Zarataz betetako gizarte batean isiltasuna iraultzailea denean

Eva Domingo Otero kazetariak isiltasuna ikertu du, eta, haren hitzetan, behar-beharrezkoa da; izan ere, zaratan etengabe murgilduta bizitzeak zoriontasunetik aldentzen gaitu.

Musika, irratia, telebista, podcastak, autoak, elkarrizketak, jendetzaren zurrunbiloa... Gero eta gutxiago dira zaratarik gabeko guneak, izan ere, gero eta gizarte zaratatsuago batean bizi gara, baina isiltasuna ere behar-beharrezkoa da. Onintza Enbeitak BERRIAn argitaratutako 'Isiltasuna' artikuluan zera esan zuen: «Harrigarria dirudi, baina zaraten munduan gure belarriak harritzen dituena isiltasuna da». Eva Domingo Otero kazetariak eta isiltasunaren ikerlariak isiltasuna hutsik dagoen mihiseclosemargo oihala batekin konparatu du: «Pentsatzen dut margolari batentzat zaila izango litzatekeela margoz estalita dagoen mihisearen gainean obra berri bat sortzea. Hori gertatzen da zarataz inguratuta bizi garenean».

Zarata zentzumen guztiekin lotzen du ikerlariak, ez bakarrik entzumenarekin: betebeharrezcloseeginbeharrak gainezka dagoen agenda, sare sozialetan jasotako mezuak, presaka ibiltzea... «Hori ere zarata da, nekea eta ondoezacloseezinegona sortzen dituelako. Zaratan murgilduta bizitzeak zoriontasunetik aldentzen gaitu», argitu du Domingok. Erabateko isiltasuna lortzea, baina, «ezinezkoa» dela argitu du: garunak beti bilatzen eta aurkitzen du soinuren bat. «Inguruan zalapartarik ez dagoenean garunak sotilagoakcloseleunagoak, finagoak diren soinuak bilatzen ditu, hala nola arkatzak idaztean egiten duen asotsaclosehotsa edo azazkalek maindirearen kontra egiten duten soinua», aipatu du ikerlariak.

Gela anekoikoa

Soinu sotil horiek baztertzean zer gertatzen zen aztertzeko hainbat esperimentu egin izan dira. Leo Beranek ikerlari estatubatuarrak, esaterako, gela anekoikoa eratu zuen 1943an. Gela anekoikoa uhin akustikoak xurgatzeko diseinatutako areto bat da, eta, era berean, kanpoko edozein zarata edo soinu iturritatik isolatuta dago. Gela barnean garunak soinu dosi hori bilatzen du, eta, kanpoan aurkitzen ez duenez, barruan bilatzen du: bihotzaren taupadak, sabeleko hotsak, odolaren mugimenduak... «Entzuteko gaitasuna dutenentzat, isiltasuna ez da existitzen, soinurik eza gisa ulertzen bada, behintzat», ziurtatu du Domingok.

Ezintasun hori John Cage musikari estatubatuarrak islatu zuen bere 4'33'' lanean. Cage 1951n sartu zen Harvard unibertsitateko (AEB) kamera anekoikoan, erabateko isiltasunaren bila, baina, horren ordez, bere bihotzaren taupadekin eta bere odol fluxuarekin egin zuen topo: «Ez dago espazio hutsik. Nahiz eta isiltasun absolutua lortzeko saiakera egin, ezinezkoa da hori lortzea». 

Domingo, paradoxikoa dirudien arren, elkarrizketen testuinguruan hasi zen isiltasuna aztertzen: «Elkarrizketa elkarrekin ondorio berrietara iristeko saiakera bat da. Aurrez aurre dagoenarekin zerbait berria sortzen ari zara. Eta hori ezin da isiltasunik gabe egin». Besteak esandakoa entzuteko arreta eskaini behar zaio, eta ahoa itxi behar da. Baina, batzuetan, isiltasun ariketa hori pasibotzat hartzen da, eta ikerlaria ez dago horrekin ados: «Entzuteak arreta eskatzen du, eta neketsua da. Gaur egun, aktiboa dena eta produzitzearekin lotuta dagoena txalotzen da, eta horixe da hitza. Berdin du hitzak sakonak diren ala ez, hitzak produzitzea positibotzat hartzen da».

Zarataren erresuma

Zarataren erresuma oso erosoa da, eta zaila izan daiteke hortik aldentzea. Domingoren ustez, horregatik, «iraultzailea» ere bada lasaitasunean oinarritutako bizitza bat izatea: «Isiltasunaren alde egiten dugunean errudun sentitzen gara, gizarteak zurrunbilo horretan jarraitzea exijitzen digulako». Baina isiltasunak forma desberdinak har ditzake, eta horietako batzuk erasokorrak ere izan daitezke, ikerlariak aipatu duenez: «Autoritarismoek inposatzen diguten isiltasunak kalte egiten digu. Euskal Herrian gure hizkuntza erabiltzea debekatu digute, isilarazi gaituzte. Adierazpen askatasunari jartzen dioten debekua ere isiltasun bortitza da».

Estimuluclosezentzumenen bidez jasotzen dugun gertaera bat da, organismo batengan erreakzio bat sorrarazten duena etengabeetatik ihes egiteko beharra dagoenean, isiltasuna agertzen da berriz, aspaldi ikusi gabeko laguna balitz bezala. Domingok, hala ere, prebentzio gisa erabili beharko litzatekeela uste du, muturreko egoerara iritsi baino lehen: «Isiltasuna izugarri eskuzabala da; zuk keinu txikiak egiten badizkiozu, asko ematen dizu trukean».

Jatorrizko artikuluak