Latina eta greziera hizkuntza klasikoak desagertzen ari dira hezkuntza curriculumetik

  • 299 hitz

Europako Bigarren Hezkuntzako curriculumaren parte izan dira latina eta greziera, baina hezkuntza legeetan gero eta esparru murritzagoa dute. Ikasleak eta irakasleak kezkaturik ageri dira.

Zerua, berbaclosehitz, metaforaclosebi osagaien arteko antzekotasuna, non errealitate bat beste baten izenarekin ordezkatzen den; bati erreferentzia egitean bestearen izena erabiltzen da, idiosinkrasia closegizaki batek dituen jarrera, ideia, pentsamolde eta izaeren multzoaeta kakofoniaclosehizkuntza soinuen disonantzia edo errepikapen desatsegina. Gauza bat dute komunean hitz horiek guztiek: latinetik edo grezieratik eratorriak dira. Europako bi hizkuntza klasiko horiek gure ondare kulturalarencloseherri baten iraganaren aberastasun kulturala parte dira, hizkuntza hilak izanagatik. Euskal Herriko eta Europa osoko hezkuntza sistemetan bizi-bizirik mantendu dira, curriculumaren funtsezko atal gisa, baina gero eta zokoratuago closebaztertuago, alboratuagodaude. Saforen errimak edo Tito Livioren kontakizunak jada ez dira ikasgeletan jatorrizko hizkuntzan irakurtzen.

Latineko eta grezierako irakasleek galdera berbera dute buruan: ba al dute hizkuntza horiek hezkuntzan etorkizunik? Zer egin daiteke hizkuntza klasikoak berpizteko eta haiek bigarrenez hiltzea eragozteko? «Ez dut ezkorra izan nahi, baina egoera konplikatua da», onartu du Amaia Zubillaga Minak, Ikasketa Klasikoen Elkarteko Nafarroako ataleko presidenteak. Ezkorragoa da Maria Jesus Ramirez Diez, elkarte horretako EAEko ataleko presidentea: «Egoera oso-oso txarra da; gero eta ikasle eta irakasle postu gutxiago daude gure institutuetan, eta, martxa honetan, latina eta grekoa gure hezkuntza sistematik desagertzeko bidean leudeke».

Espainiako Gobernuaren hezkuntza legeekin kritiko agertu da Ramirez: «LOMLOE indarrean jartzearen ondorioz, desastre hutsa izan da. Dena murriztu dute, eta 4. mailan hautazko ikasgai andana jarri dute; ondorioz, askorentzat hizkuntza klasikoetarako sarrera zen ikasgaia, Kultura Klasikoarena, erabat zokoraturik geratu da». Seaskak ere, Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak, ez ditu ikasgai horiek eskaintzen.

PISAren azken txostena

Kultura Klasikoa soilik ez, Latineko eta Grezierako ikasgaiak ere erabat zokoratuta daude. «Latinaren presentzia oso murritza da Bigarren Hezkuntzan. Ikasle gehienek ez dute latina hartzen, ez dute latina ezagutzen, eta ez dute latina ikasten», deskribatu du Zubillagak, Nafarroari dagokionez. Greziera, berriz, ia erabat desagerturik dago. EAEn, esaterako, grezierako hiru irakasle postu baino ez daude, eta ikastetxe gehienetan ez da ematen. «Martxa honetan, ez ninduke harrituko greziera urte batzuk barru gure hezkuntza sistematik atclosekanpo egoteak», iragarri du Ramirezek.

Gainbehera gorabehera, oraindik ere borrokarako arrazoi frankocloseugari, asko ikusten dituzte bi irakasleek, eta hizkuntza klasikoen balio pedagogiko eta kulturalarekin konbentziturik ageri dira. «Guk gaitasun linguistikoak lantzen ditugu, testu asko irakurtzen ditugu, eta oso zailak, gainera. Arlo ekonomiko edo teknologikoa baloratzen da soilik gure gizartean, baina kultura eta hizkuntzak ere inportanteak dira, eta PISAko azken txostenak horixe erakutsi du», argudiatu du Zubillagak.


Bat etorri da Ramirez, eta PISA aipatu du hark ere. «PISAko azterketen desastrea ikusita, DBHn berriro ere latina derrigorrezko izateak asko lagunduko luke ikasleen gaitasun linguistikoak garatzen». Oraingo egoeran, ordea, zaila ikusten du halako aldaketarik. «Ez dago borondate politikorik legea aldatzeko, eta hori da arazo nagusia», deitoratu du.


Gaitasun linguistikoak soilik ez, «konpetentzia kulturala» lantzeko ere izan daiteke garrantzitsua mundu klasikoa. Zubillagaren hitzetan, «politikan, zuzenbidean, hiztegian, egutegian... Gure gizartean edonon dago ondare klasikoa, baina ezagutzen ez duguna ez dugu baloratzen. Eta, gaur egun, badago jende asko ez dakiena, esaterako, hitz asko latinetik edo grezieratik datozela».

Erabat liluratuta

Zailtasunak zailtasun, badaude oraindik ere hizkuntza klasikoen hautua egiten duten ikasleak. Horietako bi dira Aicha Makhloul eta Luan Ruarte. Gasteizko Federico Baraibar institutuko ikaslea da bata; Iruñeko Navarro Villoslada ikastetxekoa bestea. Biek ala biek latina eta ekonomia aukeratu zituzten hautazko ikasgai gisa Batxilergoan. Makhloulentzat, jakin-minak bultzaturiko erabakia izan zen. «Zientzian zein letretan ona nintzen, eta ez nekien zer aukeratu. Orduan ikusi nuen giza zientzietako adarrean bazirela sekula eman ez nituen bi ikasgai, latina eta ekonomia, eta horiek ikastea erabaki nuen». Ruartek helburua argi zuen: «Nire ideia beti izan da Zuzenbideko Fakultatean sartzea, eta laugarren mailan ekonomia eta latina aukeratu nituen, horrek bidea errazten zidalako. Hasieran, latina eta greziera unibertsitatera iristeko zubi gisa ikusten nituen».

Biek aurkitu dute latinean liluraturikclosetxundituta utzi dituen mundu bat. «Maite dut, besterik gabe: hainbesteraino, non irakasleak klasean jarria duen nik latinez idatzi nuen testu baten argazkia», adierazi du Makhloulek, distira begietan. Ruartek ere antzeko maitasuna garatu du denborarekin. «Apurka-apurkaclosepoliki-poliki, pixkanaka-pixkanaka, latina pasabide moduan ikusteari utzi nion, eta ikusi nuen klasikoak zerbait ederra, hezigarria, liluragarria zirela. Hein batean, izan ditudan irakasle zoragarriengatik izan da, baina baita ikasgai hauek eskaintzen dituzten irakaspen eta ezagutza eskergengatikcloseugariengatik, oparoengatik ere».

Jatorrizko artikuluak