Jaten dugun ura

  • 688 hitz
  • Albistea entzun

Hego Euskal Herrian erabilgarri dagoen uraren %80 nekazaritzan erabiltzen da, lurrak ureztatzeko; %15 inguru, industrian; eta gainerakoa, etxeko beharretan.

Klima larrialdiaren ondorioz, hainbat ekoizle hasiak dira labore batzuk beste batzuekin ordezkatzen eta ekoizpenean ur gutxiago baliatzeko teknikak erabiltzen.

Bero handiagoa, lehorteak, elikagai gutxiago. Gero eta agerikoagoak dira gizakiak eragindako klima aldaketaren ondorioak. Kalkulatzen da egungo nekazaritza lurren %10 inguru ezingo direla erabili 2050. urtean, eta mundua elikatzen duten hiru laborecloseElikaduran erabiltzen den landarea.
nagusien produktibitatea (artoa, garia eta arroza) %5 murriztuko dela. Adituek ohartarazi dutenez, oro har Europako hegoaldean beharrezkoa izango da epe ertainerako labore batzuk beste batzuekin ordezkatzea eta ekoizpenean ur gutxiago baliatzeko teknikak erabiltzea.


Munduan euri uraren eta biltegiratutakoaren %70 eta %95 artean erabiltzen da elikagaiak ekoizteko, FAO Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen arabera, eta, hark aurreikusten duenez, 2050erako %50 handituko da behar hori.

Munduan euri uraren eta biltegiratutakoaren %70 eta %95 artean erabiltzen da elikagaiak ekoizteko. 2050erako %50 handituko da behar hori.

Urte hidrologiko bakoitza aurrekoa baino txarragoa izan da orain arte. Beroaldi gero eta luzeagoen ondorioz, kronikoacloseLuze irauten duena.
bihurtzen ari da ur eskasia, isurialde mediterraneoan bereziki, eta Nafarroako Erriberan nagusiki.

Antonio Aretxabala geologo eta klima larrialdian adituak dioenez, «egokitzapen» horretan ezinbestekoa izango da egungo kontsumo eta nekazaritza ereduak aldatu eta gertuko eredu bat ezartzea, uraren erabilera jasangarria egingo duena. «Neurriak berehala hartu ezean, gizartearen parte handi batek ez du modurik izango osasuntsu jateko, hemen elikadura baitago jokoan».

«Neurriak berehala hartu ezean, gizartearen parte handi batek ez du modurik izango osasuntsu jateko, hemen elikadura baitago jokoan».

Antonio Aretxabala (geologoa eta  klimatiko larrialdian aditua)

Lurra egarri da

Euskal Herriko isurialdecloseBi aldeetako bakoitza.
atlantikoan eta mediterraneoan alde handiak egon arren labore eta nekazaritza ereduen artean, bateko eta besteko laborariek kezka handiz bizi dute egoera. Isurialde atlantikoan euri uren menpe daude, han lurrak ureztatzea ez baita ohikoa. Baina ohi baino euri gutxiago egiteak arazo ugari ekarri dizkie. Larreetan, abereentzako belarra urritu egin da, eta horrek, besteak beste, animalien bazka garestitu du. Baratzeetan, berriz, egoerara hobeto moldatzen diren laboreak landatzen hasi dira. Ipar Euskal Herrian, adibidez, sorgoacloseBasartoa.
artoaren ordez.

Baina arazoa bereziki larria da isurialde mediterraneoan. Lehorreko lurretan uzta batzuk bildu gabe geratuko dira, azken asteetako euriak laborari askori arnasa eman dien arren. Zenbat eta hegoalderago, orduan eta kritikoago da egoera: kalkulatzen dutenez, Nafarroako Erriberako eta Arabako hegoaldeko lehorreko zenbait eremutan zereal uztaren %40 inguru galduko dute.

Nafarroako Erriberako eta Arabako hegoaldeko lehorreko zenbait eremutan zereal uztaren %40 inguru galduko dute.

Lur ureztatuetan, berriz, alarmak piztuta daude aspalditik. Euri faltagatik eta elurte gero eta eskasagoengatik urtegien maila apaltzen ari da, eta halako azpiegiturak funtsezkoak dira. Nafarroan landatutako eremuaren osoaren %37 ureztatua da, eta Araban %13. Nafarroako Gobernuaren arabera, urtegietan-eta biltegiratutako uren %80 inguru horretarako erabiltzen dira. Azkenengo hogei urteetan, %20 handitu da lur ureztatuei dagokien eremua. Araban ere lurrak ureztatzeko erabiltzen diren kantitateak oso handiak dira. Ebroko Ur Konfederazioaren arabera, arrocloseIbarra.
horretan dagoen Arabako zatian urteko ur kontsumoaren %65 da, hain zuzen ere. Bereziki patatarako eta erremolatxarako erabiltzen da, eta, gutxiago bada ere, mahastietarako ere bai.

Nafarroan landatutako eremuaren osoaren %37 ureztatua da, eta Araban %13.

Ureztatzearen kultura

Nafarroan, lur ureztatuen ugaritzea ez da gaur egungo kontua; prozesu horretan ezinbestekoak izan ziren 1990eko hamarkadan bultzatu ziren azpiegitura handi batzuk: Nafarroako ubideacloseUreztatzeko ubide bat da, Itoizko urtegiaren eta Ablitas herriaren artekoa
, Itoizko urtegia eta Esako handitzea. Aretxabalaren arabera, «obra erraldoi» horien atzean UPNren eta PSNren «bultzada politikoa» egon zen, eta «asmo espekulatzaile argia». «Orduan, artoak oso prezio handian kotizatzen zuen, eta hori bultzatu zen. Baina ez ginen bakarrak izan munduan, merkatua saturatu egin zen, eta jada ez da hain errentagarria». Orain, laborari batzuk hasi dira artoa ur gutxiago eskatzen duten beste labore batzuekin ordezkatzen: garagarra, ekilorea... Baina arazoak dituzte produkzio katea artoarentzat pentsatua dagoelako.


Aretxabalaren iritzian, sektorean «ikuskera pedagogiko eta zientifikoa» behar da. «Laborari askok uste dute ibaietako ura itsasoan amaitzea ura alferrik galtzea dela eta ez dute ulertzen nolako kalteak eragiten dituzten urtegiek ekosistemen funtzionamenduan. Horren guztiaren atzean interes ekonomiko eta politiko partzialcloseZati bati dagokiona.
bat dago».

«Laborari askok uste dute ibaietako ura itsasoan amaitzea ura alferrik galtzea dela eta ez dute ulertzen nolako kalteak eragiten dituen urtegiek ekosistemen funtzionamenduan».

Antonio Aretxabala (geologoa eta larrialdi klimatikoan aditua)

Ureztatzeak badu beste ondoriorik, adituen arabera: lurraren suntsiketa. Uraren erabilera intentsiboarekin batera pestizidak eta ongarriak erabiltzen dira; horrek produktibitatea handitzen du, baina lurraren erabilgarritasuna apaldu. Hala ohartarazi du Aretxabalak: «Pestizida eta ongarri gehiegi erabiltzeagatik, lur asko ez dira gai ura iragaztekocloseFiltratzeko.
. Eta lurpean dauden ur apurrak ezin dira erabili kutsatuta daudelako. Elikagaien ekoizpena industrializatu dugunez, zorua hil dugu».

Jatorrizko artikuluak