Medikuntza grafikoa; marrazkiak komunikatzeko tresna bihurtzen direnean
Sarritan, gaixotasun bat edo diagnostikoren bat dutenek marrazkiak, komikiak, eta infografiak egiten dituzte beren bizipenak kontatzeko. Medikuek ere erabiltzen dituzte lan horiek.
Oihan Iriarte Eletxigerrari 3 urterekin diagnostikatu zioten autismoa. Berak bazekien zerbait gertatzen zitzaiola. «Nik nabaritzen nuen beste umeekin egoteko eta jolasteko nuen modua ez zela berdina. Arraro sentitzen nintzen», gogoratu du. Lasaigarria izan zen berarentzat autismoa zeukala jakitea, gertatzen zitzaizkion zenbait gauzari «izena jarri» baitzien. Iriartek Sormen eta Diseinu Gradua ikasi zuen, eta Gradu Amaierako Lanerako ideia bat proposatu zion irakasleari: autismoari buruzko liburu bat egitea, ilustrazioekin eta testuekin. Hala sortu zuen Autismoa eta biok, autismoa pertsona neurotipikoei azaltzeko xedezclosehelburuz, asmoz.
Konturatu gabe, baina, beste bide bat hartu du liburuak: autismoa dutenak identifikatuta sentitu dira hainbat pasarterekin, eta zenbait psikologok eta eskolak haren liburua erabili dute pazienteekin eta ikasleekin autismoa lantzeko. Iriarteren helburua hori izan ez arren, uste baino ohikoagoa da zenbait lanek bide hori hartzea. Are, izen bat ere badu gertakari horrek: medikuntza grafikoa. Baina zer da, zehazki? «Medikuntza grafikoa da binetak, komikiak, ilustrazioak eta infografiak medikuntzan erabiltzea komunikatzeko tresna gisa», azaldu du Monica Lalanda mediku eta binetagileak. Ian Williams mediku eta komikigileak sortu zuen 2007an —graphic medicine da jatorrizko izena—, eta, hasieran inor gutxik ezagutzen zuen arren, gero eta indar handiagoa hartzen joan da medikuntzan.
Onurak han-hemenka
Gehienetan, gaixotasunen bat edo diagnostikoren bat dutenek egiten dituzte halako komiki, bineta edo ilustrazioak, eta lan horiek hainbat onura izan ditzakete pertsonengan. Horietako batzuk zerrendatu ditu Lalandak: «Imajinatu gaixotasun bat diagnostikatu berri dizutela; bada, izugarrizko laguntza da zure gaixotasun bera duen edo izan duen batek idatzitako komiki bat irakurri ahal izatea. Prozesuan zehar alboan norbait egotea bezala da».
Bestetik, lan horiek informazioa ere ematen dute, «oinarrizkoa», medikuaren iritziz. «Medikuak batzuetan galdu egiten gara azalpen konplexuak emateko orduan. Ez ditugu oinarrizko gauzak azaltzen, eta horixe jakin nahi izaten dute pazienteek». Horregatik, hain justu, iritzi dio medikuentzat ere lagungarriak izaten direla komiki, bineta, ilustrazio eta infografia horiek, pazientearen begiradatik gaixotasunaz ikasten baitute.
Medikuntza grafikoak, gainera, pazientea jartzen du erdigunean, eta «oso garrantzitsutzat» jo du hori Lalandak: «Medikuntza geroz eta zentratuago dago arlo zientifikoan, eta askotan ahaztu egiten zaigu zer dugun aurrean. Sufritzen ari den norbait da, beldurtuta dagoena eta zaurgarricloseahul, minbera sentitzen dena». Hortaz, harentzat funtsezkoa da etorkizuneko medikuei erakustea pazienteek nola bizitzen dituzten gaixotasunak. «Nire ametsa da egunen batean, Medikuntzako Graduan ikasleei azaltzen zaienean zer den prostatako minbizia, komiki bat ere erakustea, non minbizi hori pairatzen duen norbaiten istorioa kontatzen den».
Marrazkiek adieraz dezaketena
Medikuntza grafikoa terapeutikoa closeosatzeko edo sendatzeko prozesuan lagungarria denaere bada. Iriarteri marrazteak «betidanik» lagundu dio: «Niretzat terapeutikoa da marrazketa, zalantzarik gabe. Marrazkien bidez adierazten dut neure burua. Batzuek idazketaren bitartez egiten dute hori, baina nik marrazketaren bitartez». Estresatuta, triste, nekatuta edota pozik egon, marraztu egiten du, eta berarentzat askatzaileacloseaskatasuna sentiarazten dizuna da.
Krisialdiaren atala egin zitzaion ilustratzeko zailena, «abstraktuaclosezehatza ez dena eta pertsonala» baita. Horregatik erabaki zuen zuri-beltzean marraztea: «Krisialdi bat pertsona autista batek bizi dezakeen momenturik gogorrenetarikoa da. Dena beltz ikusten dut halakoetan». Gainontzeko atalak, berriz, koloretsuak dira.
Autismoa eta biok eskolaren batean erabili dutelako zurrumurrua heldu zitzaion behin Iriarteri, eta haren psikologoak ere beste paziente batzuekin praktikan jarri du. Albisteak ezustean harrapatu zuen, baina «izugarrizko poza» hartu zuen aldi berean. «Irakasteko beste modu bat da, eta haurtzaroan horrelako erreferenteak edukitzeak asko laguntzen duela uste dut».
Jatorrizko artikuluak
-
Marrazkiek sendatzen dituzten zauriak
Garazi Izagirre Aiestaran |
|