Ikasleen irakurtzeko gaitasuna amiltzen ari dela azaleratu du PISA txostenak

  • 125 hitz

Hego Euskal Herriko ikasleen emaitza kaskarrez ohartarazi dute PISA txostenean. Mundu zabaleko datuekin osatzen den txosten horrek Hego Euskal Herriko ikasleen eboluzioa ere aztertzen du, eta agerian utzi du ikasleek behera egin dutela alor guztietan: zientzietan, matematikan eta irakurketan.

Euskal Herrian eta munduan. Bietan azaleratu du PISA txostenak ikasleen gaitasunen apaltzecloseGutxitzea, jaistea. bat. OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak hiru urtean behin egiten du PISA txostena. Mundu osoko datuak aztertuta egiten den erretratua da, hezkuntza agintariek aintzat hartucloseKontuan hartu. behar izaten dituzten erreferentzietako bat. Ikasleek zientzietan, matematikan eta irakurketan duten gaitasunari erreparatu izan diote orain arte ikerketan. 91 estatutako 760.000 ikaslek parte hartu zuten ikerketan iaz —munduan 33 milioi ikasle daude adin horretan—.  Hego Euskal Herrian ez ezik, inguruko herrialde guztietan ere atzeman dute irakurmen eta matematika konpetentzien galera: Portugalen, Espainian, Katalunian, Frantzian...

Irakurmenean, gaitasun gero eta eskasagoak dituzte gazteek, PISAren azterketaren arabera, eta 2018tik jaitsiera nabarmenak gertatu dira informazioa ebaluatzeko, informazioen artean loturak egiteko eta irakurritakoari buruz kritikoki pentsatzeko gaitasunetan. 

Hego Euskal Herriko datuak bereizita ematen ditu PISAk: Arabakoak, Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak batetik, eta Nafarroakoak bestetik. Guztietan dago beherakada. Oraingoan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleek 419 puntu lortu dituzte irakurketan, eta 2022an 466 izan ziren; zientzietan, 459 puntu —2022an, 480 puntu—, eta matematikan 460 puntu —2022an baino 22 gutxiago—. Emaitzak antzekoak dira Nafarroan: irakurketan 441 puntu bildu dituzte, 2022an baino 37 gutxiago; zientzietan, 489tik 472ra jaitsi da puntuazioa; eta matematikan, 462 puntu lortu dituzte —492 izan ziren 2022an—. Konparazio baterako, Europako Batasunaren 2025eko emaitzen batez bestekoa hau izan da, konpetentzia bakoitzeko: irakurketan, 456; zientzietan, 481; eta matematiketan, 463. Beraz, Hego Euskal Herriko ikasleen emaitza EBkoa baino apalagoa izan da konpetentzia guztietan, eta nabarmen apalagoa irakurketan.

Arrazoien bila

Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Hezkuntza sailburuek aitortu dute datuak txarrak direla, eta arrazoien bila aritu dira. Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza kontseilariak immigrazioan eta arrakala ekonomikoan Herritar batzuen eta besteen ahalmen ekonomikoaren arteko desberdintasunek sortutako desoreka.  ikusi du datuen beherakada azkarraren arrazoietako bat. Azaldu du Nafarroa dela «atzerritar jatorriko ikasleen ehuneko handienetakoa duten erkidegoetako bat». Zehazki, herrialdean eskolatutako ikasleen %26,7 dira —Europako Batasunean %16koa da ehuneko hori—: «Aintzat hartu behar dugu 2018ko PISA txostena egin zenean %17,56 zela jatorria  atzerrian duten ikasleen ehunekoa, eta 2022an, berriz, %20koa. COVID-19aren pandemiaren ostean, gora egin zuen jatorri atzerritarreko ikasleen kopuruak, eta horien %30 inguruk ez zuten gaztelaniaz hitz egiten».

Hezkuntza kontseilariak esplikatu duenez, jatorria atzerrian duten estudiante horietako asko «ohiko epetik kanpo» matrikulatu ziren, duela gutxi sartu ziren Nafarroako hezkuntza sisteman, eta «desabantaila agerikoakcloseNabarmenak eta bistakoak.» dituzte: «Faktore horiek guztiek, desoreka sozioekonomikoekin batera, arrakalak sor ditzakete edukiak ulertzeko eta barneratzeko garaian». Hala ere, aitortu du badela alderik guraso atzerritarrak izan arren bertan jaio diren ikasleen eta kanpotik heldu diren ikasleen artean. Izan ere, bertan jaiotakoek emaitza hobeak eskuratu dituzte. Begoña Pedrosa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ere aitortu du datuak ez direla onak, baina testuinguru globalarekin lotu ditu.

Zehazki, joera global horri dagokionez, Andreas Shleicher OCDEko Hezkuntza eta Gaitasunen zuzendariak testuingurua jarri die emaitza orokorrei. Alde horretatik, gogoratu du irakurmenean atzeman duten beherakada COVID-19aren aurretik hasi zela herrialde batzuetan. Irakurmenari lotuta, zehazki aipatu du digitalizazioak, pantailen aurrean gero eta denbora gehiago igarotzeak eta gustuz irakurtzeko zaletasunaren galerak eragin handia dutela gaitasunen atzerakadarekin. Eta irakurtzearen garrantzia nabarmentzeko beste datu bat eman du: irakurmenean galera handienak dituzten herrialdeek matematikan eta zientzietan ere atzera egin ohi dute.

Adimen artifizialaren (AA) erabilerak ere kezka sortzen du. PISA txostenean ez dira ausartu argi esatera hura erabiltzea kalterako dela, baina sumatu dute eskoletan hura gutxiago erabiltzen duten OCDEko herrialdeetan emaitza hobeak lortu dituztela. Hala ere, aitortu dute ikasleen gaitasunetan duen eragina ebaluatzeacloseAztertzea, neurtzea. «konplexua» dela. Gomendio argi bat eman dute, ordea: distrakziorakocloseArreta galtzeko. soilik balio duten telefonoak eta euskarriak kendu beharko lirateke ikasgeletatik, eta ongi zehaztu eta mugatu beharko litzateke AA zertarako eta nola erabili, ez ditzan ikasleen gaitasunak ordezkatu.