liburua oso aurrerakoiacloseaurrerapen, berrikuntza, eta ideia progredisten alde dagoena zen sortu zen garairako.

Bigarren edizioa

1925ekoa da lehen edizioa, baina, handik gutxira, 1932an, hobetu egin zuten, II. Errepublikaren garaianclose1931etik 1936ra arte iraun zuen erregimen politikoa. Ordozgoitik zehaztu duenez, bigarren bertsio hori da ezagun egin dena: «Giroa bestelakoa zen, askatasun handiagoa zegoen. Horrek ekarri zuen liburua berritzea: irudi aldetik gehiago eduki aldetik baino».

II. Errepublikako giro lasaiak gutxi iraun zuen. 1936ko Espainiako gerra closeFrancisco Francoren estatu kolpearen ostean hasi zen, eta 1936tik 1939ra iraun zuen. Bigarren Errepublikako gobernu demokratikoaren aurka egin zuen Francok.hasi zen, eta faxistekcloseFranco babesten zutenak. Mugimendu politiko autoritario ultranazionalista izan zen. zegoen guztia desagerrarazi nahi izan zuten. Xabiertxo izan zen kaltetuetako bat: «Tolosa frankistek hartu zutenean, argitaletxearen liburu guztiak plazan erre zituzten». Baina, zorionez, ez zen hor amaitu liburuaren bidea. Izan ere, euskaldun askok erbestera jo zuten, gerratik ihesi. Tartean, Lopez-Mendizabalek berak.

Jose Antonio Agirre lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren delegazio baten buru izatera bidali zuen, Argentinara. Liburua han argitaratu zuten. 1945etik aurrera, berriro hasi ziren ikastolak berpizten Elbira Zipitria andereñoa eta beste hainbat euskaltzale, legez kanpo, klandestinitateancloseEzarritako legeak debekatuko duela jakinda, ezkutuan egiten den aktibitatea., eta, liburua klandestinitatean argitaratzea lortu zuten. Ikastoletan erabiltzen hasi ziren, isilean.

Horrela jarraitu zuten, berriro ere legezkoa izan arte: «1970eko hamarkadan, Ixaka Lopez-Mendizabal eta beste hainbat bueltatu ahal izan ziren, eta berriro argitaratu zuten liburua». Lopez-Mendizabal hil eta bi urtera, 1979an, Nazio Batuek izendatutako Haurraren Nazioarteko Urtean, Haur Liburuen Ohorezko Zerrendan txertatu zuten.

Jatorrizko artikuluak