Jane Goodall zendu da, txinpantzeen lagun handia

Jane Goodall primatologoa 91 urterekin hil da. Tanzaniako oihanetan egunak eta egunak eman zituen txinpantzeen portaera aztertzen. Azkenerako, haien lagun handia egin zen.

Afrikara primateakcloseoihan tropikaletako bizitzarako ondo moldatutako ugaztunak ikertzera joatea zen bere txikitako ametsa. Eta Jane Goodallek bere ametsa bete zuen. Tanzaniara joan zen, 60ko urteetan, hango oihanetan bizi ziren txinpantzeen portaera dokumentatzera eta aztertzera. Egunak eta egunak igaro zituen han beraiekin, eta azkenerako haiekin harreman estua izatea lortu zuen ere. Abentura handia izan zen, ikasketak 18 urterekin utzi, eta idazkari eta zerbitzari lanetan aurreztutako diruarekin joan baitzen Afrikara.

Goodall Londresen jaio zen, 1934. urtean, eta 91 urterekin hil da, urriaren 1ean. Primatologoacloseprimateak ikertzen dituen zientzialaria zientziaren munduan emakume ezagunenetakoa zen. Zientzialaria Kenyara joan zen lehenbizi, eta han Louis eta Mary Leakey paleontologo ezagunentzat idazkari jardun zen; haien bitartez iritsi zen Tanzaniara, 1962an, txinpantzeak ikertzera. 

Ikerketa horien guztien fruitua izan zen In the shadow of Man liburua (Gizakiaren itzalean), 1971. urtean argitaratua. Goodallek, besteak beste, ondorioztatu zuen izaera bat edukitzea ez zela soilik gizakien ezaugarria. Era berean, erakutsi zuen txinpantzeak gai direla tresnak egin eta erabiltzeko, eta ez direla belarjaleakcloselandareez soilik elikatzen diren animaliak.

Goodallek, era berean, itzelezko lana egin izan du animalien habitatakcloseanimalia jakin bat bizi den lurralde eremua babesteko aktibismoan, eta mundu osoan zabaldu du ingurumena babesteko beharraren mezua. 1977. urtean, Jane Goodall Institutua sortu zuen, zeinak hainbat proiektu egin dituen txinpantzeak eta haien habitatak deforestaziotik babesteko.


Jatorrizko artikuluak